(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak etxebizitza-arloko III. Kontrol eta Ikuskapen Plana onartu du 2013rako eta 2014rako asteartea, 2013.eko urtarrilak 22


2009. urtetik 4.775 etxebizitza ikuskatu dira eta beren etxebizitza hutsik zuten 100 bat pertsona zehatu


Nafarroako Gobernuak etxebizitza-arloko III. Kontrol eta Ikuskapen Plana onartu du 2013rako eta 2014rako, Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-ren foru-agindu batean jasotzen denez eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dena. 2009an abian jarri zen plan horren helburua legea betearazten dela bermatzea da, kalitatezko babestutako etxebizitza libre bat ziurtatzea, eta babestutako etxebizitzaren esleipendunek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.

Aurreko planen jarraipenari eusten dion plan honek, kontrola eta ikuskaritza lau ardatz estrategikoetan oinarritzen ditu: babestutako etxebizitza librea sustatu eta eraikitzea; babestutako etxebizitza esleitzea jabetza-erregimenean nahiz alokairuan; babestutako etxebizitza eskualdatzea eta lagatzea; eta etxebizitza-mota horren helburua eta erabilera.

Azken puntu horri dagokionez, aipagarria da 2009. urtetik guztira 4.775 ikuskaritza egin direla eta 100 bat pertsona zehatu direla babestutako etxebizitza ohiko bizileku iraunkorra izateko baldintza ez betetzeagatik. Nolanahi ere, foru-aginduak jasotzen duenez, azpimarratu behar da 2009. urtetik zehapen-kopuruak behera egin duela; horrek adierazten du herritarrek kontzientzia hartu dutela eskatutako etxebizitza okupatuta izateko beharraren inguruan.

Kontrol eta Ikuskapen Planeko ardatzen helburuak

Babestutako etxebizitza librea sustatu eta eraikitzeari dagokionez, helburuak honako hauek dira: ziurtatzea eraikinek eta bertako etxebizitzek eraikuntzari buruzko Estatuko bizigarritasun, irisgarritasun eta oinarrizko araudiaren baldintzen inguruko foru-araudia betetzen dutela. Babestutako etxebizitzen kasuan erantsi behar da, gainera, sustapena gauza dadin eragotziko duen edozein traba saihesten ahalegintzen den kontrola. Hala, sustatzaileari, orubearen baldintzei, hirigintzako araudia betearazteari eta aztertzen den babestutako etxebizitza-motaren berariazko baldintzei lotutako administrazioko dokumentazioa ikuskatzen da.

Babestutako etxebizitza esleitzeari dagokionez, bermatu nahi da babestutako etxebizitza guztiak legez ezarritako prozeduraren arabera esleitzen direla eta dagokion legezko baremoa zorrotz aplikatuz.

Babestutako etxebizitzak eskualdatzea eta lagatzea: nabarmendu behar da kontrola ezin dela lehen esleipenetara bakarrik mugatu, baizik eta neurri berean kontrolatu behar dela bigarren eskualdatzeetan eta lagatzeetan. Era horretan, Administrazioak hartzaileak baldintzak betetzen dituela egiaztatzeaz gain, prezioak eta jabariaren eskualdaketako negozio juridikoaren gainerako ezaugarriek legea betetzen duten egiaztatzen du.

Azkenik, babestutako etxebizitzen erabilera eta helburuaren kontrolari dagokionez, xedea da zaintzea bizitoki horiek beren jabeen edo maizterren ohiko etxebizitza egonkorra dela; beraz, ikuskapen eta zaintzako jarduketa izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa