(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko eremu soziosanitarioaren garapena sustatuko du asteartea, 2013.eko urtarrilak 22


Datozen egunotan etxez etxeko arreta soziosanitarioa hasiko da eta Arreta Goiztiarreko Zentro berria zabalduko da Sarrigurenen (Egues)


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eremu soziosanitarioa sustatuko du datozen hilabeteotan, Osasun eta Gizarte Politiken departamentuetako ahaleginak batzen dituen estrategia pertsonei arreta hobea emateko dauden baliabideak eta tresnak optimizatuz.

Prentsaurrekoan Osasun kontseilari Marta Vera Janín-ek eta Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínez-ek azaldu dutenez, bi diziplinetako taldeen arteko koordinatutako lanak bikoiztasunak saihestuko ditu eta kudeaketa hobea ahalbidetuko du.

Etxez etxeko ospitaleratzea.

Nafarroako Gobernuak eremu soziosanitarioa sustatuko du datozen hilabeteotan, Osasun eta Gizarte Politiken departamentuetako ahaleginak batzen dituen estrategia pertsonei arreta hobea emateko dauden baliabideak eta tresnak optimizatuz.

Prentsaurrekoan Osasun kontseilari Marta Vera Janín-ek eta Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínez-ek azaldu dutenez, bi diziplinetako taldeen arteko koordinatutako lanak bikoiztasunak saihestuko ditu eta kudeaketa hobea ahalbidetuko du.

Hala, Nafarroako Gobernuak etxez etxeko arreta soziosanitarioko zerbitzua Foru Komunitatean ezartzeko prozesuari hasiera emango dio otsailean, Allon eta Tafallan; programa horrek zaintza integralak emango dizkie beren etxean bizi diren gaixotasun kronikoak edo biziak dituzten mendeko pertsonei eta, osasun-zaintzaz gain, beste zerbitzu batzuk behar dituztenak beren autonomia errekuperatzeko, mugak arintzeko beren eguneroko bizimoduan eta beren gizarteratzea errazteko.

Horretarako, osasun-baliabideek eta gizarte-zerbitzuen baliabideek beren jarduketa koordinatuko dituzte –orain arte laneko nahiz komunikazioko prozedura arauturik ez zegoen talde horien artean eta elkarlana profesionalen borondatearen baitan zegoen– eta erabiltzaile bakoitzetik `zaintza pertsonalizatuen plan integrala´ egingo dute.

Programak pertsona zaintzaileen bizi-kalitatea hobetuko du ere; izan ere, pertsona zaintzaileen arreta-plan bat abian jarriko da, Osasun Foroaren lehen saioko ondorioen arabera. Plan horrek barnean hartzen ditu prestakuntza, aholkularitza, laguntza psikosoziala… Gainera, ekimen horrekin ospitaleratze eta instituzionalizazioko beharrak ere murriztu nahi dira.

Datorren otsailean proiektu pilotua abian jarriko da Allon eta Tafallan, ondorengoa eskatzen duena: zonaldeko koordinazio-batzordea osatzea (oinarriko gizarte-langileen presentziarekin, erizainak eta familiako langileak, besteak beste); hautemateko, arretako eta jarraipeneko sistema bat diseinatzea; programan sartzeko balorazioa; zaintza integraleko planak onartzea; eta informazioaren erregistroa. Pilotutza abenduan amaituko da eta, diseinua aztertu eta hobekuntzak sartzean, Nafarroako gainerako lekuetara zabalduko da.

Arreta goiztiarra eta egoitza-arreta

Etxez etxeko arreta soziosanitarioari beste lau jarduketa gehitu behar zaizkio. Hala, datozen egunotan Sarrigurenen (Egues) Arreta Goiztiarreko Zentro berria zabalduko du, zehazki Galajonai kalea, 49 zenbakian. Heldutasunean atzeratuta doazen haurrei arreta emango die, hizketarako, ibiltzeko zailtasunak izan ditzaketenak edo beste edozein eratako zailtasunak dituztenak. Osasungintzak haur horiei arreta berezia ematen die, orain arte koordinatu gabe zegoena. Bete zentro batzuetara bideratzeko protokolo bat finkatuko da zentro horretan sartzeko atzerapenik egon ez dadin, diagnostikoak aurreratzeko eta emaitzak hobetzeko. Horretarako, arreta goiztiarreko batzorde teknikoa sortuko da. Lehen mailako arretako profesionalek ere aplikatzen ari zaizkien estimulazio-zereginak ezagutuko dituzte.

Eremu soziosanitarioak barnean hartzen du ere egoitza-arretako programa bat. Kontzertatutako egoitzetan, barneko pazienteek zentroko medikuen arreta jasoko dute. Ospitale publiko batean sartzeko kasua dagoenean, Nafarroako Osasun Zerbitzuak pazientearen historiala ez du ezagutzen. Arrazoi hori dela eta, kontzertatutako egoitzetan dauden paziente guztien mediku-historiala partekatua izango da.

Zahartze osasuntsua eta errehabilitazioa

Beste bi proiektuak prebentziokoak dira: zahartze osasuntsuaren programa eta susperraldian (iktus) dauden pazienteen errehabilitazio funtzionaleko programa. Lehenengoari dagokionez, aurten osasuna prebenitzeko eta sustatzeko bideratutako profesionalei informazio- eta laguntza-materialak egin eta banatuko zaizkie, 55-60 urte arteko biztanleentzako gomendioekin: ariketa fisikoa, jarduera mentala, estimulazio kognitiboaren era guztiak barnean hartuz (ez bakarrik betiko "Memoria-tailerrak"); eta gizarte-harremanak: adiskidetasunak, familiarrak, aisialdiko jarduerak, askotariko gizarte-mugimenduak eta boluntariotza… Ingurune osasungarriak erabiltzea sustatuko da (adinekoekin adiskidantzazko hiri globalak ) eta zahartzaroari buruzko gizarte-irudia eskainiko du.

Susperraldian dagoen arreta soziosanitarioari dagokionez, errepikatutako ospitaleratzeen azterketa egin da eta Nafarroako Ospitale Gunetik beste zentro batzuetara egindako bideratzeak, eta iktus-a nahiz mokorreko hausturak esku-hartzeko prozesu moduan identifikatu dira. Patologia horiek dituztenekin lan egiten da egoitza-zentro egokiak identifikatzeko egonaldi ertain-luzeko unitateak pilotatzeko errehabilitazioan funtzional eta terapia okupazionaleko profilarekin.

Respecto a la atención soziosanitaria en convalecencia, se ha realizado un análisis de ingresos hospitalarios recurrentes y derivaciones desde el Complejo Hospitalario de Navarra a otros centros y se han identificado como procesos de intervención el ictus y las fracturas de cadera. Con los afectados por estas patologías se va a trabajar en la identificación de centros residenciales adecuados para pilotar unidades de media-larga estancia con perfil de rehabilitación funcional y terapia ocupacional.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa