(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LHko campusa San Joseko lursailean kokatzea, Nafarroako Gobernuak sustatu duen parte-hartzeko prozesuan babes handiena jaso duen aukera asteazkena, 2013.eko urtarrilak 23


Aurkeztutako 37 idatzietatik, 25ek Donapea LHI lekuz aldatzea defendatzen dute, eta 11k berariaz kokapen horretan jartzea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak guztira eduki ezberdineko 37 idatzi jaso ditu Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektorialaren (UGPS) parte-hartze publikoko prozesuan Iruñean Lanbide Heziketako campus publiko bat sortzeko eta Nafarroako Unibertsitateko hiru ikerketa-zentro jartzeko. Idatzi horietatik, zati handi batek (11) Donapea Zentro Integratu Politeknikoa eta osasun-eskola San Joseko lursailean kokatzearen alde egiten dute, Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran jakin duenez.

Donapea LHIko ikasleak.

Donapea LHIko ikasleak.

Nafarroako Gobernuak guztira eduki ezberdineko 37 idatzi jaso ditu Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektorialaren (UGPS) parte-hartze publikoko prozesuan Iruñean Lanbide Heziketako campus publiko bat sortzeko eta Nafarroako Unibertsitateko hiru ikerketa-zentro jartzeko. Idatzi horietatik, zati handi batek (11) Donapea Zentro Integratu Politeknikoa eta osasun-eskola San Joseko lursailean kokatzearen alde egiten dute, Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran jakin duenez.

Aukera horrek idatziak aurkeztu dituzten UGPSak kontsultatutako 6 erakundeetatik 5en oniritzia jaso du: Nafarroako Eskola Kontseilua eta Nafarroako LHko Kontseilua –hezkuntzako parte-hartzeko organoak– bai eta Merkataritza Ganbera, Nafarroako Unibertsitatea eta Mediku Ikerketa Aplikaturako Fundazioa (FIMA) ere, Sustapen Departamentuak egindako parte-hartzeko planaren emaitzen txostenean jasotzen denez.

Gainera, 37 ekarpen horietatik, 25ek Donapearen egungo instalazioak lekuz aldatzea onartzen dute; 9 idatzik, berriz, LHI egungo lekuan jarraitzeko eskatzen dute. Gainerakoek maila ezberdineko irizpenak eman dituzte.

Aukeratutako lursailak eta ekarpenak

Azaroaren 19tik abenduaren 19a bitarte zabaldutako parte hartzeko prozesuak campusaren kokapenaren hiru aukeren inguruan iradokizunak eta ekarpenak egiteko aukera ematen zuen: San Joseko lursaila, Lezkairukoa eta campusa bi lursailetan zatitzea: Donapea LHI Lezkairun eta Osasun Eskola San Josen. Kokapenari buruzko laugarren proposamen bat planteatzeko aukera ere izango da.

 

37 idatzietatik, 9 kontsultatutako eragileek aurkeztu zituzten, aipatutakoez gain, Iruñeko Udala, Donapea LHIaren Gizarte Kontseilua, Osasuneko BHIko Eskola Kontseilua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Beste 28 partikularren, pertsona-taldeen edo elkarteen ekarpenak dira: pertsona batek sinatutako 13 ekarpen daude, 2 eta 11 pertsona artean sinatutako 6 eta 27, 68, 171, 522, 537 eta 5.763 pertsonak sinatutako ekarpenak, hurrenez hurren, beste hiru hauetaz gain: parlamentuko alderdi popularraren taldea (Garitonen proposamena, irakaskuntza publikoaren eta LHren campus integratu bat sortzeko, Espainian aitzindaria), Izquierda-Ezkerra (campusaren sorrera ez dagoela justifikatuta defendatzen du, egungo Donapea LHIren tamaina txikiagoko lursaila batean salbu) eta Soziologia eta Politika Zientzien Elkargo Ofiziala, parte-hartzeko prozesuari buruzko hobekuntza-proposamenekin.

San Joseko lursaila

LHko campusa San Josen kokatzeak, aipatutako bost erakundeez gain, partikularren 6 idatziren babesa jaso du, eta haietako batek 537 pertsonen babesa du.

Kontsultatutako erakunde horiek emandako arrazoiak honako hauek izan dira: bi zentroen instalazioak modernizatzeko eta egokitzeko aukera; bi zentroen bat-egitearen ondorioz campus bakar bat bihurtzeak ekarriko zuen instalazio eta ekipamenduaren erabilera bateratuaren abantailak, bai eta Osasun Eskolak harreman tekniko-profesionalekin izango zituen sinergiak ospitale gunetik hurbil izango zelako. Aukera horretarako gehien baloratutako beste alderdietako bat izan da eskualdeko eta herrien hiri-garraiorako irisgarritasuna eta oinezkoek haiek erabiltzeko duten irisgarritasuna. Alderdi ekonomikoan, suspertze ekonomikoaren aukera azpimarratu dute campus berria eraikita eta proiektuaren inbertsio publiko eta pribatuekin.

Lezkairu eta San Jose/Lezkairu

Lezkairuko kokapenak aldeko 6 idatziren babesa jaso du, haietako bat 522 partikularrek sinatuta. Aukera horretan dagoen azalera azpimarratzen da, bai eta NUPa hurbil egotea eta haren irisgarritasun egokia.

Donapea LHI Lezkairun eta Osasuneko BHI San Josen jartzeak 3 idatziren babesa jaso dute: lehenengoa 171 partikularrek sinatu dute, bigarrena batek eta hirugarrena 6k. Kontsultatutako eragile bat ere ez da aukera horren alde azaldu-

Aipatu beharra dago beste hiru idatzik hiru aukera horien maila ezberdinetako atxikimendua finkatzen dituztela (ikus beste ekarpenak).

Kokapenerako beste bi proposamen

Aurkeztutako kokapeneko proposamen berrien artean, zabaltze-agirian ez zeudenak, Parlamentuko Alderri Popularraren taldeak Garitongo orubea proposatzen du Nafarroako Gobernuarena dela arrazoituz eta jada hezkuntza-erabilera jasotzen duena. Aipatutako beste abantaila bat bere azalera handia da: 186.266 m2, eta proiektu horrekin Espainian aitzindaria izango zen campus bat sortuko zen unibertsitateko irakaskuntza publikoa eta lanbide-heziketakoa integratuz.

Gainera, beste partikular batek lehengo Agustindar Ikastetxearen orubea aipatu du hiritik gertu dagoen industria-jarduerako zonalde batean kokatu dagoela-eta.

Donapea LHI egungo lekuan jarraitzea

Bestalde, Donapea LHI egungo lekuan jarraitzeko aukerak 9 ekarpen izan ditu: Iruñeko Udala, Donapea LHIaren Gizarte Kontseilua, Izquierda-Ezkerra koalizioa, Donapearen Aldeko Lan Taldea izenekoa (zentroko 68 irakaslek sinatuta eta 5.763 sinadurak izenpetutako beste bat), bai eta partikularren 4 idatzi ere. Oro har, ekarpen horiek adierazten dute Nafarroako Unibertsitateak behar adina lurzoru duela ikerketa-zentroak eraikitzeko, Donapea LHIra eramateko beharrik gabe.

5.763 sinaduren idatziak ez du inolako ideiarik ematen ESTNAren inguruan, Donapea LHIri buruz hitz egiten baitu soilik. Bestalde, zabaltze-agirian proposatutako adierazleetatik arlo ekonomikokoak baino ez dira aipatzen, esaterako: aukeraren kostu ekonomikoa eta dauden zerbitzuen aprobetxamendua.

Beste zenbait ekarpen

Maila ezberdineko sei ekarpen aurkeztu dira. ESTNAren Eskola Kontseilua San Joseko lursailera lekuz aldatzeko beharrari buruz hitz egin du soilik. NUPak ez du egokia ikusten San Joseko lursaila hartzea etorkizunean izan ditzakeen beharrei erreparatuz, NUPak izan ditzakeen medikuntza-ikasketei erreparatuz, ikasketa horiek jartzeko erabakia hartuko balute.

Partikularren bi idatzi ere planteatutako edozein aukeraren alde agertu dira, baldin eta bi hornidurak kokapen bakar batean jartzen badira.11 sinatzaile dituen beste batek soilik honako honen alde egiten du: Donapea LHIaren lursailak lagatzea Nafarroako Unibertsitateko ikerketa-zentroetarako.

Eta, azkenik, Soziologia eta Politika Zientzien Elkargo Ofizialak parte-hartzaile guztien elkarrekintza ekarriko duen lan-metodologia gomendatzen du hausnarketak eta arrazoiak trukatzeko.

Udalaz gaindiko izaera

Jasotako idatzi gehienek Planaren udalaz gaindiko izaerari buruzko iritzirik ez dute agertzen. Guztira, 37 ekarpenetatik 30ek ez dute gai hori planteatu; 7k, berriz, egoera horren berri ematen du.

Planaren eragina planteatzen duten ekarpenei dagokienez, 3 kontsultatutako eragileetatik datoz eta 4 partikular/elkarteetatik. Merkataritza Ganberak eta Nafarroako Unibertsitateak planaren udalaz gaindiko izaera babestu dute. Bestalde, Iruñeko Udalak, IEk eta Donapea Lan Taldeak defendatzen dute plan sektorial bat izapidetzeak udalaren autonomiari eraso egiten diotela.

Horri dagokionez, Sustapen Departamentuak egindako Parte Hartzeko Planaren emaitzen txostenak adierazten du ezarri beharreko horniduren garrantziak eta bere hezkuntza politika egikaritzeko Nafarroako Gobernuak dituen eskumenak UGPS bat erabiltzea babesten dutela. Txosten horrekin eta beste azterketa batzuekin (baliabideen optimizazioa, balioztatzeak…), Nafarroako Gobernuak zentroen kokapenari buruzko jarrera hartuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Parte-hartzeko prozesua
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa