(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Munduko Hezeguneen Egunaren ospakizunarekin bat egingo du otsailaren 2an Jauregiaroztegira (Auritz) egingo duen bisitarekin osteguna, 2013.eko urtarrilak 24


Hezegune horren azterketa, era horretako guneak kontserbatzeko eta hobetzeko LIFE Istinga Europako proiektuaren barnean dago


Jauregiaroztegiko hezegunea

Auritzeko Jauregiaroztegiko hezegunea. ( irudia handitu )

Otsailaren 2an Munduko Hezeguneen Eguna ospatuko da, `Hezeguneak eta uraren erabilera´ lelopean, uraren menpekotasun artekoari eta hezeguneei buruz pertsonen sentsibilizazioa sustatzeko xedearekin, bai eta baliabideak jartzea inplikatu guztiek baliabide hori zuzen parteka dezaten, hezegunerik gabe urik ez baitago.

Egun hori NBEak 2013. urte hau "Kooperazioaren nazioarteko urtea uraren esferan" izendatu izanarekin batera dator, eta Nazioarteko Garrantzia duen Hezeguneei buruzko Konbentzioak antolatuta dago (Ramsar-ko Konbentzioa); gobernu arteko ituna da eta hezeguneen kontserbazioaren eta haien baliabideen arrazoizko erabileraren alde lan egiten du.

Duela hamar urtetik, Nafarroako Gobernuak ospakizun horrekin bat egiten du `Nafarroako hezeguneak ezagutuz´ programaren bitartez. 2013ko edizio honetan, egun horretarako Jauregiaroztegiko Lingara bisita gidatua egingo da, Auritzen. Txangoa Iruñetik abiatuko da (Tres Reyes hotela) 09:30ean, eta 18:00ak alderako itzultzea iragartzen da. Gainera, Ariztokiko behatokirako bisita egingo da. Txangorako izena emateko, 10 euro balio duena (ez dira hamaiketakoa eta bazkaria sartzen), 948 15 00 12 telefono-zenbakira deitu behar da, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea urtarrilaren 31n amaituko da.


Jauregiaroztegiko flora higrofiloa. ( irudia handitu )

Jauregiaroztegi Nafarroako eremu atlantiko-pirinioetako hezegune garrantzitsuenetakoa da. 10 bat hektareatako sakonune oso leuna da, pagadiez inguratutako larre eta zelaiez osatuta dagoena. Nafarroan interes berezia duten flora-espeziak daude bertan, Triglochin palustris, Menyanthes trifoliata eta Sanguisorba officinalis, esate baterako. Nafarroako udalerri gutxik dituzten hezeguneetako landare propioak dira eta kaltebera handikoak beren habitatak aldatuz gero.

Bestalde, hainbat intsektu ugaltzeko leku egokia da, eta haien artean lepidopteroak eta odonatoak nabarmendu behar dira. Jauregiaroztegiko hezegunea, bere kokapenagatik eta habitat-dibertsitateagatik (zelai hezeak, heskaiak…) hegazti migratzaileentzat atsedenleku eta elikatzeko baldintza egokiak ditu.

La Caixarekin sinatutako hitzarmen baten bidez azken bi urteotan berreskuratutako hezegune hori, gainera, azterketa eta berreskuratzeko xede da LIFE Istinga Europako proiektuaren barnean; hark bilatzen du, Iberiar Penintsulako iparraldeko hezegune kontinentalei lotutako komunitate-intereseko zenbait habitat- nahiz espezie-motaren kontserbazio-egoera hobetzea eta beren biziraupena bermatzea.

Auritzera programatutako irteeran, LIFE Istinga proiektua aurkezteko ekitaldia egingo da; proiektu horrek berariaz Nafarroako zonalde atlantikoari lotutako zohikaztegi gune eta habitaten kontserbazio-egoera aztertu eta hobetuko du.

Proiektuaren barnean sartzen dira informatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko ekintzak hezeguneek eskaintzen dituzten balio eta zerbitzuen gainean. % 50ean Europako funtsekin finantzatuta dago eta Nafarroan bazkide nagusia Nafarroako Gobernua da, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuaren bitartez eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA sozietate publikoaren bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Hezeguneei buruzko Ramsar dosierra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa