(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

6.400 pertsona gehiago izan da lanik gabe Nafarroan 2012ko laugarren hiruhilekoan, BAIren arabera osteguna, 2013.eko urtarrilak 24


% 17,15eko tasarekin eta 52.600 langaberekin, Espainiako tasa txikiena duen bigarren komunitatea da


Langileak kontserba-lantegi batean.

Nafarroak herrialdeko bigarren langabezia-tasa txikienari eusten dio, 2012ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuek ondorioztatzen dutenez. Datu horien arabera, Nafarroan langabezia-tasak 2,2 puntu egin du gora aurreko hiruhilekoan izandako indizearekin alderatuz; % 17,15ean kokatu da, guztira 52.600 langabe (6.400 pertsona gehiago). Datu horiek Nafarroa langabezia-tasa txikiena duen Espainiako bigarren komunitate bihurtzen dute.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak aipatu du Nafarroako Gobernuak datu hori "oso txartzat jotzen duela, nahiz eta datuek urteko azken lauhilekoetan izan diren joerari jarraitzen dioten. Izan ere, langabezia 2011ko laugarren hiruhilekoan egin zuen portzentaje berean igo da". Lehendakariordeak gaineratu du EINk gaur ezagutzera eman dituen datuek "Aurrekontuak izapidetzeko orduan Nafarroako Gobernuak jada aurreratu zuen langabezia-aurreikuspenak berresten dituztela".

BAIren arabera, langabezia Espainian % 26,02ko tasara heldu da, bigarren hiruhilekoarekiko puntu bateko igoera izanik eta 5.965.400 pertsona langabezia-egoeran (187.300 pertsona gehiago).

Andaluzia, Extremadura, Kanariak eta Gaztela Mantxak % 30 baino langabezia-tasa handiagoak dituzte; EAE; Nafarroa, Aragoi, Errioxa, Kantabria eta Madrilek, berriz, % 20a baino baxuagoa. Langabezia igo den arren, Nafarroak ia 9 puntuko diferentzialari eusten dio Estatuko batez bestekoaren aldean.

Foru Komunitatean, urteko aldaketa 10.100 langabe gehiagokoa izan da, 5.800 gizonezkoak eta 4.300 emakumezkoak. Aldiz, 11.100 pertsona gutxiago dago okupatuta, 6.900 gizonezkoak eta 4.100 emakumezkoak; beraz, ondorioztatzen da langabeziak gizonezkoei eragin diela gehienbat.

Sexuaren arabera, azken hiruhilekoan langabezia emakumezkoen artean igo da bereziki (4.800 langabe gehiago). Nafarroako gizonezkoen langabezia % 16,7koa izan zen 2012aren amaieran eta emakumezkoen tasa % 17,68koa.

Adin-taldeen arabera, azken hiruhilekoan 25 urtez azpiko gazteen langabezia nabarmen igo da. Izan ere, adin-talde horretako langabezia-tasa ia 20 puntutan igo da, % 50,94an kokatuz. Gazteen langabeziako datu horiek datu orokorrei enbarazu egiten diete, gainerako adin-taldeetan mantentzen baitira aurreko hiruhilekoan zeuden langabezia-tasak. 25 eta 55 urte arteko pertsona-taldean langabezia-tasa % 16,19koa izan da eta 55tik gorakoen artean % 9,47koa.

Langabeziak sektore guztietan egin du gora, eraikuntzan (800 langabe gutxiago) eta zerbitzuetan (1.300 langabe gutxiago) izan ezik. Azpimarratu behar da, batez ere, aurretik enplegurik ez zuten pertsona-taldean langabe-kopuruak zer igoera handia izan duen; 5.900 pertsona gehiago dago lanik gabe, eta datu horiek 25 urte baino gutxiagoko gazteen artean langabeziak izan duen igoerarekin bat datoz.

Okupazioari dagokionez, eraikuntza-sektorean soilik igo da (100 langile gehiago), eta gainerako sektoreetan jaitsi egin da: zerbitzuak (4.000 okupatu gutxiago), industria (3.900) eta nekazaritza (800).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa