Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bataz beste 5,1 urteko mugaegunarekin eta Altxorraren gain oinarrizko 95 punturekin, aurreko eragiketetan lortutakoak baino baldintza hobeak dira
Nafarroako Ogasunaren Egoitza
Nafarroak, azken egunetan, 231,9 milioi euroko zor publikoa esleitu du %4,98ko bataz besteko interesean, bataz beste 5,1 urteko mugaegunarekin eta altxorraren gain oinarrizko 95 punturekin. Nafarroak aurreko zor-eragiketetan lortutakoak baino baldintza hobeak dira. Kopuru horrekin, Foru Komunitateak urteko zorraren mugaegunak birfinantzatzen ditu eta, baita, abiadura handiko trenaren finantzaketa-beharren aurreikuspenaren zati bat ere.
Igorpen hori, Nafarroako Gobernuak iragarri zuena, pasa den ostiralean Ministroen Kontseiluak Nafarroari, Aragoiri, Galiziari eta Madrili emandako baimenaren ondoren egiten da. Foru Komunitateari 261,04 milioi euroko igorpena egiteko baimena eman zitzaion. Nafarroako Gobernuak, datozen egunetan, baimendutako kopurua osatzea aurreikusten da, bere zorrak merkatu jarraituan izan duen harrera ona ikusita, zeinak, kontratazioak azken urteetan baino interes-tipo baxuagoan egitea ahalbidetu duen.
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak gogorarazten du Nafarroak Estatukoarekin alderatuta bi maila gorago dagoen kreditu-kalifikazioa duela (Standard & Poor’s-ek egindako azken balorazioaren arabera, BBB+, BBB- rekiko ); horrek zorra esleitzeko gaitasuna duten beste autonomia erkidegoek baino zorra diferentzial txikiagoan saltzeko aukera eman dio.