(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012an Liburutegien Sarean gehien mailegatu diren dokumentuen zerrenda argitaratu du ostirala, 2013.eko urtarrilak 25


Carlos Ruiz Zafónen "El prisionero del cielo" gaztelaniazko liburua eta José María Asirón Sáez gidoilariaren eta "Martintxo" ilustratzailearen "1512: Nafarroa amets urratua" euskarazko komikia izan dira gehien mailegatu direnak


2012an Nafarroako Liburutegien Sarean gehien mailegatu diren liburuak

Nafarroako Gobernuko Liburutegien Zerbitzuak 2012an Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean gehien mailegatu diren dokumentuen zerrenda argitaratu du.

Helduentzako liburuen artean, Carlos Ruiz Zafónen "El prisionero del cielo" izan da gehien mailegatu den eleberria. Eleberria iragan mendeko 50eko hamarkadako Bartzelonan dago girotua, eta idazle beraren "La sombra del viento" eleberri arrakastatsuaren pertsonaia berberak agertzen ditu.

Euskarazko liburuei dagokienez, gehien mailegatu dena "1512: Nafarroa amets urratua" komiki-liburua izan da, José María Asirón Sáez (gidoilaria) eta "Martintxo" ilustratzailearena.

Komiki-liburuak Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zueneko garaia kontatzen du.

Haur eta gazteentzako liburuen artean, gaztelaniazko dokumenturik mailegatuena Jeff Kinneyren "El diario de Greg: la cruda realidad" izan da. Espainiako Molino argitaletxeak kaleratutako "El diario de Greg" liburu sortako bosgarrena da. Liburuan, Greg Heffley nerabearen istorioak kontatzen dira.

 

Liburutegi publikoetan euskarazko liburuen artean gehien mailegatu dena "Dinosauroen garaian" da. Jatorrizko frantsesezko testuaren itzulpena da, dinosauroei buruzko dibulgaziozko lana. Idazleak Matilde Elie eta Nathalie Tordjan dira, eta Donostiako Ttarttalo argitaletxeak plazaratu du.

Filmak eta bideoak

Filmei dagokienez, gehien hartu dena Montxo Armendariz zuzendari nafarraren "No tengas miedo" izan da; haur eta gazteentzako filmen artean, aldiz, "La oveja Shaun" izan da.

Amaitzeko, entzuteko dokumentuen artean, "Suena la comparsa" izan zen 2012an gehien hartu zena.

CDa EGN argitaletxearen eta Haizaldi gaiteroen arteko elkarlanaren emaitza izan da. Haizaldi gaiteroak izaten ohi dituzte lagun Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak San Ferminetan hiriko kaleetatik egiten dituzten ibilbideetan. Jaietan, konpartsaren inguruan izaten den giroaren soinua entzuten da: txaloak, abesti herrikoiak etab. Horiek ibilbidean zehar jotzen dituzten abesti klasikoen artean entzuten dira.

2012an Nafarroako liburutegi publikoetan gehien mailegatu diren liburu eta ikus-entzunezko elementuen zerrenda osoa Nafarroako Liburutegien Sareko webgunean dagoen "Recomendamos" atalean ikus daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa