(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarteratzean eta menpekotasuna dutenei emandako arretan oinarritu da Gizarte Politiken Departamentuaren iazko lana astelehena, 2013.eko urtarrilak 28


Kontseilariak aurkeztutako balantzearen arabera, 2012an 8.000 familiak jaso dute gizarteratzeko errenta eta menpekotasuna duten 4.900 pertsonak egoitza-mailako arreta


Transcripción textual del video

Gizarteratzean eta menpekotasuna dutenei emandako arretan oinarritu da Gizarte Politiken Departamentuak iaz egindako lana. Era horretan, 8.000 familiak jaso dute gizarteratzeko errenta eta menpeko 4.900 pertsonak (adin nagusikoak, osasun mentaleko desorekarekin edo ezintasunarekin) egoitza-mailako arreta jaso dute plaza publikoetan edo Nafarroako Gobernuak kontzertatutakoetan.

Gizarteratzean eta menpekotasuna dutenei emandako arretan oinarritu da Gizarte Politiken Departamentuak iaz egindako lana. Era horretan, 8.000 familiak jaso dute gizarteratzeko errenta eta menpeko 4.900 pertsonak (adin nagusikoak, osasun mentaleko desorekarekin edo ezintasunarekin) egoitza-mailako arreta jaso dute plaza publikoetan edo Nafarroako Gobernuak kontzertatutakoetan.

Hala utzi da agerian Gizarte Politiken Departamentuak 2012an egindako jardueraren balantzean eta gaur goizean Íñigo Alli Martínez kontseilariak aurkeztu duena.

Alli kontseilariak azpimarratu du "zuzendaritza-talde hau Departamentura heldu zenetik" helburua "pertsonengatik eta pertsonentzat" lan egitea izan dela, eta haren zeregina "arreta ematen diegun herritarren garapena, autonomia eta gizarteratzeari" begira bideratuta egin da. Gainera, sektore horretako eragile nahiz gizarte-erakundeekin batera egindako lana nabarmendu du

Gizarte Politiken kontseilariak bere Departamentuko programen bidez sortutako lanpostuen kalkulua ere aurkeztu du, kiroletakoak salbu, oraindik daturik ez baitago. Hala, 5.904 lanpostu sortu direla aipatu du, zuzenean edo zeharka, 2012an garatutako politika ezberdinen bitartez.

Gizarteratzea eta menpekotasuna dutenei emandako arreta

Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari dagokionez, Alli kontseilariak Gizarteratzeko Errentaren kudeaketan izandako hobekuntza azpimarratu du itxarote-zerrendako 3.000 espediente murriztuz (erdia baino gehiago) eta ebazpen-denbora 2,7 hilabetera murriztuz. 2012an, 8.000 familiak jaso zuten prestazio hori eta beste 11.883k banakako laguntza ekonomikoak jaso zituzten. Gainera, hiru pentsio-mota kudeatu ziren, onuradunak 1.815 pertsona baino gehiago izanik.

Alde horretatik, gogora ekarri behar da Nafarroako gizarteratzeko errentaren zenbatekoa Espainiako gainerako autonomia erkidegoen baino handiagoa dela. Hala, Foru Komunitateko gutxieneko zenbatekoa 641,40 eurokoa da, eta Espainiako batez bestekoa, 431,44 eurokoa da; gehieneko zenbatekoa, berriz, 962,10 eurokoa da, eta Espainiakoa batez bestekoa, 681,79 eurokoa. Alliren arabera, 2012an zehar Nafarroako Gobernuak 31 milioi euro bideratu zuen gizarteratzeko errenta eta larrialdiko laguntzak finantzatzeko.

Babestutako gizarte-enpleguari dagokionez, Oinarriko Gizarte Zerbitzuen bidez, 272 pertsona kontratatu dira eta gizarteratzeko errentaren beste 484 onuradunak lanpostua izan dute iaz toki-erakundeetan edo erakunde pribatuetan.

Gizarte Politiken kontseilariak ere menpekotasuna dutenei emandako arretaren balantzea egin du. Zehazki adierazi du 2012an 2.688 plaza hitzartu direla 53 egoitzatan eta adin nagusiko zentroetan, beste 480 plaza ezintasuna dutenei arreta emateko eta osasun mentaleko 107 gehiago. Alde horretatik, Allik azpimarratu du Nafarroako Gobernua egiten ari den "ahalegin handia" menpekotasuna dutenei emandako laguntzen zenbatekoei eusteko, laguntza horietan iragan udan Gobernu zentralak muga jarri arren.

Immigranteak, lehen-mailako arreta eta hipotekaren bitartekotza

Bestalde, 1.742 immigrantek arreta jaso dute gizarteratzeko eta laneratzeko, harrera humanitarioko edo borondatezko itzulerako programetan; beste 3.125 immigrantek kultur eta hizkuntz arteko bitartekotzako programa ibiltarian parte hartu dute; eta egoera irregularrean dauden atzerritarrentzako osasun-arretako 108 eskaera izapidetu dira.

2012an zehar, 45 udalek eta Oinarriko Gizarte Zerbitzuen mankomunitate titularrek diru-laguntzak jaso dituzte 2012an gizarte-langileak eta etxez etxeko arreta finantzatzeko; 7.207 pertsonak laguntza ekonomikoak jaso dituzte familia-ingurunean zaintzeko, 2011n baino % 36 gehiago; eta 1.398 pertsonak zerbitzuari lotutako prestazioak jaso dituzte (PVS).

2012an ere 249 pertsonak arreta jaso dute hipotekaren bitartekotza-zerbitzuan eta kontsumitzaileen 2.190 erreklamazio izapidetu dira. Gainera, Nafarroako Gobernuak iaz garapenerako lankidetzako 128 proiektu finantzatu ditu 35 herrialdeetan, eta kalkulatzen da 3,6 milioi pertsona baino gehiagori mesede egin diela.

Ia 6.000 lanposturen sorrera

Alli kontseilariak Foru Komunitatean bertako Departamentuak garatutako ekintzen bidez sortutako lanpostuei buruzko datuen berri ere eman du. Era horretan, zuzenean edo zeharka 5.094 lanpostu sortu direla aipatu du honako hauek egindako ekintzen bidez: Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua eta Gazteriaren Zuzendaritzaorde Nagusia.

Haien artean, menpekotasuna dutenei emandako arretako zentro propio eta kontzertatuetan sortutako 2.517 lanpostuak azpimarratu behar dira, gizarteratzeko 939 programak, adingabekoa babesteko 662ak edo arreta goiztiarreko 586ak.

Bestalde, Allik ere beste herrialde batzuetan 10.000 lanpostu inguru sortu direla esan du, Nafarroako Gobernuak iaz bideratu zituen garapenerako lankidetza-laguntzen bidez.

Familia, berdintasuna, kirola eta gazteria

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari dagokionez, Alli kontseilariak laguntzak jaso dituzten 10.018 familiak nabarmendu ditu, familiako orientazio- eta bitartekotza-zerbitzuen 614 erabiltzaileak edo hartutako 480 adingabekoak, 254 familietan eta 226 egoitzetan.

Berdintasunari dagokionez, 2012an 591 gizarte eta tokiko erakundek jaso dituzte diru-laguntzak kontziliazioaren alde egindako toki-itunen bidez eta eragileen sareak Foru Komunitateko biztanleriaren % 61,5 hartu du. Gainera, iaz 179 emakumezkok arreta jaso dute genero-indarkeriaren biktimei emandako arreta integraleko ekipoetan.

Azkenik, Alli kontseilaria 2012an Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak egindako jardueraz aritu da. Hala, Nafarroako Kirol Jokoetan 21.581 parte-hartzaile izan dela aipatu du; 9.693 iraupen-eskiko, belako, izotzeko eta naturako eskola-kanpainetan; eta 30.220 izan dira Nafarroako Gazte Txartelaren titularrak, Foru Komunitateko gazteen biztanleriaren % 25a.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa