(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Uvesa Taldeak Tutera inguruan fabrika berri bat jartzeko protokoloa sinatu dute astelehena, 2013.eko urtarrilak 28


Oilaskoen inkubagailu berriak 9 bat milioi euroko inbertsioa izango du eta 70 lanpostu sortuko ditu zuzenean (15) eta zeharka


Protokoloa sinatzen

Barcina Lehendakaria eta Antonio Sanchez, protokoloaren sinadura-ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Uvesa Taldeko Administrazio Kontseiluko lehendakari Antonio Sanchezek asmoen protokoloa sinatu dute gaur goizean Tutera inguruan oilaskoen inkubagailu bat jartzeko. Ekitaldia Erriberako hiriburuan ere dagoen taldeko egoitzan egin da, eta bertan izan dira, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea eta udalerriko alkate Luis Casado.

Asmoen protokoloan zehazten da Nafarroako Gobernuak Uvesa Taldearekin elkarlanean ariko dela oilaskoen inkubagailu bat jartzen. Enpresa-proiektu berri horrek 9 milioi euroko inbertsioa eskatuko du eta 70 lanpostu sortuko ditu zuzenean (15) eta zeharka; beraz, Nafarroako Gobernuak foru-intereseko proiektutzat jo du. Adierazpen horrekin Administrazioak konpromisoa hartzen du fabrika abian jartzeko beharrezkoak diren izapideak bizkor ditzan.

Barcina Lehendakariak enpresaren goranzko bilakaera azpimarratu du "kalitate, ikerketa eta produktu berrien alde egindako apustuari esker, eta gaur egun hegazti-sektorean Estatuko erreferentzietako bat izatera eraman zaituzte Espainia guztian fabrikak dituzuelarik". Halaber, azpimarratu du inbertitutako 9 milioitatik 2,5 I+G+bra bideratuko dela; kopuru horrek "Nafarroak elikagaien ikerketan duen nagusitasuna finkatzen du".

Antonio Sanchez-ek, berriz, nabarmendu du inbertsioan egindako ahalegina "inoiz baino beharrezkoagoa dela" langabeziari aurre egiteko eta inkubagailu-fabrika "oilasko-haragiaren prozesatzean egindako inbertsio estrategikoenetako bat dela". Gainera, konbentzituta dago laguntzak Nafarroaren ekonomiaren mesedetan "soberan itzuliko" direla.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, Tuterako eta Uvesa Taldeko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Fabrika

Inkubagailu-fabrika berria Tuteran edo hurbileko udalerri batean jarriko da. Uvesa Taldeak ez du oraindik zehazki erabaki non jarriko den eta, hortaz, Nafarroako Gobernuak ere protokoloaren bidez enpresarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu du kokapen egokiena bilatzeko.

Inkubagailu berriaren proiektuak eraikitako 4.000 metro koadroko azalera izango du eta hasiera batean astean 750.000 oilasko ekoitziko ditu. Goi-teknologia izatea du helburu ekoizpeneko errendimendua handitzeko eta energia-gastua ahalik eta gehien murrizteko. Instalazio berriak etengabe hobetzen jarraitzeko inbertsio-plan bat izango du. Jarduera 2014an hasiko dela aurreikusita dago.

Protokoloan zehazten da instalazioa abian jarri ondoren, Uvesa taldeak ikerketako lau proiektu garatuko dituela honako helburu hauekin: bere produktuen kalitatea hobetzeko, fabrikako produktibitatea handitzeko eta haren ingurumen-eragina murrizteko.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, Uvesa Taldeak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzarako eskubidea izango zuen egindako ibilgetu finkoan egindako inbertsio-kostuaren % 20aren baliokide dena (1,8 milioi euro). Diru-laguntza hori ordainduko zen inbertsioa gauzatu ondoren eta baldin eta enpresa dagokion deialdian lehiatzen bada. Gainera, Uvesa Taldeak dagozkion laguntzak jasotzeko eskubidea izango zuen energia-aurrezteko, ikerketan, enpleguaren sorreran eta langileen prestakuntzan egindako inbertsioengatik, eta eskubidea izango zuen ere inbertsio-unean indarrean dauden pizgarri fiskaletarako ere.

Uvesa Taldea

UVESA duela 50 urte Tuteran sortu zen familiako enpresa da. Gaur egun, hegazti-sektoreko talde garrantzitsuenetakoa eta gehien finkatuta dagoenetakoa da. Astean milioi inguru oilasko ekoizten du, hau da, Estatuko kontsumoaren % 10a. Datu horiek Espainiako sektoreko bigarren operadore bihurtu dute eta lehenengoa osorik Estatuko kapitala duena.

Taldea I+Gean eta etengabeko inbertsioan nabarmentzen da, eta kalitate handiko nahiz elikagai-segurtasuneko estandarren barnean egiteko eta merkaturatzeko bere prozesua babesten duten Estatuko zein nazioarteko kalitatezko ziurtagiriak ditu

Egoitza nagusia Tuteran du, eta bertan prozesatzeko lantegi bat zabaldu zuen 2008an; 350 pertsonak egiten dute lan han eta kopuru horretatik 250 emakumezkoak dira. Estatu-mailan taldeak hegaztiak prozesatzeko lau fabrika ditu, pentsuen hiru fabrika eta bi inkubagailu Tutera, Malaga, Valladolid eta Valentzian, eta urtean 300 milioi euroko fakturaziora heltzen da. Guztira, taldeak zuzenean edo zeharka 1.450 pertsonari ematen die lana.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa