(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztira 17 irrati-enpresak FMko 42 lizentzia berria lortu dituzte Nafarroan


asteartea, 2013.eko urtarrilak 29


Balorazio Mahaiak emandako puntuazioaren arabera, presentzia handiena erdietsi duten lizitatzaileak Abian Komunikazioa SL (9 irrati), Radio Popular SA (6 irrati), Kiss Radio SA (4 irrati) eta Zeroa Multimedia SA (3 irrati) izan dira


Guztira 17 irrati-enpresak lortuko zuten FMko 42 lizentzia berriak Nafarroan, iazko otsailean Nafarroako Gobernuak deitutako lizentzia-emakidarako Lehiaketako Balorazio Batzordeak emandako puntuazioaren arabera. Beste bi lizentzia, Auritzen, hutsik geratu dira eskaintzarik ez delako egin.

15 mugapetako 44 lizentzia barnean zituen deialdira 26 pertsona fisiko edo juridikoren 142 eskaintza aurkeztu ziren, Zenbait enpresak udalerri batzuetan antzeko eskaintzak aurkeztu zituztenez, haietako bakar baterako aukera egin zezaten eskatu zitzaien; beraz, azkenik 117 proiektu aztertu dira.

Bederatzi hilabete baino gehiagoz Balorazio Mahaiak proposamen guztiak zehatz-mehatz aztertu ditu, irrati-programazioaren ikuspegitik nahiz alor ekonomiko eta teknikoan eta, haren ondoren, puntuazioa eman du. Orain, epe bat zabaltzen da enpresek, beren puntuazioaren arabera mugape bakoitzean lizentzia zegokien, frekuentzia aukeratu eta eskatutako dokumentazioa aurkez dezaten. Izapide hori amaituta, Balorazio Mahaiak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari esleipen-proposamena igorriko dio.

Lehiaketa horrekin, Nafarroak FMko lizentzien irrati-eskaintza bikoiztuko du (gaur egun 20 daude). Zehazki, FMko emisioak izango dira halakorik orain arte ez zuten zortzi mugapetan (Ameskoabarren, Auritz, Baztan, Bera, Izaba, Larraun/Baraibar, Leitza eta Otsagabia) eta gainerakoen irrati-diala aberastuko da (Altsasu, Lizarra, Iruña, Azkoien, Tafalla, Tutera eta Zangoza).

Esleipendunak

Puntuazio handiena eskuratu duten 17 enpresatatik, 12k irrati-lizentziarik ez dute Nafarroan eta bost jada beste udalerri batzuetan daude. Zehazki, enpresa horiek dira: Abian Komunikazioa SL (9 irrati izango zituen), Radio Popular SA (6 lizentzia), Kiss Radio SA (4) eta Zeroa Multimedia SA (3). Aldiz, bakoitza bi lizentziarekin daude: Agrupación Radiofónica SAU, Asociación Cultural Xorroxin Elkartea, Radio Amanecer SA, Radio Publi SL, Radiodifusora Navarra SAU, Radiodifusión del Principado SL eta Uniprex SAU.

Azkenik, lizentzia bat dute: Libertad Digital SA, Sauzal 66 SL, YRI Multimedia Comunicación SL, Pevesa Comunicación SL, Unidad Editorial SL eta Pausu Media GKE Elkarteak.

Lan egingo den merkataritza-markei dagokienez, ondorengoak ageri dira: Cope (5 lizentzia), Ser (3), Kiss (4), Onda Cero (2), Punto Radio (2), Radio María (2) eta Xorroxin Irratia (2). Gainera, ondorengo irratiek ere lizentziak lortuko zituzten: Cadena 100, Cadena Dial, Es.Radio, Radio Intereconomía eta Radio Marca. Azkenik, beste 17 frekuentziatan sorrera berriko irrati-programazioa emitituko da.

Banaketa udalerrien arabera

Udalerri ezberdinetan puntuazio onenak lortu dituzten enpresak honako hauek izan dira, biztanleriaren arabera ordenatuta:

-Iruña. 16 eskaintza aurkeztu ziren 2 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak Radiodifusora Navarra SAU (Ser) eta Radio Popular SArenak (Cope) izan dira.

- Tutera. 14 eskaintza aurkeztu ziren lizentzia bakar baterako. Puntuazio onena Uniprex SAUrena (Onda Cero) izan da.

-Tafalla. 14 proiektu aurkeztu ziren 3 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak Uniprex SAU (Onda Cero), Radio Popular SA (Cope) eta Sauzal 66 SLrenak (Intereconomía) izan ziren.

-Lizarra. 15 eskaintza 2 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak, Radiodifusora Navarra SAU (Ser) eta Radio Popular SArenak (Cope).

-Baztan. 4 eskaintza 3 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Asociación Cultural Xorroxin Elkartea (Xorroxin Irratia), Zeroa Multimedia SA (sortu berria den irratia) eta Abian Komunikazioa SLrenak (sortu berria den irratia).

-Altsasu. 6 proposamen 3 lizentzia lortzeko. Esleipendunak dira Agrupación Radiofónica SA (Ser), Radio Publi SL (Punto Radio) eta Agrupación Radiofónica SA (Cadena Dial).

- Azkoien. 10 eskaintza 3 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak, Radio Popular SA (Cadena 100), Libertad Digital SA (Es.radio), eta YRI Multimedia Comunicación SLrenak (sortu berria den irratia).

-Bera. 5 eskaintza 2 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Asociación Cultural Xorroxin Elkartea (Xorroxin Irratia), Zeroa Multimedia SA (sortu berria den irratia), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Pausu Media GKE Elkartearenak (sortu berria den irratia).

-Zangoza. 7 proiektu 3 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak Radio Popular SA (Cope), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Kiss Radio SAk (Kiss) erdietsi dituzte.

-Leitza. 4 proiektu 3 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Radio Publi SL (Punto Radio), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Zeroa Multimedia SArenak (sortu berria den irratia)

-Larraun. 2 eskaintza lizentzia bakar baterako. Puntuazio onena Abian Komunikazioa SLren izan zen (sortu berria den irratia).

-Ameskoabarren. 5 proposamen 4 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak, Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia), Kiss Radio SA (Kiss), Radio Amanecer SA (Radio María) eta Radiodifusión del Principado SLrenak (sortu berria).

-Otsagabia. 5 eskaintza 4 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia), Kiss Radio SA (Kiss), Unidad Editorial SL (Radio Marca) eta Radiodifusión del Principado SLrenak (sortu berria).

-Izaba. 8 eskaintza 4 irratirentzat. Puntuazio onenak, Radio Popular SA (Cope), Pevesa Comunicación SL (sortu berria den irratia), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia), Kiss Radio SArenak (Kiss).

-Auritz. 2 proposamen 4 lizentzia lortzeko eta, beraz, bi hutsik geratu dira. Puntuazio onenak Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Radio Amanecer SArenak (Radio María) izan ziren.

Helburuak eta eskaintzen balorazioa

5/2012 Foru Dekretuaren legezko aurreikuspenak betearaziz, Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuei buruzkoa, lehiaketaren helburuak ziren: dial anitzagoa lortzea, lizentziarik gabeko irratiei sarbidea lehenetsiz edota dagoenarekin alderatuz eskaintza ezberdina dutenei; toki eta eskualdeetako edukien zabalkundea bermatzea, eta euskararen presentzia sustatzea hizkuntz hori koofiziala den bi eremuetan, zonalde euskaldunean eta mistoan. Hori guztia, enpresa-proiektu sendo eta bideragarrien bidez eta ekonomia sortzaileak direnak.

Helburu horien arabera, oso zehaztutako eta xehatutako balorazio-irizpideak finkatu ziren, hiru maila nagusitan elkartuta: irrati-eskaintza, puntuazioaren % 50a arte, ekonomia eta enpleguaren sorrera, % 30arekin; eta egokitzapen nahiz berrikuntza teknikoa, % 20arekin.

Eskaintzen azterketa eta puntuazioa diziplina anitzeko Balorazio Mahai batek egin du. Mahai hori osatu dute, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiko hiru kazetarik, ekonomialari batek, telekomunikazioetako ingeniari batek eta 5/2012 Foru Dekretuak aurreikusten duen bi kidek (abokatu bat eta kontu-hartzaile bat).

Irrati-eskaintzari dagokionez, aldaerak, interesa eta parrillaren kalitatea bezalako parametroak kontuan hartu dira, toki-programetan nahiz Nafarroari buruzko eduki orokorretan. Irizpide berak aplikatu dira ere lehiakideek eskainitako gainerako programetan. Programazioko atal horretan, euskararen erabilera ere aintzat hartu da zonalde mistoan eta euskaldunean.

Aldiz, dialaren aberastasuna lehenetsi da dagoenarekin alderatuz enpresa berriei edota eskaintzei puntuazio handiagoa emanez. Ekonomia sortzeko atalari dagokionez, aztertu dira, alde batetik, irrati-proiektuaren sendotasuna eta koherentzia langileriaren ikuspegi batetik, eta bestetik, baliabide ekonomiko nahiz finantzarioena, eskaintza bideragarria eta kaudimenduna bermatzeko xedez. Horretarako, ondorengo elementuak ebaluatu dira: irratirako aurreikusitako antolaketa-eredua eta negozio-plana; hura abian jartzeko eta funtzionamenduan izateko dauden finantza-beharrei aurre egiteko aurrekontuak nahiz baliabideak, bai eta behin-behineko finantza-egoerak ere.

Azkenik, irrati berrien berrikuntza eta egokitzapen teknikoaren ikuspegitik, aintzat hartu da proiektuek kalitatezko irrati-zerbitzua emateko bermeak izan ditzala, etenik gabe, teknologia berriak izanik eta ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz. Zehazki, irratirako planteatutako azpiegiturak aztertu dira (lokalak, zabalkunde-sarea, ingurumenarekiko inpaktua minimizatzea), zabaltze eta kalitatezko plana, datuak irratiz zabaltzeko sistemak eta rds-zerbitzuak ezartzea eta edukien irisgarritasuna webgune eta mugikorren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Puntuazioa udalerrien arabera
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa