(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia % 0,4 txikitu da 2012ko azken hiruhilekoan, Espainiakoa baino hiru hamarren gutxiago, % 0,7 jaitsi dena asteazkena, 2013.eko urtarrilak 30

Nafarroako urte arteko hazkundea % 1,8 murriztu da, eta aurreko hiruhileko erregistroa berdindu du

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2012ko laugarren hiruhilekoan Nafarroako ekonomiak izandako bilakaeraren datuak ezagutu ditu gaurko bilkuran. Datu horiek Nafarroako Estatistika Institutuak argitaratu ditu gaur (hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapena). Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak adierazi duenez, Nafarroako ekonomiaren Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 txikitu da 2012ko azken hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago, eta Espainiako BPGaren txikitzea baino hiru hamarren gutxiago, % 0,7ko jaitsiera izan duena.

Bestalde, Nafarroako urte arteko hazkundea % 1,8 murriztu da, aurreko hiruhilekoko erregistroarekin bat etorriz, eta horrek aditzera ematen du uzkurtzeko joera egonkortu egin dela. Datu horrek Espainiako ekonomiaren urte arteko txikitzea berdindu du, -% 1,8an ere dagoena, baina datuari eutsi bazaio ere Nafarroan, Espainian erorketa-erritmoa bizkortu egin da; izan ere, hirugarren hiruhilekoan datua -% 1,6koa zen. Hala, Nafarroak Espainiako erregistroa berdindu du BPGaren bilakaera urte arteko terminoetan alderatuta (nahiz eta Foru Komunitatearen kasuan egonkortu egin den datua den), eta gainera hiru hamarren gutxiago txikitu da alderaketa hiruhileko arteko terminoetan egiten bada.

Nafarroako Jauregiko fatxada eta Foruei egindako monumentua.

Goicoechea lehendakariordeak, gainera, 2012. urte guztian Nafarroako eta Espainiako ekonomiak izandako bilakaeraren datuen berri eman du. Aipatu du Nafarroako ekonomiak % 1,4 egin zuela atzera (aurreikusitako erregistroa baino hamarren bat gutxiago, -% 1,5ean kokatua), eta datu horrek Espainiako BPGaren erorketarekin bat dator, 2012an -% 1,37koa izan dena. Datu horrek, aurreko hiru urtetakoei erantsiz, adierazten du Nafarroako eta Espainiako ekonomien bilakaerak antzeko ereduari jarraitu diotela, nahiz eta datu nafarrak hobeak izan diren, erorketa hain handiak izan gabe eta susperraldi arinago eta sendoagoarekin, jarraibide hori 2012ko lehen zatian eten den arren.

Datu horiek sortu dira munduko egoera ekonomikoak okerrera egin duelako, Europakoak bereziki; izan ere, kanpoko sektorearen laguntza baldintzatzen du (esportazioak), Nafarroaren indarguneetako bat dena. Beste arrazoietako bat industria-sektoreak bizitako beheraldiari lotzen zaio, Nafarroako egiturazko indarguneetako bat jotzen dena.

Goicoechea lehendakariordeak aipatu du Nafarroako ekonomiaren bilakaeran joera-aldaketa bat izan daitekeela eta zehaztu duenez, "nahiz eta hiruhileko gehiago beharko diren arren balio positiboetan sartzeko, hurrengo hiruhilekoetan hazkundearen tasa lur honetatik gora egiten hasiko dela espero da".

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa