(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 505.000 euro inbertitu du Arguedasko ‘Sancho Ramírez’ ikastetxe publikoa handitzeko asteazkena, 2013.eko urtarrilak 30


Haur Hezkuntzako eraikin berria Barcina Lehendakariak inauguratu du


Barcina Lehendakaria Arguedasko ikastetxeko Haur Hezkuntzako eraikin berria bisitatzen, Iribas, Catalán eta Mendoza alboan dituela. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Arguedasko ‘Sancho Ramírez’ ikastetxe publikoaren handitzea inauguratu du gaur. Horretarako egin diren obrek 640.583 euroko kostua izan dute guztira (BEZa barne), eta kopuru horretatik 505.000 euro Nafarroako Gobernuak jarri du; gainerako 135.583 euroak, berriz, Udalak finantzatu ditu jantokiko gastuak ordaintzeko.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian azpimarratu duenez, "Nafarroako Gobernuak proiektu hau lehentasunezkoa dela iritzi izan du, nahiz eta zailtasun ekonomikoak dauden. Hezkuntzan sinesten dugu eta haren alde egin".

Jarduketaren barnean Haur Hezkuntzako ikasleentzako eraikin berria eraiki da, lehen zegoen blokeari erantsia, eta bertako instalazioak berritu egin dira, erabilera komuneko zonaldeak hobetuz eta eraikin guztian berogailua aldatuz energia-eraginkortasuneko irizpideei jarraituz.

Haur Hezkuntzako eraikin berriak, behe solairukoa dena, 634,49 metro koadro ditu eta honako era honetan banatzen dira: sei ikasgela, ikasleentzako hiru komun ikasgela guztietatik sarbidea dutenak, hainbat erabileratako aretoa, jantokia, atezaindegia, bi komun (bat ezintasuna duten pertsonentzat), sukalondoa, galdara-gela eta korridoreak.


Eskuinean, Arguedasko ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako eraikin berria. ( irudia handitu )

Ikasgeletatik, gainera, 271,96 metro koadro dituen jolastokira joan daiteke, eta haietatik 81,20 metro koadro arkupeek estaltzen dute.

Aldiz, bi solairutako lehengo blokean orain Lehen Hezkuntzako ikasleak daude soilik. Bertako 906,18 metro koadrotan sei ikasgela daude, errekuperatutako espazioak Haur Hezkuntzako haurrak eraikin berrira joan direlako: musika-gela, gutxiengoen gela (arazo sozial, ekonomiko eta kulturalak dituzten ikasleentzat), logopedia, ingeleseko gela eta musika nahiz ikus-entzunezkoen gela, eta erabilera komuneko beste espazio batzuk.

Arguedasko ikastetxe publikoaren handitzea lehentasunezko jarduketatzat jo da zentroak zuen espazio-arazoei irtenbidea emateko; zentroak 25 urte bete ditu 2012an eraiki zenetik.

Obrak iazko abuztua eta abendua artean egin ziren eta eraikin berria urtarrilaren 10ean jarri zen abian. Proiektua Sara Velázquez arkitektoak diseinatu du eta lanak Harinsa Navasfalt eraikuntza-enpresak egikaritu ditu.

Instalazio berrien inaugurazioan, Barcina Lehendakariarekin batera izan dira: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Hezkuntza kontseilari José Iribas; Arguedasko alkate Fernando Mendoza; eta ikastetxeko zuzendari Agustina Zapatería, bai eta hezkuntza-komunitateko beste ordezkari batzuk ere.

Gogora ekarri behar da zentroan 18 irakaslek egiten dutela lan, eta guztira 199 ikasleri ematen diela eskola. Haietatik, 81 Haur Hezkuntzan eskolatuta daude, bost taldetan banatuta, eta 118 Lehen Hezkuntzan, sei taldetan banatuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa