(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako turismo-sektorea krisia gainditzeko eredu jarri du osteguna, 2013.eko urtarrilak 31


Berrikuntzari eta enpresen nahiz Gobernuaren arteko baterako lanari esker, sektoreko diru-sarrerak 2012an 668 milioi eurora heldu dira


Barcina Lehendakaria Fitur-eko Nafarroako stand-era bertaratutakoei hitz batzuk esaten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako turismo-sektorea krisia gainditzeko eredu jarri du eta adierazi du "berrikuntzari eta enpresen nahiz Gobernuaren arteko baterako lanari esker, sektoreko diru-sarrerak 2012an 668 milioi eurora heltzea lortu dela". Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokan Nafarroak duen stand-etik, Barcinak aldarrikatu du "sektore honek duen garrantzia, eta azken bost urteotan izan duen hazkunde esponentziala ezin daitekeena parekatu Komunitateko beste edozein sektore ekonomikorekin".

Lehendakariak sektoreak egin duen ahalegina eskertu du, eta krisia egon arren, 29.000 familiari lan ematen die, Nafarroako BPGaren % 6 da eta 2012an bakarrik 8,8 milioi bisitari erakartzea lortu du. "Zoritxarrez datu negatiboetara ohitu garen testuinguruan, turismo-sektoreak itxaropenerako arrazoiak sortzen jarraitzen du, esaterako: Nafarroara etorritako atzerriko bisitarien kopuruak iaz % 13,2 egin zuen gora, edo Nafarroako hoteletan bidaiarien % 3,7 gehiagok hartu zuen ostatu", aipatu du. Barcina `Nafarroaren Eguna´ ospakizunaren buru izan da gaur eguerdian, sektorea batzen duen azoka garrantzitsuena da eta Madrilgo Juan Carlos I Azoka Barrutian burutzen da urtarrilaren 30etik otsailaren 3a bitarte.

Barcina `Nafarroaren Eguna´ ospakizunaren buru izan da gaur eguerdian, sektorea batzen duen azoka garrantzitsuena da eta Madrilgo Juan Carlos I Azoka Barrutian burutzen da urtarrilaren 30etik otsailaren 3a bitarte.

Foru Komunitateko ordezkaritza honako hauek osatu dute, halaber: bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek; Iruñeko Udaleko zinegotzi María Caballero-k; Juan Moscoso eta Carlos Salvador diputatuek; Pedro Eza eta José Ignacio Palacios senatariek; Turismoko zuzendari nagusi Carlos Erce-k eta Nafarroako enpresari- eta ostalari-talde handi batek.

Aurkezpen ofizialaren ondoren eta Sánchez de Muniáin lehendakariordearen nahiz Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteko lehendakari Ana Beriáin-en diskurtsoen ondoren, ordezkaritzak Fitur-en edizio berri honetan parte hartzen duten Foru Komunitateko enpresen stand-ak bisitatu ditu.


Nafarroako stand-a 2013ko Fitur-en. ( irudia handitu )

Aurkezpenak eta stand-eko jarduerak 

`Reyno de Navarra´ Turismo markak "Déjate abrazar" ("Hartu atseginez") komunikazio-kanpaina berria aurkeztu du, eta kanpaina horrek Nafarroa sustatzen jarraitzen du turismoko helbide modura emozioen bidea erabiliz eta bisitariei adierazi nahi die Nafarroak bere kulturarekin, naturarekin, festekin, gastronomiarekin, ardoekin… "besarkada" ematen diela.

Halaber, 2013ko turismo-eskaintza berria ezagutzera eman da, Paisaien Ibilbidea, bai eta turismo-eskaintzaren berrikuntza ere Nafarroako Turismoko Plan Integralaren eskutik. Paisaien Ibilbidea bi elementuren bidez antolatzen den ibilbidea da: behatokiak eta ura. Udaberrian seinaleztatuta egongo den ibilbideak paisaia- eta eszena-interes bereziko mugarrien aukeraketa barnean hartzen ditu. 18 aukeratu dira Erratzuko (Baztan) Xorroxingo ur-jauziarekin hasi eta Iratiko basoan dagoen Kubo ur-jauziraino; tartean dira ere, Ariztokiko behatokia Aezkoako ibarrean, edo Larra-Belaguako behatokia, Izaba eta Frantzia arteko errepidean.

Lehen orduetatik, galtzada-harrizko eta goroldioz betetako lurra duen Nafarroako herria irudikatzen duen stand-ak artista ezagun baten laguntza izan du, eta bi modeloren gorputza pintatu ditu paisaian integratuz. Komunikazio-kanpaina berriaren testuinguruan, pertsonaia horiek stand-era hurbiltzen diren guztiak besarkatuko dituzte, eta bisitariei argazki batekin une hori hilezkortzen utziko die.

Arratsaldez, 16:00etan, Estellerriko Turismo Partzuergoak zonaldeko enoturismoaren gaineko aurkezpena egin du eta jarraian, 16:30ean, Landa-turismoko Federazioak, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Azokek Nafarroako Nazioarteko Landa-turismoko IV. Kongresua eta Navartur Azoka aurkeztu dituzte.

16:45ean, Your Concept Comunicación-ek Nafarroako Landa-turismoko App mugikorraren abantailaren berri eman du, eta 17:00etan, Tierras de Iranzu elkarteak bi hitzaldi eskaini ditu: lehenengoa kultur topaguneei buruzkoa eta bestea ekoturismoari nahiz landa-turismoari buruzkoa, eta harekin batera Pacharán Azanzaren dastatzea egingo da; patxaran horrek 2012ko Nafarroako patxaran onenaren saria jaso zuen Nafarroako sommelier-klubaren aldetik. Azkenik, 17:30ean landa-turismoari buruzko Wikilur-aren aurkezpena 17:30erako iragarrita zegoen.

Ostiral honetan, otsailak 1, 11:30ean, "Reyno de Navarra" Turismoak Nafarroako Paisaien Ibilbideari buruzko informazioa emango du zehatz-mehatz eta hura abian nola jarriko duten ere jakitera emango du. Ordu erdi geroago, Faltzes, Funes, Martzilla eta Azkoiengo udalek beren proposamenak aurkeztuko dituzte: 12:30ean, landako bizikletako elektrikoaren proiektua aurkeztuko da; eta, amaitzeko, 13:00ean, Alex de la Iglesia zinegileak "Las brujas de Zugarramurdi" ("Zugarramurdiko sorginak") filma aurkeztuko du.

Stand-eko animazioari dagokionez, gazte batzuek, San Ferminetako arropa tipikoa soinean dutela, zapi gorriak emanez bisitariak "besarkatuko" dituzte

Azkenik, larunbatean, otsailak 2, 12:00etan, San Fermingo eskailera ospatuko da Madrilgo Nafarroako Kultur Elkarteko kideak bertan izango direlarik.


Dokumentazioa:
Lehendakariaren diskurtsoa 2013ko Fitur-en.doc

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa