(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Basaburua-ko nahiz Imotz-eko udalek eraikin tradizionalak birgaitzea sustatuko dute ostirala, 2013.eko otsailak 1


Bi udalerriek "birgaitzeko lehentasunezko eremu"-aren aitorpena jaso dute Gobernuaren aldetik, beren sustatzaile-erabiltzaileei diru-laguntza bermatzen diena


Nafarroako Gobernuak, Sustapen Departamentuaren eta Basaburua nahiz Imotz-eko udalen bitartez, bizitokien birgaitzea sustatuko dute arkitektura tradizionalaren aldeko apustua egiten den udal-mugarte horietako zonalde zehatzetan. Horretarako, bi udalek "birgaitzeko lehentasunezko eremu"-aren aitorpena eskatu eta jaso dute berriki, sustatzaile-erabiltzaileei diru-laguntzak bermatzen dizkienak babestutako birgaitze-kontzeptuan

Sustapen Departamentuak, beren babesteko plan bereziak izapidetu eta onartu direla egiaztatu ondoren, eta beren aurrekontuetan behar besteko dohaintza bideratu dela lanak aurrera eramateko, bi ekimenak babestu ditu eta birgaitzeko lehentasunezko eremu aitortu du Basaburua eta Imotzeko eraikin-taldea dagokien Babes eta Barne Erreformarako Plan Berezietan adierazitakoak.

Bi udalerriek beren eskaera urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluaren babesean egin zuten; artikulu horrek jasotzen du ere, kontzeptu hori landako eraikuntza tradizionalen sakabanatutako taldeei ere zabaltzeko aukera.  

Artikulu horren arabera, diru-laguntza jasotzeko, eremu horiek erabakitzea zuzentzen dituzten irizpideak honako hauek dira: "Eraikuntzagatik zonalde finkatuetan kokatuta izatea duela 50 urte baino gehiagotik eta hirigintzako plangintza egokia dutenak, Babesteko edota Barne Erreformarako Plan Berezia izan daitekeena edo, 3.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak badira, udal-plan orokorra bera, baldin eta eremu horietarako haren erabakiak xehatuta badaude aipatutako plan berezien era baliokide batean".

Gainera, beharrezkoa da "indarrean egotea birgaitzerako laguntzaren berariazko uda-ordenantza".

Birgaitzeko lehentasunezko eremu aitor daitezke Babesteko edota Barne Erreformarako Plan Berezi bat indarrean dagoen hirigune historikoak eta eraikitako eraikuntza-taldeak, eta eraikinen % 70 baino gehiagok 50 urte baino gehiago dituzten hirigune historikoei edo etenik gabeko eraikuntza-taldeei eragiten dietenak. Portzentaje hori eraikinen % 90era igoko da landako eraikuntza tradizionalen sakabanatutako taldeen kasuan.

Birgaitzeko lehentasunezko eremuen aitorpenak eskatuko du, gainera, Birgaitzeko Bulegoaren aurretiazko txostena, bertan jasoko direnak, eta eremu horiek birgaitzeko berariazko laguntzen udal-ordenantza.

Babestutako birgaitzeko obrak amaitu direla egiaztatu ondoren, Nafarroako Gobernuak sustatzaile-erabiltzaileei aurrekontuaren % 40 ordainduko die IPREMa 3,5 aldiz gainditzen ez duten diru-sarrera ponderatuekin.

Birgaitzeko lehentasunezko eremuaren estatusak izaera egonkorra du eta orain arte, laurogeigarren hamarkadan eremu horiei laguntza-politika ematen hasi zitzaienetik, honako hauek izendatu dira: Cintruénigo, Corella, Lizarra, Galipentzu, Iruña, Gares, Tafalla, Tutera, Viana eta Villafranca. Nabarmendu behar dira, lanen tamaina eta garrantziagatik, honako udal hauei emandako aurrekontu eta diru-laguntzak: Iruña (110.863.982 eta 40.115.981 euro), Tutera (12.923.007 eta 5.115.486 euro), Lizarra (9.323.441 eta 3.727.497 euro) eta Tafalla (3.879.513 eta 1.516.851 euro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa