(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.653 langabe gehiago izan da urtarrilean Nafarroan eta orain 55.597 pertsona daude lanik gabe astelehena, 2013.eko otsailak 4


Aurreko hilabetearekin alderatuz, % 7,03 igo da, 2012ko urtarrilaren antzekoa; orduan % 6,82 igo zen


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) Enplegu Agentzietan 55.597 langabe erregistratu dira urtarrilean, hau da, % 7,03 igo da (3.653 pertsona) aurreko hilabetearekin alderatuz; orduan 51.944 pertsona zeuden lanik gabe, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren hileroko estatistikaren arabera.

Kontratazioari dagokionez, NEZan erregistratutako Nafarroako lan-zentroetako kontratu-kopurua 18.940koa izan zen, abenduan baino 2.200 gehiago. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Mª Isabel García Malo-rentzat, datuen horien balorazioa “oso txarra da, nahiz eta jakin badakigun urtarrila tradizionalki urteko hilabete okerrenetakoa dela izandako langabezia-datuetan”. Gaineratu du langabezia igoera horrek “azken hilabeteotako joera eteten duela; izan ere, bazirudien langabeen kopuruari eutsi zitzaiola neurri batean”. Atzeraldi ekonomikoak, erantsi du, “sektore guztietako langabezia handitzea eragin du”.

Enplegu-agentzien arabera, guztietan igo da langabezia. Gutxien Agoitzen igo da, % 2,76, eta jarraian datoz: Tutera (% 4,33), Altsasu (% 5,43), Tafalla (% 6,28), Arrotxapea (% 7,52), Yamaguchi (% 7,68), Ensantxe (% 8,06), Lizarra (% 9,17), Lodosa (% 9,56) eta, azkenik, Doneztebe (% 9,73).

Sektore ekonomikoen arabera, nabarmendu behar da osasun-jardueretan (479 pertsona), txikizkako merkataritzan (364 pertsona), lorazaintzako eraikin eta jarduerentzako zerbitzuetan (312 pertsona) eta Administrazio Publikoan (233 pertsona) izandako igoera.

Sexuaren arabera, 27.946 emakumezko izan da lanik gabe, % 8,97 igo da, beraz; gizonezkoetan, berriz, 27.651, eta aurreko hilabetearekin alderatuz % 5.14 igo da.

Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherakoen langabeziak gora egin du abenduarekin alderatuz % 11,60an (5.562 pertsona dago orain langabezian); aldiz, 25 urtetik gorakoen langabeziak % 6,55ean egin du gora (50.035 pertsona dago orain lanik gabe).

Kontratazioan, 2013ko urtarrilean Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratutako kontratuak 18.940 izan dira, hau da, 2.200 gehiago aurreko hilabetearekin alderatuz.

Erregistratutako 18.940 kontratuetatik, 1.212 mugagabekoak izan dira, hau da, egindako kontratuen % 6,40, guztira. Kontratu horiek 886 ziren abenduan eta urtarrilean 1.212 izan dira, hots, 326 kontratu mugagabe gehiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako langabeziari buruzko txostena 2013ko urtarrilean
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa