(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012an erretiratutako edo hildako 603 funtzionario eta enplegatu publikoak omendu ditu astelehena, 2013.eko otsailak 4


Barcina Lehendakariak eskerrak eman dizkie “egindako lan profesional miresgarriagatik” eta Nafarroaren aurrerabidean nahiz ongizatean emandako laguntzagatik


Intervención de Barcina

Barcina Lehendakaria erretiratutako funtzionarioei hitz batzuk esaten. ( irudia handitu )

La Presidenta de Navarra, Yolanda Barcina, ha presidido este mediodía el homenaje que el Gobierno de Navarra

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuak 2012an erretiratu edo hil egin ziren Foru Administrazioko 603 funtzionario eta enplegatu publikoei eskaini dien omenaldiaren buru izan da gaur eguerdian.

1985etik urtero egiten den ekitaldia Baluarte Nafarroako Kongresuen Jauregian eta Auditorioan egin da, eta bertan parte hartu dute Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrás-ek eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Gregorio Eguilaz-ek.

Bere agerraldian, Lehendakariak funtzionarioei eskerrak eman dizkie “egindako lan profesional miresgarriagatik” eta “etengabeko lanagatik” eta “Nafarroako erakundeei erakutsitako leialtasunagatik”; ezaugarri horiekin Foru Komunitatearen aurrerabidean eta ongizatean “modu erabakigarrian” lagundu dute.


Público asistente

Omenaldi-ekitaldira bertaratu diren erretiratutako funtzionarioak. ( irudia handitu )

“Gure komunitatearen jarduera sustatzeko, garapen eta aurrerabide ekonomiko nahiz sozialeko helburu berriak lortzeko, herritarren arreta hobetzeko Nafarroako Gobernuak garai honetan egindako guztia alferrikakoa izango zen bere funtzionario eta enplegatuen jardun aktibo eta eredugarririk gabe”, adierazi du.

603 funtzionario eta enplegatu publikoetatik, 302 emakumezkoak dira eta 301 gizonezkoak, eta 10 hil egin dira. Omenduek intsignia bana jaso dute Foru Komunitateko ezkutuarekin eta baita diploma bat ere; azken horretan Nafarroako Gobernuak bere aitorpena egiten du lanean buru-belarri aritu izanagatik eta azaldu duten profesionaltasunagatik.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa