(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak etxegabetzeei arreta emateko eta etxetik joanarazitakoei laguntza emateko politika ezarriko du
asteazkena, 2013.eko otsailak 6


Departamentu arteko lan-batzordea eratu du ardatz estrategikoak garatzeko


Viviendas

Etxebizitzak.

Nafarroako Gobernuak datozen hilabeteotan politik aktibo bat sustatuko du lehen etxebizitzen etxegabetzeen eta botatze judizialen xede diren pertsonei arreta emateko, honako era honetan: kasuei emandako arreta orokorra emanez, bitartekotza finantza-erakundeen aurrean bi aldeentzat ahalik eta akordio onenak lortzeko eta, babes gutxieneko kasuetan, etxetik joanarazitako familien egoera arinduko duten aldi baterako laguntzak eskainiz.

Xede horretarako, Nafarroako Gobernuak departamentuen arteko batzorde bat eratzeko erabakia hartu du. Bertan esku hartuko dute: Kontsumo eta Gizarte Politika, Etxebizitza, Ekonomia eta Ogasuna, eta Justizia arloetako departamentu erantzuleek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko partaidetzarekin batera, arazo konplexu batean –eta arreta izan dezaketen ardatz askorekin– ekintza integrala lortzeko asmoz.

Batzorde hori berehala eratuko da eta zenbait lan-ildo ezartzea aztertuko du. Haietako bat etxegabetze-prozesuen datuak lortzeaz eta bahetzeaz ari da instantzia judizialekin koordinatuta; bigarrena urriaren 24tik Gobernuak eskaintzen duen hipotekaren bitartekotza-zerbitzua sendotzeaz ari da; hirugarrena enplegua bilatzeko prestakuntzaz eta laguntzaz; eta laugarrena, neurri aringarriekin, haien artean alokairuaren gizarte-laguntza bat sortzea behar larrienei erantzuteko.

Alokairuaren laguntza sortzeko, Gobernuak banku-erakundeekin hitzarmenak lortzeko aukera aztertuko du hutsik dauden etxebizitzak lagatzeko edo etxegabetze-jarduketa buka dadin, kasu gehienetan, ordainean emateko irtenbideetan denboraldi batez alokairu soziala izanik. Foru Administrazioak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez, etxebizitzak emango ditu helburu horretarako soilik, babestutako alokairurako bideratzen dituenetatik ezberdinak direnak. Era osagarrian, etxegabetzeen aurkako politikan erakunde laguntzaileentzako fiskalitatean bereizitako tratamenduak aztertuko dira.

Neurri-mota horiekin, etxebizitza ez izateagatik sortutako deserrotze-egoerak arindu nahi dira, alde batetik, berehalako beharrak salbatuko dituen aldi baterako laguntza emanez, eta bestetik, azken beltzean, baliabideak bilatzea familien errekuperazio ekonomikorako aukerak hobetze aldera.

Lan-ildoak

Batzorde horrek hasiera batean planteatzen dituen lan-ildoak honako hauek dira:

1.- Etxegabetze-kasuak identifikatzea edo etxegabetzeak egon daitezkeen kasuak, premia biziko ondasunen gainean bitartekotzaren esku-hartzea errazteko.

Nafarroako Gobernuak etxegabetzeen espedienteei buruzko informazioa eskuratu nahi du irekitzen direnetik eta exekuzio judiziala baino lehen, bai eta bertan dauden pertsonen tipologia ere (familiak, familia-zamak, arrisku-egoerak…), era horretan bitartekotza.zerbitzua eskaintzeko eta egokienak diren laguntzak ezartzeko.

Aipatu behar da 2012an, Nafarroako epaitegietan hainbat mailatako (lehen etxebizitzak, bigarren etxebizitzak, etxabeak, negozioko lokalak, orubeak…) 818 hipoteka-exekuzio erregistratu zirela, guztira. Gobernuak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiarekin elkarlanerako ildoak finkatzea aurreikusita du kasuistika ezberdinak ezagutzeko asmoz.

2.- Zorra likidatzeko pertsonalizatutako planak egitea, prozesu judizialetan nahiz hipoteka-exekuzioaren ondoren. Epaiketaz kanpoko prozedura hori banakoaren oinarrizko beharrak bermatzeko da eta ahal diren baldintza onenak lortzeko.

Bitartekotzako bulegoaren estrategiak mailegua likidatzea nahiko du hipoteka-bermearekin eta aurretiazko akordioa lortzen ahaleginduko da hipoteka-exekuzioen prozedurarako baldintza gisa. Bitartekotzak dauden aukerak aztertuko ditu etxebizitzan jarraitu ahal izateko, laguntzetarako, aldi baterako ostatu hartzeko…

3.- Aldi baterako neurri aringarriak ezartzea

Batzordeak aztertuko du, administrazio publikoek nahiz, atxikimenduen bitartez, beste instituzio, eragile sozialek eta erakunde batzuek (finantza-erakundeen kasuan, esaterako) emandako laguntza-ildoak ezartzeko aukera.

Etxebizitza-arloan, Gobernuak etxebizitza alokatzeko laguntza sozialen sorrera baloratuko du, banku-erakundeetatik, erakunde sozialetatik nahiz Foru Administraziotik bertatik datozen eta hutsik dauden ondasun higiezinekin.

Fiskalitatean, fiskalitate bereziko neurriak aplikatzeko aukera aztertuko da laguntza ekonomikoa ematen duten instituzio edo erakunde pribatuentzat eta beren ondarearekin laguntzen dutenak neurriak inplementatzen eta alokairu soziala sustatzen. Arlo sozialean, laguntzak eta lehentasunak zehaztuko ditu behar handieneko kolektiboei arreta emateko.

4.- Prestakuntzan eta enpleguaren bilaketan izan daitezkeen laguntza-neurriak kaudimen ekonomikoa errekuperatzeko baliabide gisa (lan-merkatuan sartzea) eta etorkizunean beren oinarrizko beharrei inoren laguntzarik gabe erantzuteko aukera emanez.

Gobernuak kolektibo hori jada badiren gizarte- eta lan-orientazioko zerbitzuetara bideratuko du, lana bilatzeko edo ekintzailetzarako (ildo espezifikoak) aholkularitza-zerbitzuetara, eta prestakuntzarako eta lana bilatzeko laguntza zerbitzuetara.

Etxegabetzeen arloko arreta emateko batzordea

Lan-ildo horiek guztiak zehazteko eta sustatzeko, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Etxegabetzeen Arloko Arreta Emateko Batzordea sortzea. Batzorde horretako buru Sustapen kontseilaria izango da eta bertako kide izango dira: lau zuzendari nagusi (Aurrekontuak, Lehendakaritza eta Justizia, Gizarte Politika eta Kontsumoa eta Lurraldearen Antolaketa, Mugikortasuna eta Etxebizitza); aipatutako zuzendaritza nagusi horietako lau teknikari, eta haietako batek ere idazkari-lanak egingo ditu; eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko hiru ordezkari.

Batzordeak ezarritako politikak ondoren Nafarroako Gobernuaren departamentu, erakunde eta sozietate publikoek bete beharko dituzte (adibidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzua edo Nasuvinsa), Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiarekin edo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta udalekin elkarlanean, bai eta finantza-erakundeekin, enpresekin, garapen-eragileekin… hitzarmenak eginez.

Lan-ildo horiek zehaztuta eta etxegabetzeen arloan batzordea sortuta, Nafarroako Gobernuak langabeziaren eta gehiegizko zorpetzearen eraginez zailtasunak dituzten pertsonenganako arreta sendotzen du; izan ere, iragan urrian hipotekaren bitartekotza-zerbitzua abian jarri zuen kontsumitzailearentzako arreta-bulegoen bidez. Denboraldi horretan, espedienteen % 72 zuzen ebatzi dira.

Zehazki, iragan urtarrilaren 31 arte, Gizarte Politiken Departamentuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren mende dagoen zerbitzu horretan –Altsasun, Lizarran, Iruñan, Donezteben, Zangozan, Tafallan eta Tuteran bulegoak ditu– 248 pertsonari eman zaio arreta (lehen hitzorduak) eta, horren ondorioz, 170 espediente ireki dira (adibidez, kontsulta batek ez dakar espediente bat irekitzea).

Bitartekotza-zerbitzuak 64 espediente amaitu ditu, haietako 46 akordio zuzenekin eta 18, akordiorik gabe. 46 akordio zuzenetatik, 18 ordainean ematea izan ziren; 15en kasuan zorra berregituratu zen (zorraren nobazioa edo subrogazioa – adibidez, hipoteka baldintza hobeak eskaintzen dituen beste erakunde batera pasatzea– edo gabealdiak aplikatzea); zorraren barkatze bat; eta 12 kasutan maila ezberdinetako akordioak izan ziren, eta haien artean nabarmentzen dira bi botatze geldiaraztea, azaroaren 15eko 27/2012 Errege Dekretu Legegilearen arabera, premiazko neurriei buruzkoa, zenbait baldintza betetzen dituzten familiei hipoteken exekuzioa bi urtez atzeratzen duen hipoteka-zordunen babesa sendotze aldera. Interesa duten pertsonek informazio gehiago 848 426 900 eta 902 165 170 telefono-zenbakietan lor dezakete, bai eta bitartekotza-bulegoko helbidea ere.

Nafarroako Gobernuaren lan horri Iruñako Udalaren hipotekaren bitartekotza-bulegoarena erantsi behar zaio: 220 pertsonak egin dute kontsultaren bat 2012ko irailaren 4an sortu zenetik, eta urte hori amaitutako edo amaitze-fasean dauden 23 espedienterekin itxi zen eta irekitako 38 espedienterekin; horri guztiari, 2013ko lehen hilabeteko bitartekotzako 17 espediente gehitu behar zaio. Gainera, guztira 254k Udalaren Provivienda programaren laguntza jaso dute 2004. urtetik. Onuradunen kopuruak gora egin du: 10, 2004an eta 51, 64 eta 65 2010, 2011 eta 2012an, hurrenez hurren; 38, 34 eta 25 kasu berriekin, Halaber, ordenantza bat izapidetzen ari da etxegabetutako familiek udal-etxebizitzak erabil ahal ditzaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa