(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak informazio-trukearen neurriak sustatuko ditu ezkutuko ekonomiaren aurka asteazkena, 2013.eko otsailak 6


Abenduan sinatutako erakundeen arteko planak jasotzen duenez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin eta udalekin hitzarmenak izenpetuko ditu aitortu gabeko jarduerak hautemateko


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du ezkutuko ekonomia eta enpleguaren aurkako erakundeen arteko planean jasotako informazioa trukatzeko hiru neurri garatzea. Plan hori 2013ko abenduaren 10ean izenpetu zen Gobernu zentralarekin, Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin.

Neurriak –aurreikusitako seietatik hiru– aitortu gabeko jarduera ekonomikoak hautemateko bideratuta daude lurraldeko (Estatukoa, autonomikoa eta tokikoa) eta esparruko (ekonomikoa, lanekoa, fiskala eta soziala) arrazoien eskumen-arlo ezberdinen arteko informazio-truke handiagoaren bidez

Lehenik eta begin, Gobernuak hitzarmen bat sinatuko du Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin, eta bertan trukerako xede eta zerga-mailan garrantzia duten jarduerak nahiz datuak zehaztuko ditu. Elkarlana bideratuko da bereziki, arlo fiskalean eta Gizarte Segurantzan sarriago adierazten diren iruzur-jokabideak izateko enpresa-mota susmagarriak identifikatze aldera.

Gobernuak ere toki-erakundeekin hitzarmenak sinatuko ditu, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bultzadarekin. Udal adierazgarrienekin (biztanleria eta jarduera ekonomikoa), zerga-garrantzia duen informazioa trukatuko du aldian behin eta baita aldeen zerga-ekintzaren planetarako interesa duten gertaerei buruzkoa ere. Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunak biztanle gutxiagoko udalei udalen zerga-eskumenen egikaritzea hobetuko duen informazio-bidea emango die.

Azkenik, hirugarrenik, Nafarroako Gobernuak datu-base bakarra izango du –beren departamentu eta erakunde autonomoek elikatutakoa– ustezko iruzurgileei, aitortu gabeko jarduera ekonomikoei edo diru-laguntza, laguntza edo gizarte-onurak desegoki hartu izanari buruz; oinarri hori departamentuek, zuzendaritza nagusiek eta erakunde autonomoek elikatuko dituzte.

Aurreikusita dago, ahal den neurrian eta beti datuak babesteko mugak errespetatuz, erakundeek `on line´ eran programako gainerako partaideen erregistro elektronikoetan sartu ahalko direla.

"Jokabide bidegabeak eta insolidarioak "

Erakundeen arteko planean dauden beste hiru neurriak honako hauei buruzkoak dira: sentsibilizazioa (informazio-kanpaina); hautemandako kasuei buruzko informazioa Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari bidaltzea; eta beste eragile batzuekin lan-talde bat sortzea.

"Ekonomia irregularra orokorrean, eta ezkutuko ekonomia bereziki, jokabide erabat bidegabeak eta insolidarioak dira, langileen eskubideak hondatzea dakartzate eta bilatu nahi ez den lehiaketa desleiala beren legezko betebeharrak betetzen dituzten enpresa, ekintzaile eta langile autonomoekiko", azpimarratu du Nafarroako Gobernuak gaur hartutako erabakian; bertan gogoratu du arazo hori desagertzeko Gobernu zentralak Enplegu Irregularraren aurka eta Gizarte Segurantzari egindako Iruzurraren aurkako Plana onartu zuela 2012ko apirilaren 27an eta Nafarroako Gobernua Iruzur Fiskalaren aurka egiteko Borroka Plan berri bat lantzen ari dela 2013-2017 urteetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa