(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 27,3 milioi euro bildu ditu zerga-erregularizazioaren prozesu bereziaren bidez osteguna, 2013.eko otsailak 7


Neurria 2012ko bigarren seihilekoan aplikatu zen; Foru Gobernuaren aurreikuspenen bikoitza da bildutakoa eta 396 milioi euro azaleratzea lortu da.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 27,3 milioi euro bildu zituen 2012ko bigarren seihilekoan egindako zerga-erregularizazioaren prozesu bereziaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunak emandako datuen arabera. Datuok Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak aurkeztu ditu gaur.

Kopuru zehatza 27.305.482 eurokoa izan da, eta zergen, interesen eta gainordainen batura da. Zenbatekoa Foru Gobernuak egindako aurreikuspenaren bikoitza da, 14 milioi euro kalkulatu baitzituen. Gainera, prozesuari esker, atzerriko kontu eta zerga-paradisuetan zeuden 396 milioi euro baino gehiago agertu.

Nafarroako Gobernuak 27,3 milioi euro bildu zituen 2012ko bigarren seihilekoan egindako zerga-erregularizazioaren prozesu bereziaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunak emandako datuen arabera. Datuok Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak aurkeztu ditu gaur.

Kopuru zehatza 27.305.482 eurokoa izan da, eta zergen, interesen eta gainordainen batura da. Zenbatekoa Foru Gobernuak egindako aurreikuspenaren bikoitza da, 14 milioi euro kalkulatu baitzituen. Gainera, prozesuari esker, atzerriko kontu eta zerga-paradisuetan zeuden 396 milioi euro baino gehiago agertu.

Zehazki, erregularizazioaren bidez, hamabi zergaren 4.751 aitorpen osagarri edo ordezko aitorpen aurkeztu dira (ikusi erantsitako taula), 287 pertsona fisiko eta 32 sozietaterenak. Diru-sarrera handienak BEZaren aitorpen osagarrietatik (1.119 aitorpen eta 6,3 milioi euroren ordainketa), Oinordetzen Zergatik (47 aitorpen, 5,8 milioi euro), PFEZetik (771 aitorpen, 5,7 milioi euro) eta Ondarearen Zergatik (132 aitorpen, 3,5 milioi euro) eratorri dira.

Esan bezala, prozesuak pertsona fisikoen 396.133.762 euro azaleratzea lortu du, atzerriko edo zerga-paradisuetako kontuetan gordeta baitzeuden. Hemendik aurrera, ondare horren zergak Nafarroako zerga-arauek ezartzen dutenaren arabera ordainduko dira.

Lehendakariordeak mintzaldian esan du erregularizazio-prozesua borondatezkoa dela, eta dagoeneko Ogasun Administrazioaren eskakizuna jaso dutenek ezin izan dutela borondatez aitortu. Esan duenez, erregularizazioa ohiko prozesua da eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak arautzen du. 

Horrez gain, zera ere esan du: “zerga-betebeharrak egunean izan ez dituzten iruzurgileek askoz ere isun handiagoak ordaindu beharko dituzte: zergen arau-hauste larriengatiko isunak ordaindu ez diren zenbatekoen % 75 eta % 180 artekoak dira”.

Zerga-erregularizazioa UPN eta PSN alderdiek adostu zuten, 2012ko maiatzean Gobernua osatzen zuten alderdiek alegia. Diru-sarrerak handitu, aurrekontuak gauzatzen direla bermatu eta defizitaren helburua betetzeko estrategia izan zen. Erregularizaziorako pizgarriak ezarri ziren. Kuota zerga bakoitzaren ohiko xedapenen araberakoa bazen ere (murrizketarik gabe), gainordaina % 0,5 eta 2 artera jaitsi zen, eta berandutze-interesak % 4ra.

Baldintza horiek 2012ko abenduaren 31ra arte aurkeztutako borondatezko aitorpenentzat bakarrik izan ziren (Ogasunaren eskakizuna zuten aitortzaileentzat izan ezik). Aurkeztu ondoren, aitorpenak egiaztatu eta ikuskatu egin daitezke, beste edozein zergapekoren aitorpenekin egiten den moduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa