(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako 2012ko kirolaren goresmen sariak banatu ditu osteguna, 2013.eko otsailak 7


Andrea Barnó eskubaloiko jokalariak eta Joseba Fernández patinatzaileak jaso dituzte urteko kirolari onenen sariak


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria izan da buru, gaur, Nafarroako Jauregian, Nafarroako kirolaren goresmen sariak banatzeko ekitaldian. Sariak Foru Gobernuak ematen ditu urtero Nafarroako kirolariek eta erakundeek azken urtean (kasu honetan, 2012an) egindako txapelketetan izandako lorpen eta jarduera nabarmenak saritzeko.

Zazpi kategorietan saritutakoak honako hauek izan dira: Andrea Barnó eskubaloiko jokalaria (emakumezko kirolaririk onena), Joseba Fernández (gizonezko kirolaririk onena), Lacturale Gurpea Orvina emakumezkoen areto-futboleko taldea (talderik onena), Héctor Rondán txirrindularitzako entrenatzailea (kirol-teknikaririk onena), Javier Labairu Anaitasunako lehendakari ohia (kirol-zuzendaririk onena), Nafarroako Atletismo Federazioa (kirol-federaziorik onena) eta El Molino kirol-taldea (kirol-talderik onena).

Barcina Lehendakariak guztiak zoriondu ditu egin duen mintzaldian. "Nafarrok oso harro gaude gure artean halako talentua duten pertsona baliotsuak izateaz", adierazi du.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Alli kontseilaria sarituen eta Indurainen ondoan. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria izan da buru, gaur, Nafarroako Jauregian, Nafarroako kirolaren goresmen sariak banatzeko ekitaldian. Sariak Foru Gobernuak ematen ditu urtero Nafarroako kirolariek eta erakundeek azken urtean (kasu honetan, 2012an) egindako txapelketetan izandako lorpen eta jarduera nabarmenak saritzeko.

Zazpi kategorietan saritutakoak honako hauek izan dira: Andrea Barnó eskubaloiko jokalaria (emakumezko kirolaririk onena), Joseba Fernández (gizonezko kirolaririk onena), Lacturale Gurpea Orvina emakumezkoen areto-futboleko taldea (talderik onena), Héctor Rondán txirrindularitzako entrenatzailea (kirol-teknikaririk onena), Javier Labairu Anaitasunako lehendakari ohia (kirol-zuzendaririk onena), Nafarroako Atletismo Federazioa (kirol-federaziorik onena) eta El Molino kirol-taldea (kirol-talderik onena).

Barcina Lehendakariak guztiak zoriondu ditu egin duen mintzaldian. "Nafarrok oso harro gaude gure artean halako talentua duten pertsona baliotsuak izateaz", adierazi du.

Sariak Foru Komunitateak, urtero, lehiaketa-kirolari ematen dizkion ohiko sari garrantzitsuenak dira, eta Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin den ekitaldian banatu dituzte. Bertan parte hartu dute Íñigo Alli Gizarte Politiken kontseilariak eta Pruden Indurain Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendariak.


Barcinaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria saridunei mintzatzen. ( irudia handitu )

Sarituak

- Emakumezko kirolaririk onena: Andrea Barnó San Martín, Itxako eskubaloi-taldeko kapitain ohia. Espainiako eskubaloi-selekzioan jokatu eta brontzezko domina lortu zuen Londresko 2012ko Joko Olinpikoetan. Horrez gain, Joko Olinpikoetako eta Europako Eskubaloi Txapelketako sailkapen-faseetako selekzioaren hainbat partidatan ere parte hartu zuen.

- Gizonezko kirolaririk onena: Joseba Fernández Fernández, abiadura-patinatzailea. Urrezko domina eskuratu zuen iragan irailean Italian izan zen seniorren munduko txapelketan, 200 metroko erlojupeko zirkuituan, eta munduko errekorra hautsi zuen 15,879 segundorekin. 300 metroko erlojupeko pistan ere zilarrezko domina lortu zuen. Azken kategoria horretan laugarren geratu zen uztailean Hungarian egin zen Europako txapelketan.

- Talderik onena: Lacturale Gurpea Orvina emakumezkoen areto-futboleko taldea. Zailtasun ekonomikoak izan arren, pasa den 2011-2012ko denboraldian aurrerapauso handia eman zuen eta kategoria gorenean jarri zen, bederatzigarren postuan amaituz.

- Kirol-teknikaririk onena: Héctor Rondán Fernández Nafarroako txirrindularitzako pertsonaia historikoa pistako txirrindularitzan egin duen ekarpen teknikoagatik da nabarmentzekoa. Besteak beste, Hodei Mazkiaran eta Juan Peralta entrenatzen ditu, Joko Olinpikoetan parte hartu duten txirrindulariak.

- Kirol-zuzendaririk onena: Javier Labairu Elizalde, Anaitasunako lehendakari ohia. Epaimahaiak azpimarratu du Eskubaloiko Ohorezko Mailara itzultzea lortu duela bideragarria den taldea, harrobian oinarrituta.

- Kirol-federaziorik onena: Nafarroako Atletismo Federazioa. Larrabide estadioan arrakasta handiz antolatu zuen Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutua eta, egin duen lan teknikoari esker, estatuko kategoria gorenean amaitu dute gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek.

- Kirol-talderik onena: El Molino kirol-taldea. 1993an sortu zen, eta El Molino hezkuntza bereziko ikastetxeko irakaskuntzan ezinbesteko elementu gisa ezarri du kirol-jarduera. Besteak beste, otsailean Jaenen egin zen adimen-urritasuna dutenentzako Espainiako Kros Txapelketa irabazi zuen taldekako gizonezkoen kategorian. Adimen-urritasuna dutenentzako Espainiako Zaldiketa Txapelketa ere irabazi zuen taldeka, iragan martxoan, Cadizen.

Epaimahaia Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko ordezkariek eta Nafarroako hedabideetako profesionalek osatu dute. Hautagaitzak Nafarroako kirol-erakundeen erregistroan izena emanda duten federazioek, taldeek eta kirola sustatzeko erakundeek, tokiko erakundeek, hedabideek, Nafarroako unibertsitateek eta Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiak aurkeztu dituzte.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa