(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iribas kontseilariak Bilbon dagoen Frantziako kontsulari Nafarroan laster ezarriko den `Bachibac´-en berri eman dio astelehena, 2013.eko otsailak 11


Espainoleko eta frantseseko batxilergoen egiaztagiri bikoitza eskaintzen duen programa Nafarroako hiru zentrotan emango da datorren ikasturtean


Hezkuntza kontseilaria José Iribasek Bilbon dagoen Frantziako kontsulatu Didier Ortollan-ekin lan-bilkura bat izan du berriki, eta Nafarroan laster ezarriko den `Bachibac´ egiaztagiri bikoitza lortzeko aukeraren berri eman dio. Programa horrek espainoleko eta frantseseko batxilergoen egiaztagiri bikoitza lortzeko aukera eskainiko du.

Programa 2013-2014 hurrengo ikasturtean emango da, estreinakoz, bi zentro publikotan, Tuterako Benjamín BHIan eta Corellako Alhama BHIan, eta ikastetxe kontzertatu batean, Iruñako San Cernin-en.

Bileran frantseseko irakaskuntzari buruzko gaiak aztertu dira eta bi hezkuntza-komunitateren arteko harremanak. Bi hizkuntzen ezagutzaren "garrantzi estrategikoa" azpimarratu dute bien artean dagoen hurbiltasun geografikoagatik eta horrek dakartzan aukera ekonomiko-sozialengatik.

Kontseilariak kontsulari ere atal elebidunak dituzten Nafarroako zentroei buruzko informazioa eman dio. Ikasturte honetan DBH guztian ezarritako sei atal daude Beran (Toki Ona BHI), Iruñan (Eunate BHI), Donezteben (Mendaur DBHI), Tuteran (Tuterako Benjamin DBH eta Valle del Ebro DBH) eta Zizur Nagusian (Zizur DBH); haietan 368 ikaslek ikasten dute.

Bestalde, Hezkuntza kontseilariak jakinarazi dio kudeaketa "aurreratuta" dagoela etorkizun "hurbilean" Nafarroako ikasleak Frantziara joan daitezen Batxilergoko beren ikasketak han egin ditzaten. Helburua Frantziako unibertsitateetarako sarrera erraztea da, `Bachibac`-ekin gertatzen den moduan, baina kasu honetan, hizkuntzan erabateko murgiltzea erraztuz.

Gainera, mahai gainean ikasle nahiz irakasleen artean trukeak egiteko aukera jarri da atal elebidunen eta `Bachibac´ programaren barnean, eta LH Dualaren modalitatea planteatu da Frantzian edo Nafarroako ikasleek alboko herrialdean praktikak egin ahal izateko aukera izan dezaten.

Bilkuran, Iribasek aipatu du "oso interesgarria izan daitekeela Frantziarekin dagoen elkarlanerako bideak zabaltzea ikasle nafarren belaunaldi bat sortzeko asmoz, beren unibertsitate-ikasketak Frantzian egin zitzaketenak". "Pozgarria izan daiteke Europar mugikortasunaren eta aukera berriak izango dituzten ikasleak sortzearen ikuspegitik, etorkizunean Nafarroaren aurrerabideari ekarpenak egiteko", adierazi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa