(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Mendekotasunaren Arretarako `Nafarroa´ Saria Madrilgo Paraplegia Elkarteari eta Donostiako Matia Fundazioari eman die astelehena, 2013.eko otsailak 11


Muineko lesioa duten pertsonei eta mokorra hautsita duten pazienteei emandako laguntza aitortu zaie, hurrenez hurren


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina 2012ko Mendekotasunaren arretarako `Nafarroa´ Nazioarteko Saria banatzeko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian, Gobernuaren egoitzan. Sari hori Madrilgo Erkidegoko Ezintasun Fisiko Handia duten Paraplegiko eta Pertsonen Elkarteak (ASPAYM) eta Donostiako José Matia Calvo Fundazioak jaso dute ex aequo.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian bi erakundeak eskertu ditu. Alde batetik, ASPAYM erakundeari eskerrak eman dizkio "benetan laguntza eraginkorra ematen lortzeagatik muineko lesioa duten pertsonek beren bizimoduak era independentean garatu ahal dezaten". Halaber, Matia Fundazioak egindako lana aitortu du "mokorreko hausturak hain sarritan izaten dituzten adinekoen eguneroko bizimodua berregokitzeko azaldu duen borrokagatik".

Ekitaldian parte hartu dute, gainera, Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik, eta epaimahaiko idazkari eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari-gerente Gemma Botínek. Bertan izan dira ere, Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba; Iruñako alkate Enrique Maya eta epaimahaikideak.

 

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Orzanco (esk.), saritutako elkarteetako ordezkariekin. Erdian, Miguel Ángel García eta Ana Orbegozo. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina 2012ko Mendekotasunaren arretarako `Nafarroa´ Nazioarteko Saria banatzeko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian, Gobernuaren egoitzan. Sari hori Madrilgo Autonomia Erkidegoko Ezintasun Fisiko Handia duten Paraplegiko eta Pertsonen Elkarteak (ASPAYM) eta Donostiako José Matia Calvo Fundazioak jaso dute ex aequo.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian bi erakundeak eskertu ditu. Alde batetik, ASPAYM erakundeari eskerrak eman dizkio "benetan laguntza eraginkorra ematen lortzeagatik muineko lesioa duten pertsonek beren bizimoduak era independentean garatu ahal dezaten". Halaber, Matia Fundazioak egindako lana aitortu du "mokorreko hausturak hain sarritan izaten dituzten adinekoen eguneroko bizimodua berregokitzeko azaldu duen borrokagatik".

Foru Gobernuak eta Caja Navarrak batera ematen duten saria 2010ean sortu zen, mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitate hobetzeko jardunbide berritzaileak, ikerketa garrantzitsuak eta beste ekimen batzuk sustatzen dituzten pertsona edo erakundeei egindako aitorpen modura, pertsona horiek adinekoak edo ezintasun-motaren bat dutenak izanda ere. Guztira, 25.000 euroko saria da, eta finantza-erakundeak ematen du.

José María Orzanco izan da Caja Navarra Fundazioaren ordezkaria, eta nabarmendu du erakundearen gizarte-ekintzaren "lehentasuna beti mendekotasuna duten pertsona-taldearen ekintzak sustatzea izan dela, hala beren bizi-proiektua aukera-berdintasunean garatu ahal dezaten".

Ekitaldian parte hartu dute, gainera, Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik, eta epaimahaiko idazkari eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari-gerente Gemma Botínek. Bertan izan dira ere, Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba; Iruñako alkate Enrique Maya eta epaimahaikideak.


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria sarituei hitz batzuk esaten. ( irudia handitu )

Sarituak

ASPAYM saria jaso du ‘Vidas iguales, vidas diferentes. Historias de asistencia personal’ bere proiektuagatik. Epaimahaiak saritu du "muineko lesioa duten pertsonen beharrei eta bizimodu independenteari emandako laguntzaren eredu berritzaile, arrakastatsu eta zeharkakoa, autonomia pertsonala suspertuz komunitatean egindako bizimodu-dispositiboei bidez, laguntza pertsonaleko zerbitzuak kudeatuz eta betez".

Aldiz, José Matia Calvo Fundazioari saria eman zaio Ortogeriatria Unitatean egindako lanagatik. Unitate hori 2010ean abian jarri zen Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean mendekotasun handiena sortzen duten geriatria-sindromeetako bat, erorketak eta mokor-hausturako hobetzeko asmoz. Unitateak hobekuntza funtzionala lortu nahi du eta baita pertsonen berregokitzapena ere errehabilitazioaren, erorketa berrien prebentzioaren eta zahartzean izandako berrikuntza-sistemen bitartez.

Sariak ASPAYMeko lehendakari Miguel Ángel García Oca-k eta José Matia Calvo Fundazioko laguntzako gerente Ana Orbegozo Aramburu-k jaso dituzte.

García Oca-k gogora ekarri du, egoitza-eredua gailentzen zen une batean, "lortu genuela Madrilgo Autonomia Erkidegoak orduan arriskutsu samarra zen programa baten aldeko apustua egin zezan", laguntza pertsonalen presentzian oinarritutakoa. Orbegozo-k, berriz, "konpromiso handiz" lan egiten duten euskal erakunde publikoen laguntza eskertu du mokorra hausten duten pertsonak beren etxeetara itzul ahal daitezen 22-23 egunetan, "errehabilitazio goiztiarreko prozesu batzuen" bidez.

Gogora ekarri behar da aurreko edizioetan sarituak honako hauek izan zirela: Adinekoak Antolatzeko Espainiako Konfederazioa (CEOMA) ‘Desatar al anciano y al enfermo de Alzheimer’ (2010) bere programagatik eta Iriscom enpresa ‘Vida a través del (2011) proiektuagatik. 2012ko ediziora hamabost hautagaitza aurkeztu ziren (nahiz eta bat kanpoan geratu zen eskatutako baldintzak ez betetzeagatik).

Ekitaldiaren musika Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek osatutako sokazko hirukotearen esku geratu da. Inez Molnar-ek (biolina), Olaia Olaverri-k (biolina) eta Nerea Elizaga-k (biolontxeloa) osatutako hirukoteak, Francesca Croccolino-ren zuzendaritzapean, Ludwig van Beethoven-en ‘Dos Danzas Populares’ (`Bi Dantza Herrikoi´), Karol Jósef Lipinski-ren `Trío´ (`Hirukotea´) eta Aleksandr Borodin-en y ‘Trío en sol menor’ (`Hirukotea sol minorrean´) eskaini dute.

Arratsaldean, saritutako elkarteak informazio-jardunaldi batean parte hartzen ari dira Civican-en (Iruñan). Saioa Alli kontseilariak eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari Gemma Botín-ek ireki dute. Jarraian, Matia Fundazioko mediku-zuzendari Marta Álvarez de Arcaya-k eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Vida Independiente Bulegoko koordinatzaile Javier Arroyo-k hartu dute hitza.

Epaimahaia

Epaimahaia osatu dute mendekotasunaren arloari lotutako esparru zientifiko nahiz sozialeko profesionalek eta saria babesten duten erakundeetako ordezkariek. Epaimahaiaren buru Alberto Durán López izan da, ONCE Fundazioko lehendakariordea eta Ezintasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Batzordeko idazkari nagusia (CERMI).

Babesleak diren erakundeen artean parte hartu dute:

- Iñigo Alli Martínez, Gizarte Politiken kontseilariak, Nafarroako Gobernuaren ordezkari.

- Ramón Gómez Sesma, Caja Navarra-ren izenean.

- Gema Botín Cociña, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren zuzendari gerenteak, idazkari izan dena

Gainera, honako kideek ere osatzen dute:

- Camino Oslé Guerendiáin, Pedagogian doktore eta Gizarte Gerontologian masterra duena, eta irakasle Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

- Luis Cayo Pérez Bueno, CERMIren lehendakaria eta mendekotasuna dutenentzako laguntza-arloan eskubide nahiz babes juridikoari buruzko hainbat analisi nahiz azterketaren egilea.

- Pablo Martínez-Lage, neurologoa eta Donostiako ‘Fundación CITA-Alzheimer Fundazioa’ neurologia-arloko zuzendaria.

- Vicente Madoz Jáuregui, mediku-psikiatra, Felipe Lecea Fundazioko patronatuko lehendakariordea (dementzia duten pazienteentzat) eta Argibide Fundazioko patronatuko aholkularia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa