(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturaren Vianako Printzea Sariak hautagaiek Nafarroarekin duten lotura berreskuratu du asteartea, 2013.eko otsailak 12


Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideek osatuko dute berriz epaimahai; 20 kideetatik 10 joan zen 8an berritu zituzten


Sánchez de Muniáin lehendakariordea izan da IX. Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren buru. ( irudia handitu )

Kulturaren Vianako Printzea Sarirako hautagaiek Foru Komunitatearekin duten lotura berreskuratu du Nafarroako Gobernuak. Erakundeak, gainera, epaimahaiaren osaera aldatu du eta aurrerantzean Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideez bakarrik osatua egongo da berriz ere.

IX. Nafarroako Kulturaren Kontseilua lehen aldiz bildu da gaur goizean Nafarroako Jauregian, Juan Luis Sánchez de Muniáin Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilariaren lehendakaritzapean.

Foru dekretu baten onarpenaren bidez, amaiera eman zaio sariaren diseinu tradizionala berreskuratzeko joan zen 2012an hasitako prozesuari, saria egundo egoera ekonomikora eta indarrean dauden zorroztasun eta gastu murrizpenara egokitzeko.

Gogora ekarri behar da 2010 eta 2011. urteetan “Vianako Printzea” Saria Nafarroako “Vianako Printzea” Nazioarteko Sarien baitan eman zela, Elkartasunaren Sariarekin eta sortu berri zen Menpekotasunaren Arretarako Sariarekin batera. Sariok Asturias eta Vianako Printze Errege Gorentasunek eman zituzten Baluarte Kongresu Jauregian egindako ekitaldietan.

Joan zen 2012an, Nafarroako Gobernuak aurreko urteetako formatua berreskuratu zuen eta saria, besteetatik bereiztuta, Leyreko Monasterioan eman zuen. Era berean, 25.000 eurora murriztu zuen sariaren zenbatekoa -2010 eta 2011ko edizioetan 40.000 eurokoa zen-. 2013. urterako eta datozenetarako diru-kopuru bera mantentzea erabaki du, eta ateak ireki dizkio erakunde laguntzaileen finantziazioari.

Hala ere, 2010 eta 2011 urteetan bezala, epaimahaia zazpi kidez osatua egon zen, Gobernuak hautatuak kulturaren arloan ospea zuten pertsona eta profesionalen artean. Fernando Redón Huici arkitektoa, 2004ko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren garailea, izan zen bere burua, nahiz eta, aurreko urteetan ez bezala, Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideek parte-hartze nabaria izan zuten sarituen aukeraketa eta izendapen prozesuan. 2010. urtean María Bayo sopranoa izan zen epaimahaiaren burua eta 2011. urtean Jürgen Utermann, 2010eko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren irabazlea.

Pertsona eta erakunde nabariei aitorpena

Foru dekretuak jasotzen duenez, “sariaren bidez eskertu nahi da edozein kultur arlotan pertsona edo talde garrantzitsuek egindako lana, bai sorkuntzan, ikasketetan edo ikerketan bai horiek bultzatzen edo sustatzen”.

Epaimahaia Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideek osatuko dute eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak izendatutako idazkari baten laguntza jasoko du. Hautagaien “meritua” ez ezik, “Nafarroarekin duten lotura berezia” ere aztertuko dira, foru dekretuak jasotzen duenez.

Deialdia eta kudeaketa, ohitura den legez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentuari dagozkio. Honek jakineraziko dio Nafarroako Gobernuari epaimahaiaren erabakia, azken honek foru dekretu bidez ematea onar dezan.

Saria erabakiko den egun batean emango da. Gogoratzekoa da sariak urteroko aldizkotasuna duela. 1993. urtetik Felipe Borboikoa jaunak, Asturias eta Vianako Printze Errege Gorentasunak, eman du. 2004. urtetik, Letizia Ortiz anderearekin, Asturias eta Vianako Printzesa Errege Gorentasunarekin, eman du.

IX. Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren lehen bilera

Bestalde, joan zen otsailaren 8an berritutako IX. Nafarroako Kulturaren Kontseiluko kideak lehen aldiz bildu dira gaur goizean Juan Luis Sánchez de Muniáin, Gobernuko lehendakariordea eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako kontseilariaren lehendakaritzapean. Gai-zerrendak Kontseiluaren araudiaren eta funtzionamenduaren azalpena eta bere batzordeen osaera jaso ditu.

Dakigunez, Kontseiluko kide iraunkorrak kontseilaria, lehendakari kargua duena, eta Kulturako zuzendari nagusia dira. Gainera, beste 20 lagunek osatzen dute, kulturaren eta artearen arlo ezberdinetan ospea, ezaguera espezializatua edo parte-hartze nabaria duten pertsonen artean aukeratutakoak.

Berriketaren ostean, honako hauek sartu dira Kontseiluan: Villar Arellano Yangua liburuzaina; Nieves Beloqui Ros, Kultur Kudeaketan aditua; Pablo Berástegui Lozano, kultur-kudeatzailea eta Madrilgo Matadero kultur-etxeko zuzendaria; Luis Javier Fortún Pérez de Ciriza historialaria; Mercedes Galán Lorda, Zuzenbidearen historialaria; Gabriel Imbuluzqueta Alcasena, kazetaria eta Etnografian aditua; Javier Itúrbide Díaz historialaria; Carmen Jusué Simonena historialaria; Tomás Muñoz, margolari eta Arte Ederretan doktorea; eta Joaquín Romero Roldán, ekonomista eta kultur-kudeatzailea.

Era berean, honako hauek jarraitzen dute: Daniel Aldaya Marín olerkaria; María Jesús Artaiz Zabalza, Pablo Sarasate Fundazioko lehendakariordea; Ricardo Fernández Gracia, Nafarroako Ondare eta Artearen Katedrako zuzendaria; Iñaki Fresán Zaratiegui baritonoa; Julio Gorricho Moreno, Iruñeko Katedraleko artxibozaina; Juan Gracia Armendáriz idazlea; Juan José Aquerreta Maestu margolaria; Koldo Lasa Aristu, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuko zuzendari kudeatzailea; Joaquín Llansó San Juan artxibozaina; eta Ricardo Pita Macaya, Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria.

Kontseilua Kultur arloan eskudun den Departamentuaren organo kontsultiboa da. Bere osaera eta eginbeharrak ikuspegi bikoitz batetik zehaztu ziren: Nafarroako herritarren behar eta interes kulturalak administrazio publikoari jakinaraztea, eta adimenaren eta arteen esparruetako egitasmo publikoen jarraipena egitea.

Nafarroako Kultur Ondarearen 14/2005 Foru Legearen 10. artikuloak honako betebehar hauek ematen dizkio: kultur ondarearekin zerikusia duten gaietan Foru Komunitateko Administrazioa aholkatzea; Departamentu eskudunak eskatzen dizkion azterketa lanak eta txostenak egitea; kultur ondarearen arloko politiken zehazpen eta gauzatzean Departamentu eskudunak eskatzen dion laguntza ematea; kultur ondarearen babes eta gehiketarako egokitzat jotzen diren neurrien proposamena egitea; eta Foru Komunitateko Administrazioak agintzen dizkionak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa