(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak banaketa-kateei eta harakin-gremioei lankidetza eskatu die Nafarroako abeltzaintzako sektoreari laguntzeko asteartea, 2013.eko otsailak 12


Bere "kezka" helarazi die sektore hori pasatzen ari den zailtasunengatik


Esparza kontseilaria hitz egiten banaketa-kateekin eta harakin-gremioekin egindako bilkuran. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza-k Nafarroako elikagaien banaketa-talde nagusiei eta harakin-gremioari bere "kezka" azaldu die abeltzaintzako sektorea pasatzen ari den zailtasunengatik, eta haien parte-hartzea eskatu du irtenbideak bilatzeko.

Eroski Taldea, Leclerc, El Corte Inglés, Mercadona eta UVESCOren ordezkariekin eta harakin-gremioarekin gaur egindako bilkuran helarazi die, abeltzaintzako azpisektorea eta bereziki, esnetarako behi-aziendak, haragitarako behi-aziendak eta ardiarenak egoera "oso konplikatua pasatzen ari direla, neurri handi batean animalien elikadurarako lehengaien kostuan azken urtean izandako igoeragatik, eta abeltzainek igoera hori ezin diote saltzen dituzten produktuen prezioari eragin".

Esparzak azaldu du Nafarroako abeltzaintza-jarduera "arlo ekonomikotik haratago doala", eta lurraldearekin duen "inplikazioaz" hitz egin du. Alde horretatik, Esparzak defendatu du Foru Komunitateak bere burua azaltzen duela "herrien izatearen bidez eta, aldi berean, haiek beren garapena nekazaritza eta abeltzaintzako jardueretan oinarritzen direla".

Europako nahiz Estatuko mailan jarduketak burutzen ari badira ere, berriki onartu den elikagaien katearen funtzionamendua hobetzeko neurrien Lege Proiektua, esaterako –Nafarroak babestu duena– edo esnearen prezioaren arloan gaur bertan sinatu den hitzarmena, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak irizten du, autonomia-erkidegoen mailan "tokiko abeltzainen laguntza eman zitekeela beren produktuak merkaturatzeko hobekuntzan", eta puntu horretan Esparza kontseilariak banaketa-kateen eta saltoki txikien parte-hartzea eskatu du.

Alde horretatik, José Javier Esparzak bilkurara joandakoei eskatu die, beren iritziz, "egungo ekoizpen eta merkaturatzeko sistemaren konfigurazioan sar daitezkeen" hobekuntzak helarazteko, era horretan Nafarroako tokiko ekoizleei gehiago erosteko. Halaber, kontseilariak "ahalegin bat eskatu die Nafarroako produktuak erosteko orduan", erositako bolumenean nahiz ekoizleei ordaintzen dizkieten erosketa nahiz prezioaren baldintzetan, eta Nafarroako produktuak sustatzeko kanpainak areagotzearen aldeko apustua egin du, kontsumitzaileari azaltzeko "tokiko produktuen kontsumoaren eta gure herrien landa-garapenari eustearen artean zer lotura dagoen".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa