(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak plantilla organikoa murriztea onartu du estreinakoz, 336 lanpostu kenduz asteazkena, 2013.eko otsailak 13


Administrazio Nukleoan 227 lanpostu eta Nafarroako Osasun Zerbitzuan beste 109 kentzearen ondorioz sortutako gastua urtean 11 milioi eurokoa da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran erabaki du plantilla organikoa erregulatzea, 2012ko otsailaren 15eko hartutako erabakia aplikatuz. Hala, guztira 336 lanpostu kenduko dira, haietatik 227 Administrazio Nukleoan (irakasleak, osasun-langileak, suhiltzaileak, foruzainak eta justiziako langileak kanpoan utzita) eta 109 gehiago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (NOZ), Nafarroako Ospitale Guneko (CHN) sukaldeak kanporatzeko prozesuaren emaitza izanik.

Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran erabaki du plantilla organikoa erregulatzea, 2012ko otsailaren 15eko hartutako erabakia aplikatuz. Hala, guztira 336 lanpostu kenduko dira, haietatik 227 Administrazio Nukleoan (irakasleak, osasun-langileak, suhiltzaileak, foruzainak eta justiziako langileak kanpoan utzita) eta 109 gehiago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (NOZ), Nafarroako Ospitale Guneko (CHN) sukaldeak kanporatzeko prozesuaren emaitza izanik.

Kendutako lanpostuei dagokien gastua urtean 11 milioi eurokoa da. Kopuru horretatik, 8,5 milioi Administrazio Nukleoan egindako amortizazioari dagokio eta 2,5 milioi euro, NOZko plantillaren murrizketari.

Nafarroako Gobernuaren enplegatu publikoen batez bestekoa 24.402 langile izan zen 2012an, honako era honetan banatuta: NOZ, 9.657 langile; Hezkuntza 8.813; Foruzaingoa, 1.060, Nafarroako Larrialdien Agentzia, 566; Justiziako Administrazioa, 535; eta Administrazio Nukleoaren gainerakoa, 3.771. Erregularizazio horrekin, Foru Administrazioa 2008ko enplegu publikoko mailara hurbiltzen da, 24.138 langile batez beste.

2012ko otsailaren 15eko Nafarroako Gobernuaren akordioaren bosgarren atalak, 2012 ekitaldirako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileen arloan gastu-murrizketari buruzko jarraibideak ematen zituenak, ondorengoa ezartzen zuen: departamentuetako eta erakunde autonomoetako plantilla organikoa aztertuko zela, alde batetik, plantillaren gainetik behin betikoz beteta zeuden lanpostuak erregulatzeko, eta bestetik, hutsik zeuden lanpostuak amortizatzeko eta, aurrekonturik ez izatean eta akordio horretan jasotako jarraibideak betez, betetzeko xede ez zirenak.

Aurreikuspen horiek aplikatuz, Nafarroako Gobernuak akordio horretan finkatutako irizpideak aplikatzearen ondorio diren eta hutsik dauden lanpostuak amortizatu ditu.

Administrazio Nukleoko lanpostuak kentzea

Administrazio Nukleoan kendutako 227 lanpostuak azken hiru urteotan (2010, 2011 eta 2012) erretiroagatik sortutako hutsuneei dagozkie batez ere eta ez direnak bete, haien funtzioak dagokion departamentuko edo erakunde autonomoko gainerako langileek bere gain hartuz. Izan ere, gaur egun ez dituzte aldi baterako langileek betetzen eta, hortaz, amortizazioak ez dakar aldi baterako kontratuak etetea.

Departamentuen arabera, haietako bik, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioak, alde batetik, eta Sustapenak bestetik, amortizazioen ia erdia dute, 60 eta 55 lanposturekin, hurrenez hurren. Jarraian datoz, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko Departamentua (amortizatutako 48 lanposturekin); Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegua (31); Gizarte Politikak (16); Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetakoa (9), Osasunekoa (5, Nafarroako Osasun Zerbitzuan bat ere ez) eta Hezkuntzakoa (3, irakasle bat ere ez).

Mailen arabera, 36 lanpostu A mailakoak dira (lizentziatuak); 34 B mailakoak (unibertsitateko diplomatuak); 70 C mailakoak (ofizialak); 39 D mailakoak (laguntzailea); eta 48 E mailakoak (zerbitzu orokorrak)

NOZko lanpostuak kentzea

Sukaldea kanporatzeko prozesuaren ondoriozko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan amortizatutako 109 lanpostuak C mailako 9 enplegaturi (sukaldariak), D mailako bati (gobernanta) eta E mailako 99 enplegaturi (zerbitzu orokorrak) dagozkie. Kasu horietan, amortizazioak betetzen zituzten aldi baterako langileen kontratuak etetea ekarri du.

Nafarroako Gobernuko enplegu publikoaren bilakaera

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera, Nafarroako Gobernuko enplegu publikoaren maila handiena 2010ean izan zen, batez beste 25.174 langile, eta haietatik 9.979 NOZan eta beste 9.123 Hezkuntza Departamentuan; beste urte batzuetako plantillaren batez bestekoak honako hauek izan ziren: 22.174, 2006an; 22.892, 2007an; 24.138, 2008an; eta 24.915, 2009an.

Aipatutako plantilletan jada badiren aldi baterako langileei dagokienez (goi-karguak eta aldi baterako beste langile batzuk), eta iragan abenduan Yolanda Barcina Lehendakariak jendaurrean egindako balantzearen arabera, Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako egituran egindako doitze nahiz berrantolatzeko jarduketei esker, kargu horiek % 24 murriztu ahal izan dira legealdia hasi zenetik. Zehazki, aurreko legealdian 148 lanpostu zeuden batez beste, eta 2012aren amaieran, berriz, 113.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa