(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 168.494 euroko diru-laguntza eman du Tuterako SKFren ekoizpen-lerro berri baterako asteazkena, 2013.eko otsailak 13


Barcina Lehendakariak goi-prestazioko gurpilaren gurpegiak egiten dituen muntaketako kanal berria inauguratu du


Barcina Lehendakaria Tuterako SKFren ekoizpen-lerro berriari buruzko azalpenak jasotzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak SKF Taldearen fabrikako errodamendu-ekoizpeneko linea berria inauguratu du Tuteran. 2,1 milioi euroko inbertsioa behar izan duen azpiegiturak 168.494 euroko diru-laguntza jaso du Foru Gobernuaren aldetik.

Muntaketako kanal berria iragan urtarrilean jarri zen martxan eta hirugarren belaunaldiko gurpilen gurpegiak egiten ditu. Errodamendu horiek nabarmen bereizitako prestazio teknikoak ditu bereizgarri, ABS sartzea esaterako, engranajeak 4x4 sistemetan, muntaketa mangetan edo autoen fabrikatzaileei lanak errazten dizkieten ondorengo zereginen integrazioa.

Lerro berriak txanda bakoitzeko 650 pieza egitea aurreikusten da ekoizpen-txandako bost pertsona egonik. 2013an zehar, eguneko 2 edo 3 txandatara hel daiteke, dagoen eskariaren arabera, eta horrek egungo langile-kopurua igotzea ekarriko zuen; hala, oraingo bost langiletatik 10 edo 15era igoko zen.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartu dute, Lehendakariaz gain, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak eta fabrikako zuzendari Julián Jiménezek. Tuterako alkate LuisCasado ere bertan izan da.


Goicoechea lehendakariordea eta Barcina Lehendakaria, Tuterako SKF fabrikara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Bisitaldian, enpresak iragarri du datozen hilabeteotan ekoizpen-lerro berri bat abian jarriko duela, 1,8 milioi euroko inbertsioa eginez.

Aldiz, Barcina Lehendakariak enpresako ordezkariei zorionak eman dizkie, eta hura erreferentziatzat jo du, "enpleguari eusteaz gain ekoizpena handitzen duelako lerro berriekin, eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen duelako".  

Tuterako SKF

Tuterako fabrika 1973an eraiki zen eta, hasieratik, automobilgintzako errodamenduak egiteaz arduratu da. Gaur egun eraikitako 25.315 metro koadroko azalera du, 283 pertsonak osatzen dute lan-taldea eta fabrikatzeko hamaika lerro ditu.

2012an 8,8 milioi errodamendu egin zituen, kopuru horren % 96 auto eta furgoneten gurpilen gurpegiak egiteko, eta 2013rako aurreikusitako salmenta-bolumena 108 milioi eurokoa da. Fabrikak bere ekoizpenaren % 94 esportatzen du, Europara bereziki (% 54) eta AEBra (% 40).

Fabrikatzen dituen produktuen gaman, bolen edo arrabolen ilara bikoitzeko errodamenduak egiten dituzte ibilgailu txikienetan aplikatzeko, eta baita Journal-a eta ABS duten errodamenduak ere furgoneta industrialen eta pick-up furgoneten aplikazioetarako, AEBko merkatura bideratuta daudenak.

1981ean instalazioak modernizatu zituzten 16 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginez. Azken bost urteotan 13,7 milioi euro inbertitu da makinarian nahiz teknologian eta 2013rako 4,2 milioi euroko inbertsio-plana aurreikusita dago.

Tuterako egoitzak Taldeko fabrika onenaren saria jaso zuen 2005ean; World Trade Group-ek ematen duen Supply Chain Distinction Awards izenekoa 2010ean; eta 2011nSFK Taldearen automobilgintza-ataleko fabrika onenaren saria.

Fabrika SKF Taldearen barnean dago, munduko errodamendu eta ixte-eraztunen fabrikatzaile handiena jotzen dena, eta 70 fabrika eta 20.000 kontzesionario ditu 130 herrialdeetan. Espainian Tuteran fabrika bat du merkataritza-bulegoak nahiz ingeniaritza-zerbitzukoak Madril, Bartzelona eta Bilbon, eta haietan 405 pertsonak egiten dute lan. 7.720 milioi euroko salmenta-bolumena du eta mundu guztian 46.039 enplegatu ditu.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa