(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean zabalduko da matrikula librerako epea Nafarroako Gobernuaren hizkuntz eskola ofizialetan osteguna, 2013.eko otsailak 14


Eskolara joan gabe azterketara aurkezteko eskubidea ematen duen izen-ematea martxoaren 1a arte zabalik izango da


Datorren astelehenean, otsailak 18, Iruñeko eta Tuterako hizkuntz eskola ofizialetan matrikula librea gauzatzeko izena emateko epea zabalduko da, biak ala biak Nafarroako Gobernuaren mendekoak direnak. Izena martxoaren 1a arte, egun hori barne, eman ahal izango da.

Iruñako Hizkuntz Eskola Ofizialean azterketa egin nahi duten pertsonek matrikula Internet-ez egin ahal izango dute: http://centros.educacion.navarra.es/eoip eta eskatutako dokumentazioa egoitzara bidali beharko dute bost eguneko epean. Tuteraren kasuan, izena honako helbide honetan eman ahal izango da: http://centros.educacion.navarra.es/eitudela edo era presentzialean, 08:30etik 14:00ak arte.

Matrikula libreak azterketak egiteko eta dagozkion ziurtagiriak lortzeko eskubidea ematen du. Modalitate horretan izena emandako ikasleek ezingo dute eskolara joan, baina liburutegiko nahiz mediatekako zerbitzuak erabili ahalko dituzte azterketak prestatzeko. Era librean azterketetara aurkezten diren ikasleek azterketako deialdi bakarrerako eskubidea izango dute, maiatz-ekainean egingo dena.

Maila batean bakarrik matrikulatu ahalko da (oinarrizkoa, ertaina, aurreratua edo C1) hizkuntza bakoitzeko. Iruñan, aleman, euskara (oinarrizko maila salbu), frantses, ingeles (oinarrizko maila salbu) eta italierako (C1 maila salbu) azterketak egin ahal izango dira. Ez da beharrezkoa aurretiazko maila gaindituta izatea goi-mailako batean matrikulatzeko, baina soilik azterketa egin eta gainditu den mailaren tituluak emango dira

Matrikula gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da 2013an 16 urte betetzea edo beteta izatea, nahiz eta 14 urtetik gorakoak ere matrikulatu ahalko diren DBHn ikasi ez duten beste hizkuntza batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa