(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Adano-k haur-minbiziaren aurkako banakako terapien ikerketarako funtsak lortzeko hitzarmena izenpetu dute ostirala, 2013.eko otsailak 15


Tumoreen oldarkortasuna iragartzen lagunduko duten biomarkagailu berrien bilaketaren alde egingo dute


FMS eta Adanoren proiektua

Haur-minbiziaren ikerketarako funtsak lortzeko proiektuaren kartela.

Nafarroako Gobernuak, Miguel Servet fundazioaren (FMS) bitartez; eta Minbizia duten Haurren Nafarroako Elkarteak (Adano) lankidetza-hitzarmena izenpetu dute Navarrabiomed (lehen Ikerketa Biomedikuaren Zentroa) plataforma publikoak garatzen duen haur-minbiziari buruzko ikerketa biomedikuari laguntza emateko.

Akordioaren barnean Caja Navarraren Fundazioaren eta Adanoren arteko baterako parte-hartzea dago "Tú decides: tú eliges" 2013 ("Zuk erabakitzen duzu: zuk aukeratzen duzu") programan. Proiektuak "El cáncer nos preocupa: todos hemos sido niños" (Haur-minbiziak kezkatzen gaitu: haurrak guztiok izan gara") (50.162. zenbakia) du izena eta harekin bi erakundeek 200.000 euro bildu nahi dituzte. Proiektua aukeratzen duen pertsona bakoitzeko –18 urtetik gorakoak, Nafarroak erroldatutakoak–, erakundeak 10 euro emango ditu.

Navarrabiomed-eko ikerketako zazpi taldek, dauden 24etatik, beren ikerketak onkologia-arloan oinarritzen dituzte. Honako hauei buruzko taldeak dira: bizi-kalitatea, onkologia medikua, detekzio goiztiarra eta minbiziaren arriskua, minbiziaren epigenetika, onkogenetika eta herentziazko minbizia, onkohematologia eta erradioterapiako onkologia.

Zehazki, funtsak haur-minbizian biomarkagailu berriak bilatzeko ikerketarako izango dira, tumoreen oldarkortasuna iragartzen lagunduko dutenak eta tratamenduari erantzuna emango diotenak, azken helburu batekin: "Haurren sendatzeko itxaropenak hobetzea"; ikerketa hori Minbiziaren Epigenetika taldeko David Guerrero medikuak zuzentzen du. Aurkeztutako proiektua, beraz, Navarrabiomed-en ildo estrategikoekin bat dator.

Funtsek ere Adano finantzatzen lagunduko dute, minbizia duten haurren eskola-laguntzako eta aisialdiko jarduerak finantzatzen eta beharra duten familiak diruz laguntzen. Adanok haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du laguntza psikosozialarekin eta ekonomikoarekin, mediku-zerbitzuekin koordinatuz, hezkuntzako arduradunekin eta arduradun soziosanitarioekin bitartekotza eginez eta gizartea sentsibilizatuz.

Hitzarmen-markoaren bidez, Fundazioak ere konpromisoa hartzen du elkarteak antolatutako informazio, dibulgazio, prestakuntza eta aholkularitzako ekintzetan parte hartzeko, minbizia duten haurren bizi-kalitatea hobetze aldera egiten duen lanean.

Nafarroako haur-minbizia

Nafarroako Minbiziaren Erregistroko datuen arabera, Foru Komunitatean urtean 15 minbizi-kasu inguru diagnostikatu ziren 15 urtetik beherakoen adingabekoetan. Espainia guztia kontuan hartuz, 900 eta 950 kasu artean kalkulatzen da. Adinen arabera, urtebete baino gutxiagokoen artean dago tasa handiena. Oro har, tumore gehienentzako intzidentzia-tasak antzekoak dira Espainian eta Europan. Kasu-kopuru baxuak daudela eta, Autonomia Erkidegoen artean alderaketak egitea zaila da

Mota ezberdinei dagokienez, leuzemiak dira haurren arteko minbizi arruntenak, eta bigarren eta hirugarren postuan nerbio-sistema zentraleko tumoreak eta linfomak daude, sarkoma eta hezurretako tumoreez gain, besteak beste

Minbizia duten haurren biziraupena igo egin da. Gaur egun % 80koa da, eta duela 30 urte % 58koa zen, Iruñana maiatzena egin zen Espainiako Hematologia eta Onkologia Pediatrikoko Elkartearen V. Kongresu Nazionalean aurkeztutako datuen arabera. Igoera hori gertatu da, besteak beste, diagnostikoan eta tratamenduan izandako aurrerapenengatik, haur-patologia horren arreta pediatriako minbizi-unitateetan kontzentratu delako eta tratamenduen protokoloetan pixkanaka laguntzen joan delako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa