(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak adierazi du Nafarroak defizitaren helburua bete zuela 2012an, BPGaren % 1,47 inguruko portzentajearekin astelehena, 2013.eko otsailak 18


Nafarroako Lehendakariak Executive Forum España-k antolatutako informazio-gosari batean parte hartu du Madrilen


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Madrilen gaur adierazi du Foru Komunitateak defizitaren helburua bete zuela 2012an, BPGaren % 1,47 inguruko portzentajearekin, Gobernu zentralak autonomia erkidegoentzat ezarritako % 1,5eko portzentajea baino zerbait azpitik.

Egoera horretara heltzeko, Nafarroako Lehendakariak aipatu du "Nafarroako Gobernuak irmo jokatu duela, oso zailak eta gustuko ez diren neurriak hartuz, baina, haien bidez, gastua kontrolatzea lortu dugu eta bildutako diru-sarrerei egokitzea; hala, egoera zail hau modu eraginkorrean kudeatu dugu, gure aburuz".

Alde horretatik, gogora ekarri du hartutako neurriei esker, Nafarroak ez duela Estatuaren Hornitzaileen Funtsaren eta Likidezia Funtsaren beharrik izan eta bere hornitzaileen denbora txikienean ordaintzen dien (29 egunetan zehazki) autonomia erkidegoa bihurtu dela.

Gainera, azpimarratu du Nafarroaren kreditu-kalifikazioa Espainiako onenetakoa dela eta , hortaz, Nafarroako Komunitateak 2013rako baimendutako zorra utzi ahal izan duela "gainerako autonomia erkidegoena baino baldintza askoz onuragarriagoetan eta hobean".

Yolanda Barcina

Barcina Lehendakaria Executive Forum España-ko informazio-gosarian parte-hartzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Madrilen gaur adierazi du Foru Komunitateak defizitaren helburua bete zuela 2012an, BPGaren % 1,47 inguruko portzentajearekin, Gobernu zentralak autonomia erkidegoentzat ezarritako % 1,5eko portzentajea baino zerbait azpitik.

Yolanda Barcinak nabarmendu du 2008. urtetik Nafarroak helburua betetzen duen "lehen aldia dela". Aurten, ezarritako helburuaren eta emaitza errealaren arteko desbideratzea % 4,7 izan zen BPGaren gainean; 2009an, % 2,38; 2010ean, % 0,63 eta 2011n, % 0,67.

Egoera horretara heltzeko, Nafarroako Lehendakariak bere agerraldian aipatu du "Nafarroako Gobernuak irmo jokatu duela, oso zailak eta gustuko ez diren neurriak hartuz, baina, haien bidez, gastua kontrolatzea lortu dugu eta bildutako diru-sarrerei egokitzea; hala, egoera zail hau modu eraginkorrean kudeatu dugu, gure aburuz".

Alde horretatik, gogora ekarri du hartutako neurriei esker, Nafarroak ez duela Estatuaren Hornitzaileen Funtsaren eta Likidezia Funtsaren beharrik izan eta bere hornitzaileen denbora txikienean ordaintzen dien (29 egunetan zehazki) autonomia erkidegoa bihurtu dela.

Gainera, azpimarratu du Nafarroaren kreditu-kalifikazioa Espainiako onenetakoa dela eta , hortaz, Nafarroako Komunitateak 2013rako baimendutako zorra utzi ahal izan duela "gainerako autonomia erkidegoena baino baldintza askoz onuragarriagoetan eta hobean".

Barcina Lehendakariak adierazpen horiek Madrilgo Palace hotelean egin ditu Executive Forum España-k antolatutako informazio-gosarian. Ekitaldian politika eta enpresa-zuzendaritzako ehun bat ordezkari izan dira, eta haien artean zeuden: lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria Lourdesa Goicoechea; Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza.

Egoera politikoa

Nafarroako Lehendakariak bere agerraldian ere Nafarroako egoera politikoaren berri eman du, "ezegonkortasun egonkor" modura definitu duena.

Hauteskundeen aurrerapen hipotetiko bati dagokionez, Yolanda Barcinak adierazi du hauteskunde-deialdi berri batek "ez zuela ezer berririk ekarriko eta bai erakunde eta administrazioaren jarduna etetea hilabete batzuetan, eta, jakina, Nafarroarentzat hori desegokiena da zailtasun handiko une honetan".

Bestalde, itxaropentsu agertu da "badirudielako ETAren terrorismoa behin betikoz desagertu egingo dela", baina ohartarazi du "urratzeko bide luzea dagoela oraindik ere askatasuna eta benetako demokrazia Euskadin eta Nafarroako zati handi batean errotu daitezen". Eta adibidetzat jarri ditu lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria Lourdes Goicoechea-ren familia-etxearen aurka egindako erasoak, "bere jaiotze-ibarraren garapen ekonomikoan laguntza emateagatik".

Alde horretatik, Barcina Lehendakariak ziurtatu duenez, "indarkeria- eta doktrina-urte asko pasa dira eta oraindik benetako damu asko falta da Bildu erabateko alderdi demokratikotzat jotzeko". Horregatik, "Bildurekin koalizioa egiteko keinuak egiten ari direnek herritarrei azalpen asko emango beharko zizkieten", esan du.

Testuinguru horretan, Yolanda Barcinak zehaztu du "ona izango zela Hobekuntzan eta Konstituzioan sinesten dugun nafar gehienak ordezkatzen dugunok gure indarrak nahiz posizioak batzea ziur asko Espainian eta Nafarroak datozen garaietan aurre egin beharko dieten erronka historikoei erantzuteko".

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Lehendakaria Yolanda Barcinaren agerraldia osorik
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa