(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hitzarmenak izenpetu ditu taxi-zerbitzua biztanle-dentsitate txikiko udalerrien eskarira egokitzeko

astelehena, 2013.eko otsailak 18


Sustapen Departamentuaren kargu geratuko da zerbitzuko diru-laguntzaren % 65


Nafarroako Gobernuko, udaletako eta Teletaxi San Fermin elkarteko ordezkariak taxi-zerbitzua landako udalerrien eskariari egokituta eskaintzeko izenpetutako Hitzarmenaren ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Sustapen Departamentuaren bitartez, Ollo eta Itzako Udalak eta Teletaxi San Fermin elkarteak hitzarmen bat izenpetu dute taxi-zerbitzua ondoren zerrendatuko diren udalerrien eskariari egokituta eskaintzeko 2013an: Orkoien, Arteta, Senosiain, Ollo, Ultzurrun, Saldise, Iltzarbe, Atondo, Anotz, Lete, Beasoain, Egillor eta Itza. Zerbitzu hori erabilera orokorreko ohiko garraioaren ordez jarriko da; garraio hori 2012ko urriko Ebazpen baten bidez eten zen.

Neurri hori hartu da dentsitate txikiko udalerrietan garraio publikoko zerbitzuaren eraginkortasuna handitzeko beharraren aurrean; leku horietan "eskarira" egindako zerbitzua (garraioaren beharra dagoen edo ez, haren arabera ) zerbitzu zurrun bat baino eraginkorragoa da, enpresa bati ibilgailuak erreserbatzera behartuko diona eskari gutxiko aurreikusitako bidaiak burutze aldera.

Gainera, Nafarroako Gobernuak, Sustapen Departamentuaren bidez, antzeko hitzarmen bat izenpetu du Teletaxi San Fermin elkartearekin eta Zizur, Zabaltza eta Beraskoaingo udalerriekin taxi-zerbitzua ondorengo udalerrien arteko eskariari egokituta eman dadin:  Zizur Nagusia, Beraskoain, Arraitza, Zabaltza, Ubani, Larraia, Paternain, Gazolaz eta Sagues.

Administrazio publikoek enpresari egingo dioten konpentsazioan zerbitzu horren ondorioz sortutako defizitagatik, Sustapen Departamentua kostuaren % 65az arduratuko da eta hitzarmena izenpetzen duten udalerriek gainerako % 35.

Zerbitzu horren finantzaketa publikoa uztailaren 30eko 16/1987 Legearen, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzkoaren, 19. artikuluak babesten du. Hark arau orokor gisa ezarri ondoren garraio publikoaren tarifek kostu erreal guztiak estali beharko dituztela, erantsi du "era berezian erabiltzaileak tarifa txikiagoak finkatu ahalko dituela, horretarako arrazoi ekonomikoak edo sozialak dauden zerbitzuetan, eta Administrazio interesdunek enpresei konpentsazio ekonomikoko erregimen berezia ezarriko dela".

Lehen hitzarmena honako hauek izenpetu dute:  Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui-k; Olloko udalerriko alkate-udalburu Francisco Javier Pérez Cueva-k; Itzako udalerriko lehen alkateorde Reyes Gurrea Bairrotegui-k eta Teletaxi San Fermin elkarteko ordezkari Jesús Cerdán Litago-k. Bigarren hitzarmena ondorengoek izenpetu dute: Beraskoiango udalerriko alkateorde Luis Lizarraga Aquerreta-k; Zabaltzako udalerriko alkate-udalburu Marina Mejías Jiménez-ek eta Zizurko udalerriko alkate-udalburu José Joaquín San Martín Murillo-k.

Ollo eta Itzako udalerrietako erabiltzaileentzako baldintzak eta tarifak 

Hitzarmenaren testuak zerbitzua emateko baldintzak erabakitzen ditu, erabiltzaileei kobratuko zaizkien tarifak eta haren finantzaketan esku-hartzen duten Administrazio Publiko bakoitzari dagokion ekarpena.

Zerbitzuaren berezitasuna ikusita, egokitzat jo da Teletaxi San Fermin elkartearen azpiegitura erabiltzea. Elkarte horrek komunikazio-sistema egokiak ditu zerbitzua koordinatzeko, eskariaren arabera emango den zerbitzua bi ibilbiderekin: 

Orkoien-Arteta-Orkoien zerbitzua 

a) Orkoien-Arteta zerbitzua: Orkoien-Itza-Ororbia- Egillor-Beasoain-Lete-Anotz-Atondo-Iltzarbe-Saldise-Ultzurrun-Ollo-Senosiain-Arteta. 

b) Arteta-Orkoien zerbitzua: Arteta-Senosiain-Ollo-Ultzurrun-Saldise-Iltzarbe-Atondo-Anotz-Lete-Beasoain-Egillor- Ororbia-Itza-Orkoien. 

Orkoien-Itza-Orkoien zerbitzua 
a) Orkoien-Itza zerbitzua: Orkoien-Itza. 
b) Itza-Orkoien zerbitzua: Itza-Orkoien. 

Zerbitzuen ordutegia eta egutegia honako hau izango da:

Astelehen eta astearte lanegunak: 
-Orkoien-Arteta, 08:00etan eta 15:35ean. 
-Arteta-Orkoien 08:30ean eta 16:00etan. 
Ostegun lanegunak: 
-Orkoien-Arteta: 09:15 eta 13:35 
-Arteta-Orkoien: 09:45 eta 14:00 
-Orkoien-Itza 07:45 
-Itza-Orkoien 07:50 

Erabiltzaileek txartela beren udalerriko bulegoetan erosiko dute, ondorengo tarifak ordainduta: Arteta, 2,03 €; Senosiain, 1,95 €; Ollo, 1,93 €; Ultzurrun, 1,90 €; Saldise1, 78 €; Iltzarbe, 1,70 €; Atondo, 1,56 €; Anotz, 1,50 €; Lete 1,50 €; Beasoain 1,50 €; Egillor, 1,50 €; eta Itza, 1,50 €. 

Erabiltzaileek egindako lekuaren erreserba Teletaxi San Fermin elkarteko telefonogunekora dei eginez egingo da ordu erdi lehenago gutxi gorabehera, astelehenetik ostiralera, osatu beharreko ibilbidea adieraziz.

Geltokiak honako leku hauetan kokatuko dira:

-Arteta: San Salvador kalea 8, elkartearen alboan. 
-Senosiain: San Martín kalea, garbitokiaren alboan. 
-Ollo: Santo Tomás kalea, udaletxearen alboan. 
-Ultzurrun: San Juan kalea, parkearen alboan. 
-Saldise: San Gregorio kalea, garbitokiaren alboan. 
-Iltzarbe: San Esteban plaza. 
-Atondo: (1) San Martín kalea eta Monte Bizkai arteko kantoian (Eliza). 
             (2) Atondoko Bentak. 
-Anotz: San Blas kalea eta NA-7020 artean, edukiontzien alboan. 
-Lete: San Millán kalea, pilotalekuan. 
-Beasoain: San Martín kalea, garbitokiaren alboan. 
-Egillor: San Miguel kalea, markesinan.

- Itza: (1) San Martín kalea, 6. 
   (2) Soto Parajea, 1. 

Hitzarmen honen xede diren zerbitzuak etenik gabe beteko dira, justifikatutako arrazoien bat salbu. 2013 guztirako finantzatu beharreko defizit guztia 7.534,28 eurokoa dela kalkulatzen da, eta kopuru hori proportzionalki murriztuko da zerbitzua ezartzen den dataren arabera.

Zizur, Zabaltza eta Beraskoaingo udalerrietako erabiltzaileen baldintzak eta tarifak

Taxi-zerbitzua eskariaren arabera emango da honako ibilbide honekin:
a) Zizur Nagusia – Beraskoain zerbitzua: Zizur Nagusia – Gazolaz - Sagües - Paternain - Larraia - Ubani - Zabaltza – Arraitza - Beraskoain. 

b) Beraskoain-Zizur Nagusia zerbitzua: Beraskoain– Arraitza–Zabaltza-Ubani–Larraia–Paternain–Sagües- Gazolaz-Zizur Nagusia. 

Zerbitzuen ordutegia eta egutegia honako hau izango da:
Astelehenetik larunbat lanegunera: 
Zizur Nagusia  09:15, 13:00, 20:00 
Beraskoain      09:45, 13:30, 20:30 

Erabiltzaileek txartela beren udalerriko bulegoetan erosiko dute, ondorengo tarifen arabera:

 

 

astelehenetik ostiralera      

 

larunbatak

 
 

Beraskoain

2,18  2,74
 

Arraitza

1,73  2,16
 

Zabaltza

1,70  2,13
 

Ubani 

1,50                1,78
 

Larraia

1,50  1,50
 

Paternain

1,50  1,50
 

Sagües

1,50  1,50
 

Gazolaz 

1,50  1,50

          
Erabiltzaileek egindako lekuaren erreserba Teletaxi San Fermin elkarteko telefonogunera dei eginez egingo da ordu erdi lehenago gutxi gorabehera, astelehenetik ostiralera, osatu beharreko ibilbidea adieraziz.

Geltokiak honako leku hauetan kokatuko dira: 
- Gazolaz: Santa María, 1. 
- Sagües: Sagüesko errepidea. 
- Paternain: Beraskoaingo errepidea 27- Larraia: Beraskoaingo errepidea. 
- Zabaltza: Larga kalea, elizaren alboan. 
- Ubani: Miravalles kalea, 2. zenbakitik hurbil. 
- Arraitza: Kontzejuko plaza zk.g. 
- Beraskoain: San Miguel plaza, markesinaren alboan. 

Hitzarmen honen xede diren taxi-zerbitzuak behar besteko jarraikortasunarekin emango dira.

Sustapen Departamentuak era berean defizitaren % 65 finantzatuko du eta hitzarmen hau izenpetzen duten udalek gainerako % 35, nahiz eta Udalei dagokien banaketa beren biztanle-kopuruaren proportzioan egingo den. 2013rako 16.735,68 euroko defizita kalkulatu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa