(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sarrigureneko (Egues) Arreta Goiztiarra Emateko Zentroak garapen-arazoak dituzten 237 haurri eman die arreta urtarrilaren amaieratik asteartea, 2013.eko otsailak 19


Barcina Lehendakariak instalazio berriak, Iruñeko San Jose zentro zaharrekoen ordez eraikiak, bisitatu ditu


Agintariak zentroa bisitatzen

Barcina Lehendakaria eta Alli kontseilaria zentrora egindako bisitan, bertako zuzendari Cristina Aguirrerekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak, Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allirekin batera, Egüesen izan da gaur, Sarrigureneko Arreta Goiztiarra Emateko Zentro berriaren instalazioak (Garajonai kalea, 49) bisitatzen. Urtarrilaren amaieratik zentro honek heltze-atzeratasuna duten 237 haurri eman die arreta.

Instalazio berria Iruñeko San Jose zentro zaharrean zegoenaren ordez eraiki da, garapen-arazoak dituzten edo izateko arriskuan dauden 0tik 3 urtera bitarteko haurrei arreta emateko, haien behar iragankor nahiz iraunkorrei ahalik eta azkarren erantzuteko xedez.

Zentro honetan arreta ematen zaie garapen biologiko, psikologiko edo sozialean arrisku handia duten haurrei, ume goiztiarrei, atzeratasun ebolutiboa, mugimen-arazoak, asaldura kromosomiko edo sentsorialak, hizkuntza-arazoak edo harremanetarako nahiz komunikaziorako arazoak dituztenei.


Zentroaren kanpoko ikuspegia

Sarrigureneko Arreta Goiztiarra Emateko Zentroaren kanpoaldea. ( irudia handitu )

Abian jarri zenetik, urtarrilaren 25etik, guztira 237 haur aztertu dituzte, horietatik 147 Iruñeko Haur Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko Unitateetatik (UDIAT) bideratuak, 32 Iparraldetik, 26 Tuteratik, 15 Lizarratik, 13 Tafallatik eta 4 Zangozatik. Iruñeko haurren kasuan, gainera, esku hartzen du, baina gainerako haurrei beren eskualdeetan ematen zaie era horretako arreta.

Zentroan 17 profesionalek lan egiten dute, Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Politiken departamentuetako teknikariekin koordinatuta. Eskaerak normalean iristen dira osasun-alorretik (neonatologiako, neuropediatriako, errehabilitazioko, otorrinolaringologiako, aurpegi-masailetako kirurgiako, osasun mentaleko eta pediatria-lehen mailako arretako zerbitzuak), gizarte-zerbitzuetatik (UDIAT), hezkuntzatik (haur-eskolak, eskolatzea) eta familiak eskatuta.

Instalazioek 592,32 metro koadroko azalera erabilgarria dute (651,44 metro koadroko azalera eraikia), azterketa-gunearen, esku-hartze gunearen eta gune komunen artean banatuta.

Azterketa-unitateak sei bulego ditu zerbitzua osatzen duten profesionalentzat: mediku bat, gizarte-langile bat, hiru psikologo eta zuzendaritza. Gune honetan dago, gainera, moldeen gela. Bestalde, esku-hartzeko unitateak fisioterapiako hiru gela ditu, psikomotrizitateko bost eta logopediako hiru.

Gune komunak dira harrerarako eta itxaroteko eremua, bularra emateko gelekin, aulkitxoekin, aldatzeko-mahaiarekin eta bainugelekin; instalazioen gela, biltegia eta garbiketa-gela; bulego partekatuak; bainugela-aldagelak; eta bilera-gela eta liburutegia.

Arreta goiztiarreko kasuak bikoiztu egin dira ia hamarkada batean. 2004an arreta 175 haurri eman zitzaien eta iaz, aldiz, 397 izan ziren guztira. Horietatik % 63 Iruñetik etorri ziren (250 haur), % 13 Iparraldetik (51), % 11 Tuteratik (46), % 6 Lizarratik (23), % 5 Tafallatik (20), % 1,7 Zangozatik (6) eta % 0,2 Altsasutik (1).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa