(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak energia aurrezteko eraginkortasun plan bat abian jarri du, urtean 1,4 milioi euro aurrezteko xedez asteazkena, 2013.eko otsailak 20


35 neurri jasotzen ditu, horietatik 8 jada aplikatzen direnak, faktura % 20 murrizteko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak baimendu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-zentroetan Energia Aurrezteko Eraginkortasun Plan bat abian jartzea. Estrategia honek 35 neurri jasotzen ditu epe labur, ertain eta luzera, lau multzotan bilduta: tarifen optimizazioa; instalazioen hobekuntza; eta langile eta erabiltzaileen sentsibilizazioa.

Ebakuntza-gela

Ebakuntza-gela.

Nafarroako Gobernuak baimendu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-zentroetan Energia Aurrezteko Eraginkortasun Plan bat abian jartzea. Estrategia honek 35 neurri jasotzen ditu epe labur, ertain eta luzera, lau multzotan bilduta: tarifen optimizazioa; instalazioen hobekuntza; eta langile eta erabiltzaileen sentsibilizazioa.

Datozen hiru urteetan Osasunbideak bere aurrekontu arrunteko 3,5 milioi euro erabiliko ditu, energiaren kontsumoa % 20 murrizteko. Horrek urtean 1.400.000 euro baino gehiago aurreztea ekarriko du, 7 milioi euroko fakturaren gainean, eta erosotasun eta segurtasun maila berari eutsiz.

Osasun kontseilari Marta Verak prentsaurrekoan azaldu duenez, autonomia-erkidegoen artean Nafarroa lehenetakoa izan da laguntza-esparru guztietako –Lehen mailako Arreta, Osasun Mentala eta Laguntza Espezializatua- osasun-zentroetarako energia-eraginkortasuneko dokumentu estrategiko bat onartzen.

Planaren helburua energiaren kontsumo eraginkorra sustatzea da, ekoizpeneko eta transformazioko azpiegituren zentzuzko kudeaketa eraginkorrean aurrera egitea eta, birgaitzearen bitartez, eraikin publikoen isolamendua hobetzea.

Epe labur eta ertainerako neurriak

Mantentze-lanetako zenbait arduradunek eta Osasunbideko energia-kudeatzaile batek osatutako lan-talde bat aurreikusi diren epe laburreko zortzi neurriak sustatzen ari da jada. Mantentze-lanetako unitateek ekiteko moduko jokabide errazak dira eta beren kostua ekitaldi berean amortizatzen da (% 3ko aurrezkia, 210.000 euro inguru urtean).

Hala, zentroen kontsumoak aztertu ondoren, haien energia-kontratazioa aztertzen hasi dira – adibidez, kontratatutako potentzietan egin diren lehen doikuntzekin 33.000 euro aurreztu dira- eta elektrizitateko, gas naturaleko eta C gasolioko operadoreekin akordio-markoak lortzen ari dira.

Dauden instalazioak optimizatzeko (lanparak, aire-aparatuak, etab.), erabilera gutxiko orduetan kontsumoak murriztea edo eskaeraren araberakoa izatea ahalbidetzen duten sistemak jartzen ari dira: ordutegiaren araberako kanpoko argiztapena; ebakuntza-zonetan airea berritzea; etab.

Era berean, datozen asteetan lan-taldeak aurrera egingo du erosotasun-tenperaturen normalizazioan, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia betez. Araudi horren arabera, udan tenperaturak 23 eta 25 gradu artekoa izan behar du eta neguan 20tik 23 gradura bitartekoa. Halaber, Ospitaletako Airea Girotzeko Instalazioen UNE 100713 araudiak xedatzen duenez, ospitaletan tenperaturak 24tik 26 gradura bitartekoa izan behar du.

Lan-taldeak zehaztuko du lan-eremu bakoitzerako tenperatura egokia, bakoitzaren erabileren eta okupazioaren arabera (eremu komunak, gaixoak dauden ala ez, etab.). Klimatizazioa eremutan banatuz, eremu bakoitzean tenperatura neurtu eta kontrolatzeko sistemak erabiliz, haizagailuen abiadurak erregulatuz edo ur-ponpak erregulatuz energian % 20-30 aurreztea lor daiteke. 1 graduko aldaketa batek klimatizazioan % 6 eta % 10 artean aurreztea ahalbidetzen du. Gainera, kontuan hartuko da kanpoko tenperaturarekiko 10-12 graduko aldeak osasunarentzat kaltegarriak direla.

Aurreikusitako beste neurri bat da langileen eta erabiltzaileen artean ingurumen-kontzientziazioko kanpaina bat egitea, klimatizazioan, argiztapenean eta ur-kontsumoan aurrezteko aukera ematen duten keinu txiki batzuk barneratzeko xedez: behar ez diren argiak itzaltzea, lanpostuan tenperatura erregulatzea, erabiltzen ez diren orduetan aparatuak itzaltzea, etab.

Gainera, Plan horrek epe ertainerako diren beste 19 neurri jasotzen ditu, eraikinen isolamendu termikoa hobetzeko eta instalazio termikoak eraginkorragoak izateko. Neurri horiek behar dituzten inbertsioak txikiak edo ertainak dira, 3,5 milioi euro ingurukoak, hain zuzen.

Zehazki ospitaletako eta osasun-zentroetako lanparak aldatu eta kontsumo txikikoak jartzeko programari hasiera emango zaio; Virgen del Camino Ospitaleko ponpetan abiadura-erregulagailuak instalatuko dira; osasun-zentroetan eta ospitaletan presentzia-detektagailuak instalatuko dira; instalazioak sektorizatu egingo dira: isolamenduak (leihoak aldatzea, estalkiak eta terrazak konpontzea), etab.

Epe luzerako neurriak

Azkenik, epe luzerako aurreikusi diren zortzi neurriak konplexuak dira, finantza-baliabide espezifiko garrantzitsuak behar dituzte eta datozen hiru urteetan helduko zaie: Ubarmin, San Franciso Javier (Osasun Mentala), García Orcoyen eta Virgen del Camino zentroetan galdarak konpondu edo berritzea; Nafarroako Ospitaleko hotz-zentrala konpontzea; Ubarminen hozte-ekipoak berritzea; eta klinika honetako sabaileihoak konpontzea. Jarduera horien guztien amortizazioa 10etik 25 urtera bitartekoa da.

Neurri horiek garatzeko, Planak energia-zerbitzuen enpresak (EZE) kontratatzea aurreikusten du, beharrezkoak diren inbertsioak egin ditzaten eta energia hornitu eta kudeatu, instalazioak mantendu eta aurrezteko eta aprobetxatzeko neurri eraginkorrak har ditzaten. Enpresa horiek lortutako energia-aurrezkiaren eta eraginkortasun-hobekuntzaren arabera lortzen dituzte irabaziak. Ubarmineko galdara-gela konpontzeari dagokionez, aukera horrek urtean 117.000 euro aurreztea ahalbidetuko du. Esparru horretan lehenbizi proiektu hori jarriko da abian, lehiaketa publiko bidez, eta ondoren Nafarroako Ospitaleko hotz-zentralaren konponketa. Azken horren espedientea aurten hastea aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa