(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kontseiluko kideak beren karguen jabe egin dira Barcina Lehendakariaren aurrean asteazkena, 2013.eko otsailak 20


Foru Komunitateko kontsulta-organo gorena bost gizonek eta bi emakumek osatuko dute, bi kasuetan ere sartu berriak


Transcripción textual del video

Barcina Lehendakaria: "Ekitaldi xume eta labur honekin, sentimenduz eta esanahiez badago ere, Nafarroako Kontseiluaren jardueraren denboraldi berriaren aurrean gaude; organo horrek era aktiboan parte hartzen du Nafarroako autogobernuaren sakontzean eta hobekuntzan eta erakunde publikoen gizarteari ematen dioten zerbitzuan".

"Kontseiluaren osaketa berrian jarraipena eta berrikuntza nahasten dira; izan ere, orain arte bertakoak izan diren bost kidek postuari eusten diote eta beste bik lan garrantzitsu hori egiten hasiko dira ere. Benetan uste dut bi faktore horiek batzeak –esperientzia eta berrikuntza– ahal den ikuspegi onena osatzen dutela Nafarroako erakunde guztietan positiboki eragiten duten lana suspertzeko".

"Nafarroako Kontseiluko kide zareten zuetako bakoitzari nire zorionik beroena eman nahi dizuet zuen izendapenagatik. Eta zuen lana zorroztasunez eta arduraz egiteko eskatu nahi dizuet, eta ziur nago hala egingo duzuela, duela une batzuk zin-egiteko edo promesa egiteko formula adieraztean hartutako konpromiso pertsonal eta profesionala egikarituz. Zuek egingo duzuen lanaren onuradunak Nafarroako gizartea osatzen duten gizon-emakumeak izango dira eta, beraz, merezi du haiei begira ahalegin handiena egitea".

Taldeko argazkia

La Presidenta Barcina, con Catalán, Morrás y los miembros del Consejo de Navarra. Barcina Lehendakaria, Catalán, Morrás eta Nafarroako Kontseiluko kideekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Kontseilua osatzen duten zazpi kideak beren karguaz jabetu dira Foru Gobernuko egoitzan gaur egin den ekitaldian eta Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina buru dela. Harekin batera izan dira, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán, Gobernuko zenbait kide eta izendatutako kontseilarien senideak.

Foru Komunitateko kontsulta-organo gorena bost gizonek eta bi emakumek osatuta geratu da. Honako hauek dira: Alfonso Zuazo Moneo, Alfredo Irujo Andueza, José Iruretagoyena Aldaz, José Antonio Razquin Lizarraga, Eugenio Simón Acosta, María Ángeles Egusquiza Balmaseda eta María Asunción Erice Echegaray. Lehen bostek agintaldia errepikatuko dute, eta azken biek, berriz, postuak estreinakoz beteko dituzte.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian nabarmendu du Kontseiluaren osaketa berrian "jarraipena eta berrikuntza nahasten direla", eta "berdintasunerako bidean gure gizartearen aurrerapen eraginkorra" erakusten dela. "Egindako lan onagatik" irtendako kideek burututako lana eskertu ondoren (Enrique Rubio Torrano eta Julio Muerza Esparza), egungo kideei eskatu die beren jarduera "zorroztasunez eta arduraz" egin dezatela.


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria Nafarroako Kontseiluko kideen aurrean hitz egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Kontseiluaren 8/1999 Foru Legeak jasotzen duenez, kontsulta-organoko kideak sei urteko denboraldirako izendatzen dira Nafarroako politika-izaera duten ospe nahiz esperientzia handiko legelarien artean. Kideak Gobernuko Lehendakariak izendatzen ditu, bost Nafarroako Parlamentuak proposatuta eta gainerako biak (Eugenio Simón eta José Antonio Razquin) Foru Gobernuak proposatuta.

Beren karguez jabetu ondoren, Nafarroako Kontseiluko kideek lehendakari eta idazkari bat aukeratuko dituzte kideen artean.

Nafarroako Kontseiluak honako honen ardura du: Espainiako Konstituzioa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa eta foru-araudiaren lanketako gainerako ordenamendu juridikoa jarraitzea eta betearaztea. Haren txostenak ez dira lotesleak, legeak kontrakoa xedatzen ez badu behintzat, eta aukera edo egokitasuneko balorazioak ezin ditu izan.

Gobernuaren aldetik ekitaldian izan dira, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrás; eta Osasun kontseilari Marta Vera.

Nafarroako Kontseiluko kideak

- María Ángeles Egusquiza Balmaseda Barakaldon (Bizkaia) jaio zen 1962an, Zuzenbidean lizentziatuta dago Nafarroako Unibertsitatean eta Zuzenbidean doktore da La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). Zuzendaritzako hainbat kargu bete du Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta bertan Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Katedra zuzendu zuen 2006-2009 artean.

María Asunción Erice Echegaray Iruñean jaio zen 1957an eta Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. 2000. urtean Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Saileko lehendakari izendatu zuen, eta gaur arte kargu hori betetzen du.

Alfredo Irujo Andueza Iruñean jaio zen 1956an eta Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. 1979an ekin zion abokatu-jarduerari eta 2003tik aurrera Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekanoa da. Nafarroako Kontseiluko kide da 2006. urtetik.

José Iruretagoyena Aldaz Iruñean jaio zen 1957an eta Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Oposaketa bidez Iruñeko Udalaren abokatua da 1983. urtetik eta jarduneko abokatu 1991tik. 2009tik Nafarroako Kontseiluko kide da.

José Antonio Razquin Lizarraga Torranon (Ergoiena) jaio zen 1955ean, eta Zuzenbidean lizentziatuta eta doktore da Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuaren zuzendari da 1985etik eta Nafarroako Kontseiluko kide 2000. urtean hura sortu zenetik.

Eugenio Simón Acosta Valverde del Fresno herrian (Cáceres) jaio zen 1951n, Zuzenbidean doktore da Boloniako Unibertsitatean (Italia) eta Zuzenbidean lizentziatuta dago Salamancako Unibertsitatean. 1985etik Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna da eta Nafarroako Kontseiluko kide 2000. urtean hura sortu zenetik.

Alfonso Zuazu Moneo Bartzelona jaio zen 1956an, Zuzenbidean lizentziatuta dago Bartzelonako Unibertsitate Zentralean eta Zuzendaritza eta Kudeaketako masterra du Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Nafarroako Gobernuko aholkulari juridikoa da 1985etik eta Nafarroako Kontseiluko kide 2000. urtean hura sortu zenetik.

Lehen argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera): José Antonio Razquin, Eugenio Simón, María Asunción Erice, Alberto Catalán, Alfonso Zuazu, Yolanda Barcina, José Iruretagoyena, Javier Morrás, Alfredo Irujo eta María Ángeles Igusquiza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa