(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Noaingo Intermodal Terminala inauguratu du, Bartzelonako portuarekin trenez lotzen duena astelehena, 2013.eko otsailak 25


Logistika-zentroak errepideko eta treneko salgaien garraioa hartzen du


Agintariak TINen

Barcina Lehendakaria eta Zarraluqui kontseilaria, gainerako agintariekin, Noaingo Intermodal Terminalean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Noaingo Intermodal Terminalaren (TIN) inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da gaur. Logistika-zentro hori iragan urritik Bartzelonako portuko BEST (Barcelona Europe South Terminal) edukiontzien terminalarekin trenez lotuta dago, Europako itsasoko terminal moderno eta eraginkorrenetako batekin, hain zuzen.

Zerbitzu berriak Foru Komunitateko industria-sareari mesede egingo dio, Europako portu nagusietako baten bidez produktuak inportatzea eta esportatzea errazten baitu. Gaur egun, zama-maiztasuna asteko tren batekoa da. Nolanahi ere, egun gutxi barru bi lotura-tren izango direla aurreikusten da, bakoitzak 70 TEUtako ahalmenarekin (20 oineko edukiontziak) eta 20 orduko zirkulazio-denborarekin, eta zenbait hilabetetan astean hiru tren izatea espero da.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian azpimarratu du azpiegitura horrek zer garrantzi duen Nafarroarentzat, bere izaera esportatzaileagatik nabarmentzen dena, eta adierazi du zerbitzu berriak agerian uzten duela "jarduera ekonomikoa izaten jarrai daitekeela", krisi-garaian egon narren. Halaber, Foru Komunitateak tren bidezko garraioaren alde egindako apustua azpimarratu du, horrek enpresa-sektoreari ematen dizkion abantaila lehiakorrekin.


Inugurazioaren une bat

Barcina Lehendakaria Noaingo Intermodal Terminala inauguratzen. ( irudia handitu )

Noaingo Tren Logistika Zentroan dagoen azpiegitura Iruñeko Garraioaren Hiriarekin eta Espainiako iparraldeko beste hiri batzuekin lotuta dago (Zaragoza, Irun, Logroño, Bilbo…) errepidez. Hortik datorkio intermodal-izaera hori, operazioak trenez eta errepidez integratzen dituelako. Gainera, aurreikusita dago etorkizunean Prestazio Handiko Trenarekin lotura izango duela eta Frantziako hegoaldearekin operazio-zentro balioko duela Kantauri-Mediterraneoko korridorearen bidez.

Logistika-zentroarekin Nafarroako enpresen lehiakortasuna hobetuko dela uste da, treneko garraioa sustatzean. Renferen azterketa baten arabera, tren bidezko salgaien garraioarekin % 40 eta % 50 artean aurrezten da, eta % 20 kamioia-trena intermodalitatea nahastean. Gaur egun, Nafarroara heltzen edo handik abiatzen den salgaien ia garraio guztia errepidez egiten da.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira: Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui; Iruña (Enrique Maya), Noain (Oscar Arizcuren) eta Galarko Zendeako (Cecilio Lusarreta) alkateak; Adif-eko Logistika Zerbitzuen merkataritza-zuzendari Ignacio Sanz Junoy; Bartzelonako Portu Agintaritzako lehendakari Sixte Cambra; Catalunya Terminaleko zuzendariorde nagusi Guillermo Belcastro (TIN kudeatzen duen enpresa); eta Nafarroako GIMEX logistika-enpresako zuzendari Ángel Tellechea.

Noaingo Intermodal Terminala

Terminalak 15.000 metro koadro hartzen dituen biltegiak ditu eta hamazazpi trenbide, haietako bederatzi zamalanetarako, eta beste zortzi harrerarako.

Azpiegitura Cataluya Terminalak (TERCAT) kudeatzen du, Hutchinson Port Holdings talde txinatarraren filiala dena. Azken hori munduko operadore handiena da edukiontzien terminaletan, eta Asia, Ekialde Ertain, Afrika, Amerika, Ozeania eta Europako 26 herrialdeetako 52 portutan dago (haien artean, Bartzelonako postuko BEST terminala).

Haren inaugurazioak 2010eko apirilean hasitako prozesuari amaiera ematen dio Nafarroako Gobernuaren –Nafarroako Garraio eta Logistika Agentziaren (ANL) bidez–,Iruñeko Garraioaren Hiriaren (CTP) eta Treneko Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) arteko akordioa izenpetuz terminala sortzeko bideragarritasun-azterketa egite aldera.

2011ko urtarrilean aurkeztutako azterketak jada baziren instalazioak baliatzeko aukera zehaztu zuen, Iruñerriko intermodalaren aukera finkatuz eta baita trenbide arrunteko zabaleraren ordez nazioarteko bidearen zabalera jartzeko egokitasuna ere merkatu berriei ateak zabaltzeko.

2012ko maiatzean erakunde horien artean elkarlanerako bigarren akordio bat izenpetu zen zentroaren garapenean aurrera egiteko. Koordinatzeko erakunde bat sortu zen eta negozio-plan bat diseinatu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa