(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurraldearen Antolamendu Batzordeak argi berdea eman du Iruña-Irurtzun zatian Plazaola ibilbidea aldatzeko asteartea, 2013.eko otsailak 26


Planteatutako aldaketek Aitzoaingo Oronsospe auzoaren inguruneari eragiten die eta baita Sarasako hiriguneko inguruei ere


Zarraluqui kontseilaria Lurraldearen Antolamendu Batzordeak egindako bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Lurraldearen Antolamendu Batzordeak (COT) argi berdea eman dio Udalaz Gaineko Eragina duen Proiektu Sektoriala aldatzeko txostenari Plazaolako lehengo ibilbidea errekuperatzeko, Iruña-Irurtzun zatian.

Plazaolako zati hori errekuperatzeko proiektua Plazaola Turismo Partzuergoak sustatu zuen 2010ean herritarrek erabili ahal zezaten aisialdi-jardueretarako, eta Nafarroako Gobernuaren akordio bidez onartu zen 2010eko maiatzaren 10ean. Nolanahi ere, Aitzoain eta Sarasako kontzejuek hala eskatuta, Plazaola Turismo Partzuergoak COTi gaur onartu den txostena igorri dio, UGPSren bi zatitan ibilbidea aldatzea proposatzen duena. COTek aldaketa horien aldeko txostena egin ondoren, Nafarroako Gobernuari igortzen zaio hark onar dezan eta jarraian jendaurrean nahiz entzunaldian jartzeko kaltetutako toki-erakundeen aurrean.

Lehen aldaketa Aitzoaingo Oronsospeko auzo-inguruan planteatu da, eta bigarrena Sarasako hiriguneko inguruetan. Aitzoaingo Kontzejuko lurraldean, indarrean zegoen UGPSak bide berdea Oronsospe auzoa Berriozar udalerriarekin lotzen duen asfaltatutako pista erabiltzea aurreikusten zuen bitartean, pistan motordun ibilgailuen zirkulazioa areagotu denez ibilbideak bereiztea ekarri du era askotako zirkulazioa aldi berean izatearen ondorioz sor daitezkeen gatazkak direla eta.

Horregatik, proposamen berriak motorrik gabeko ibilgailuen joan-etorrirako plataforma bat eraikitzea planteatzen du pistaren hegoaldeko albotik, egungo galtzadaren paraleloan. Nolanahi ere, Oronsospeko auzora heldu aurretik, azken zatian, bi modalitateek pista berean joan behar dute, bi ibilbideak independente egiteko arrazoizko aukerarik ez baitago.

Bestalde, Oronsospera iristean, 2010ean onartutako ibilbidea jauregi aurreko espazio publikoaren lorategiz hornitutako eremuetan sartzen zen; orain, berriz, Aitzoaingo Kontzejuaren ekimenez, ondorengoa planteatzen da: bide berdearen ibilbidea Berriobeitiko katastroaren 15. industrialdeko 42. eta 51. lursailen artean dagoen jabari publikoko espazioan joan dadin. 

Aldaketa Sarasan

Sarasako Kontzejuan (Itzako udalerria) indarrean dagoen UGPSak aurreikusi zuen, lehengo trenbidearen ibilbidea N-240A errepidearen paraleloan zihoan zatian, ibilbidea bertan dagoen gasolindegi baten instalazioen atzean kokatuko zela, ondoren Sarasako udalerriko hirigunean sartzeko herrian sartzeko dagoen errepidearen paraleloan doan ibilbidearen bidez.

Udalerri horretako ibilbidearen aldaketa Sarasako Kontzejuaren ekimen propioz sortu da eta, funtsean, lehengo trenbidearen jatorrizko ibilbidea errekuperatu nahi du. Horrekin, alde batetik, Sarasako hiriguneko landa-inguruari eutsi nahi zaio bide berdeak sor dezakeen jarduera alde batera utzita eta, bestetik, N-240A errepidearen alboko hirugarren mailako erabileren jarduera galtzeak errazagoa egiten du trenbidearen jatorrizko ibilbidea errekuperatzea. Hori dela eta, errepidearen paraleloan doan lehengo jatorrizko trenbideari eustea proposatzen da.

Lurraldearen Antolamendu Batzordea 

Lurraldearen Antolamendu Batzordearen buru (COT) Sustapen eta Etxebizitza kontseilari Luis Zarraluqui da, eta batzorde hori osatzen dute: Nafarroako Gobernuaren aldetik, Lurraldearen Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak; Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusiak; Toki Administraziokoak; Justizia eta Barnekoak; Obra Publikoetakoak; Turismo eta Merkataritzakoak; Industria, Energia eta Berrikuntzakoak; Landa Garapenekoak eta Kulturako zuzendari nagusiak.

COTen barnean daude ere, Nafarroako toki-erakundeen ordezkariak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialekoak, Nafarroako Eraikitzaile eta Sustatzaileen Erakundeko ordezkariak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako ordezkariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa