(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eugenio Simon Nafarroako Kontseiluaren lehendakaritza karguaz jabetu da asteartea, 2013.eko otsailak 26


Barcina Lehendakaria izan da bilkuraren buru, eta hark kontsulta-organoak gizarteari ematen dion laguntza azpimarratu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Kontseiluaren lehendakari berri Eugenio Simón Acosta Foru Komunitateko kontsulta-organo gorenaren karguaz jabetu da gaur Nafarroako Errege Artxibo Nagusian Yolanda Barcina Lehendakaria bilkuraren buru zela.

Nafarroako Kontseiluaren lehendakari berriak adierazi du, organoak erabakitzeko ahalmen juridikorik ez badu ere, "haren irizpide profesionalak organo erabakitzaileen borondatea sortzeko prozesuan era aktiboan laguntzen duela". Haien iritzien balioa –adierazi du bere agerraldian– honako honetan oinarritzen da: "Kontseiluaren inpartzialtasunean, haren arrazoien indar intelektualean eta iritzi juridikoen koherentzian".

Barcina Lehendakaria Nafarroako Kontseiluko kideekin.

Barcina Lehendakaria, María Asunción Erice (ezkerrean), Eugenio Simon (eskuinean) eta Nafarroako Kontseiluko gainerako kideen alboan. (eskuinean). ( irudia handitu )

Nafarroako Kontseiluaren lehendakari berri Eugenio Simón Acosta Foru Komunitateko kontsulta-organo gorenaren karguaz jabetu da gaur Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, Yolanda Barcina Lehendakaria bilkuraren buru zela.

Simon gehiengo absolutuz lehendakari hautatu dute Nafarroako Kontseiluko kideek. Kide horiek sei urterako beren karguaz jabetu ziren Nafarroako Jauregian iragan asteazkenean egin zen ekitaldian.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian nabarmendu du Nafarroako Kontseiluak bere jarduerarekin foru-arauen kalitateari laguntzen diola, "hau da, gure gizartearen kalitateari laguntza ematen diola". "Pieza baliotsua zarete Nafarroako bobeda instituzionalean" eta "aitortua izan behar den lana burutzen duzue, guztion onurako egindako lana independentzia, neutraltasun eta erantzukizuna gordez", erantsi du.

Nafarroako Kontseiluaren lehendakari berriak, ideia bera azpimarratuz, azaldu du organoak erabakitzeko ahalmen juridikorik ez badu ere, "haren irizpide profesionalak organo erabakitzaileen borondatea sortzeko prozesuan era aktiboan laguntzen duela". Haien iritzien balioa –adierazi du bere agerraldian– honako honetan oinarritzen da: "Kontseiluaren inpartzialtasunean, haren arrazoien indar intelektualean eta iritzi juridikoen koherentzian".


Eugenio Simon zin egiten

Eugenio Simon Nafarroako Kontseiluaren lehendakari karguari zin egiten. ( irudia handitu )

Eugenio Simon Valverde del Fresnon (Cáceres) jaio zen 1951n. Boloniako Unibertsitatean (Italia) Zuzenbidean doktoratu zen eta Zuzenbidean lizentziatuta dago Salamancako Unibertsitatean. 1985. urtetik Nafarroako Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna da eta Nafarroako Kontseiluaren kide 2000. urtean sortu zenetik.

Kontseiluaren lehendakari-karguan, organo horren ordezkaritza-lanak egikarituko ditu; bilkuren deialdia, lehendakaritza eta zuzendaritza; gaien banaketa bertako kideen artean; txostenak hautatzea eta agintzea kanpoko adituei, beharrezkoa denean; eta organoaren gastu-espedienteak baimentzea.

Ekitaldian izan dira egungo Nafarroako Kontseiluaren kideak eta kargua uzten duten bi kontseilariak (Enrique Rubio eta Julio Muerza), bai eta Foru Komunitateko agintari gorenak ere. Haien artean, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalan; eta Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba.

Foru Gobernuaren aldetik, bertan izan dira lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Juan Luis Sanchez de Muniain kontseilaria; Lehendakaritza, Justizia, eta Barne kontseilari Javier Morras eta Osasun kontseilari Marta Vera.

María Asunción Erice, Kontseiluaren idazkaria

Gogoratu behar da Nafarroako Kontseilua bost gizonezkok eta bi emakumezkok osatuta geratu zela. Eugenio Simonekin batera, organo horren kide dira: Alfonso Zuazu Moneo, Alfredo Irujo Andueza, José Iruretagoyena Aldaz, José Antonio Razquin Lizarraga, María Ángeles Egusquiza Balmaseda eta María Asunción Erice Echegaray, eta azken horrek idazkari-lana egingo du kontsulta-organoko kideek kargu horretarako hautatu ondoren.

Maria Asuncion Erice Iruñean jaio zen 1957an, eta Zuzenbidean lizentziatuta dago Zaragozako Unibertsitatean. 2000. urtean Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Saileko lehendakari izendatu zuen, eta gaur arte kargu hori bete du.

Kontseiluko idazkari-lanetan, organo horren mende dauden langileen buruzagitza izatea egokituko zaio; bilkuretarako beharrezko dokumentazioa aztertu eta prestatzea; bilkuren aktak egitea; eta bertako ziurtagiri nahiz komunikazioen organo izatea.

Nafarroako Kontseilua Foru Komunitateko kontsulta-organo gorena da, eta honako ardura hau du: Espainiako Konstituzioa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa eta foru-araudiaren lanketako gainerako ordenamendu juridikoa jarraitzea eta betearaztea. Haren txostenak ez dira lotesleak, legeak kontrakoa xedatzen ez badu behintzat, eta aukera edo egokitasuneko balorazioak ezin ditu izan.

Lehen argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera):

María Ángeles Igusquiza, Alfredo Irujo, María Asunción Erice, Yolanda Barcina, Eugenio Simón, José Iruretagoyena, José Antonio Razquin y Alfonso Zuazu.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa