(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak iritzi du Toki Administrazioaren arrazionalizaziorako eta iraunkortasunerako Lege-aurreproiektuak Nafarroaren eskumen-erregimena uki dezakeela
asteazkena, 2013.eko otsailak 27


Hori dela eta, Gobernu zentralari balorazio-txosten bat igorriko dio oharrekin eta aldaketa-proposamenekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak iritzi du Lege-aurreproiektuan edukiak daudela Toki Administrazioaren arrazionalizaziorako nahiz iraunkortasunerako, Nafarroak LORAFNAren 46. artikuluan Toki Administrazioaren arloan aitortua duen eskumen-erregimena uki dezakeena.

Nafarroako Jauregia eta Foruen Monumentua.

Nafarroako Jauregia eta Foruen Monumentua.

Nafarroako Gobernuak iritzi du Lege-aurreproiektuan edukiak daudela Toki Administrazioaren arrazionalizaziorako nahiz iraunkortasunerako, Nafarroak LORAFNAren 46. artikuluan Toki Administrazioaren arloan aitortua duen eskumen-erregimena uki dezakeena.

Arrazoi hori dela eta, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Jose Javier Esparzak azaldu du Foru Gobernuak Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzari txosten bat bidaliko diola, eta bertan aurreproiektu horri aldaketak egiteko zenbait irizpen eta proposamen jasoko direla, bi bloketan elkartuta: alde batetik, foru-erregimenean zer eragin duen eta, bestetik, egin nahi den Estatuko erreforma hori, egun izapidetze parlamentarioan dagoen Nafarroako Toki Administrazioa berrantolatzeko Foru Legearen proiektuarekin bateragarria den.

Lehen alderdiari dagokionez, Esparzak adierazi du Nafarroako Gobernuak aurreproiektuaren testuan faltan sumatzen duela, Nafarroako foru-erregimenari zor zaion errespetuaren berariazko aitorpena; gai horrek kezka sortzen du eta, bere iritziz, argitu beharra dago; beraz, aitorpen hori barnean sartzeko eskatuko du egungo aurreproiektuaren aurretiazko zirriborroetan jasotzen zen moduan.

Nafarroako Gobernuari ere kezka eragiten dio "kontzejuen" toki-erakundearen izaera kentzeko aukerak etorkizuneko Legea indarrean sartzen den unean. Izaera hori kenduz foru-erregimena zuzenean ukitzen dela interpreta daiteke, Nafarroan dagoen kontzejuen antolaketa Foru Komunitateak dituen eskumen-tituluan oinarritzen baita, toki-erakundearen izaerarekin erakundeak sortzeko eta arautzeko LORAFNAren 46.1 artikuluan aitortuta dituen eskubide historikoak oinarri izanik.

Hirugarrenik, Estatuko Kontu Hartzailetza Nagusiarekiko Nafarroako toki-erakundeetan esku-hartzailetzako funtzioak betetzen dituzten langileen menpekotasun funtzionalak ere, aurreproiektuko arrazoien azalpenean aurreikusitakoa, Foru Komunitateak funtzio publikoaren arloan duen eskumen historikoarekin talka egin zezakeen. Egindako azterketarekin bat etorriz, menpekotasun horrek Estatuarekin egindako Itun Ekonomikoaren Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoarekin talka egingo zuen; hark, toki-erakundeek aurrekontuen egonkortasun eta finantza-iraunkortasun arloan araudia betearazteko kontrola ematen dio Foru Komunitateari.

Foru Legearen proiektuarekin bateragarria

Toki Administrazioaren berrantolaketako Foru Legearen proiektuaren eta Toki Administrazioaren arrazionalizaziorako eta iraunkortasunerako Lege-proiektuaren arteko bateragarritasunari dagokionez, lehenengoan proposatzen diren jarduketa-ildoak Nafarroako toki-administrazioaren egungo egitura berrantolatzera bideratuta daude, gutxietsi gabe –alderantziz–, Estatuko erreformarekin lortu nahi diren helburu estrategikoak. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak uste du, hasiera batean bi testuak bateragarriak direla.

Hala, udalerrien eskumeneko erregimenari dagokionez, foru-proiektuak oinarrizko izaera duen Estatuko legeriak une bakoitzean ezartzen duen esleipena errespetatzen du. Gainera, kudeaketako udalen arteko erakundeen sorrera ordenatua proposatzen du ("Interes Orokorreko Mankomunitateak", "Udalerrien legezko taldeak" eta "Partzuergoetako erakundeak"), pixkanaka behar bezala dimentsionatuta eta bideratuta daudenak eraginkortasunaren nahiz finantza-orekaren printzipioak betetzera, alde horretatik, Estatuko erreformaren printzipioak partekatuz.

Azkenik, Nafarroako proposamenak udalerrien administrazio-kudeaketarako sistema antolatu bat diseinatzen du, "Administrazio Zerbitzuen Taldeen" bidez; horri esker, Estatuko aurreproiektuan baliatutako aurrekontu-egonkortasuneko eta finantza-iraunkortasuneko legerian eskatutako finantza eta aurrekontuen kontrola bermatuko da.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak irizten du kointzidentzia estrategiko horrek ez dakarrela erabateko harmonizazioa araudiaren bi testuen artean. Horregatik, Esparza kontseilariak zenbait alderdiren berri eman du eta, Nafarroaren iritziz, bi proposamenek jaso beharko zituztenak, dagozkien eskumeneko tituluei uko egin gabe, bateragarritasun osoa lortu ahal izateko.

Haien artean, Esparzak azpimarratu du beharrezkoa dela Estatuak kontuan har dezala foru-proiektuan proposatutako kudeaketako udal arteko erakundeek udal-eskumenak bere gain har ditzaketela, eta Estatuko aurreproiektuak erabakitze autonomikoaren esparrura eramaten duena probintzia bakarreko autonomia erkidegoen kasuan, Nafarroan bezala, bertan diputaziorik ez baitago. Esparzaren aburuz, horrek parte hartzeko eskubidea eta toki ordezkaritza urratuko zituen, Nafarroako Gobernuak onartzen ez duen egoera eta, aitzitik, proposatzen duen formularekin errespetatzen dela irizten du.

Gainera, Nafarroak irizten du foru-proiektuan diseinatutako udal arteko kudeaketa-erakundeetara ere zabal zitekeela honako aukera hau: erakunde horiek, propioak ez diren eskumenen eskuordetzea bere gain hartzea (gizarte-zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna, besteak beste). Eskuordetze hori Lege-aurreproiektuak 20.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan bakarrik aurreikusten du (3 dira Nafarroan) eta, gainerako kasuetan, bizilekua autonomia erkidegoetan, honako honi kalterik egin gabe: toki-erakundeek baldintza batzuk betetzen badituzte, egikaritzen jarraitu ahal izango dutela (eskumen propioak egitea ez ditzatela finantza-arriskuan jarri, eskumen autonomikoekin bikoiztasunik sor ez ditzatela eta zerbitzuaren finantza-iraunkortasuna berma dadila aurrekontuen egonkortasun eta finantza-iraunkortasuneko printzipioak errespetatuz).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa