(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Maher Taldeak Cintruenigon dituen instalazio berriak bisitatu ditu asteazkena, 2013.eko otsailak 27


Nafarroako Gobernuak milioi bateko laguntza eman dio proiektu horri, 11 milioi euroko inbertsioa eskatu du eta 40 lanpostu sortuko dira 


Barcina Lehendakaria Maher taldeak Cintruenigon dituen instalazio berriei buruz Enrique Martinezek emandako azalpenak entzuten. Haiekin batera daude, Goicoechea lehendakariordea eta udalerriko alkatea. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Maher Taldea (Pontigo MHR nekazaritzako sukaldaritza) Cintruenigon egokitzen ari den fabrika berria bisitatu du gaur, eta 2013. urte honetan emango dio hasiera bere jarduerari.

11 milioi euroko inbertsioa aurreikusten duen proiektuak Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du milioi bat euro inguru inbertituz, nekazaritzako elikagaien industriarako egindako inbertsioei laguntza emateko esparruaren barnean, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Fabrika berria udalerriko industrialdean dago eta 5.200 metro koadro hartzen ditu. Instalazioek 7 milioi euroko hasierako inbertsioa behar izan dute, lokala egokitzeko, eta hari gehitu behar zaio ekipoetan egindako 4 milioi euroko inbertsioa. Enpresak 40 bat lanpostu finko sortzea aurreikusten du, nahiz eta lan-taldea aldi baterako langileekin igoko zen ekintza eta kanpaina zehatzei aurre egiteko.


Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, Maher-ko agintari eta langileekin, taldeak Cintruenigon dituen instalazio berrien kanpoaldean. ( irudia handitu )

Industria-fabrika berri honetan, taldeak gastronomiako zerbitzu integrala eskainiko du estatu-mailako ostalaritzako merkatuko sektoreetarako. Sektore pertsonalizatuari zerbitzua emango die catering-enpresei, sukalde zentralei, ospitaleei, gizarte-jantokiei, jatetxe nahiz hotelei, bai eta lehengaien sektoreari ere, beren erabilpen-faseetan denboraldiko produktu begetalen tratamendurako direnak, eta baita haiek ondoren biltegiratzeko ere.

Gainera, zerbitzu integrala eskainiko die, alde batetik, elikagai-oinarrien sektoreari, bertan muntaia-sukalderako edo produktuaren azken akaberako hainbat produktu landuko direnak; bestetik, baita gai horri lotutako sektoreari ere, eta handik enpresak beraiei lotutako lokaletarako produktu zehatzak prozesatuko ditu.

Bisitan izan dira, Lehendakariaz gain, lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; enpresako ordezkari Enrique Martínez; eta udalerriko alkate Raquel Garbayo.

Maher Taldea

Maher Taldea 1969an jaio zen Enrique Martinezek duela 38 urtetik kudeatzen duen izen bereko jatetxearen baitan. Cintruenigoko jatetxeaz gain, enpresa hainbat espaziotako gastronomia-zerbitzuez arduratzen da Iruña inguruan, Tuteran, Corellan, Los Arcosen, Lizarran, Aranjuezen, Parlan, Sorian, Burgosen eta Zaragozan. Catering-eko atal bat du, eta ekitaldiak sustatzeko goranzko bilakaera du estatu-mailan.

Gaur egun Maher Taldeak 26 pertsona ditu kontratu finkoarekin, nahiz eta une zehatzetan aldi baterako 400 lagun ere kontratatzen dituen ekitaldi zehatzak ospatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa