(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak ebakuntza-gelak bostetik zortzira igo du ortopediako operazioak egiteko ostirala, 2013.eko martxoak 1


Vera kontseilariak Ubarmin klinika bisitatu du kirurgia-eremu berria martxan jarri dela eta 


Vera kontseilaria Ubarmingo ebakuntza-gela berrietako bat bisitatzen, Osasunbideako zuzendari Angel Sanz eta CHNko zuzendari Ignacio Iribarrenekin batera. ( irudia handitu )

Osasunbideak hiru ebakuntza-gela izango ditu aurten ortopediako operazioak egiteko. Ekipamendu horri esker murriztuko dira, itxarote-zerrendak eta kontzertazio pribatua, anestesia lokalarekin egindako garrantzi gutxiko operazioetara mugatuko dena.

Igoera hori egin ahalko da Ubarmin klinikako (Nafarroako Ospitale Gunea) kirurgia-eremu berria martxan jarri delako, eta ostiral honetan Osasun kontseilari Marta Verak bisitatu duena. Zerbitzu berri horretan Nafarroako Gobernuak 9.467.064 euro inbertitu du, guztira, eta kopuru horretatik, 6.867.000 obretan eta 2.600.000 ekipamenduan.

Aurten arte, Osasunbideak bost ebakuntza-gela zituen ortopediako operazioetarako, lau Ubarminen eta bat CHN B-n eta San Juan de Diosera bideratzen zituen operazioak. Ubarmingo kirurgia-eremu berriak zortzi ebakuntza-gela ditu, sei martxan daude jada eta beste bi kirurgia anbulatoriorako dira (beren jarduerari apirilaren 15ean emango diote hasiera), dagozkien beren zerbitzuen gelekin, Zainketa Intentsiboetako Unitate berri batekin eta esnatzeko gela batekin.

2012an 3.200 operazio egin ziren Ubarmin klinikan (ordeztuak izan diren lau ebakuntza-gelatan). 2013rako aurreikuspena zortzi ebakuntza-geletan 4.300 operazio egitea da. Gogoratu behar da CHNko ortopediako kirurgia eta traumatologiako zerbitzuak integratzean, Ubarmin klinika ortopediako kirurgiarako erreferentzi bihurtu dela: belauneko bi unitate (San Martin zentroan ere kontsultak izango dira) eta mokorreko nahiz tumoreen beste unitate batzuk: bizkarrezurrekoa; oinekoa; goiko gorputz-adarretakoak. Gainera, blokeoen itxarote-zerrenda kentzea aurreikusten da.

Halaber, Ubarminen egindako inbertsioei esker, lehen eguneko lau kontsulta egiten baziren (12 paziente) orain zortzira izango dira (20 paziente), eta ospitaleratzearen ondorioz egunero 55-60 ohe okupatuta bazeuden, orain 90-100 okupatuko dira.


Ubarmin klinikako ebakuntza-gela berrietako bat. ( irudia handitu )

Lehen solairua: kirurgia anbulatorioa eta ZIU

Kirurgiako eremu berriak bi solairu ditu, guztira 3.610 metro koadro hartzen du eta bi solairutan banatzen da, nahiz eta beste osagarri batzuk ere egin diren behe-solairuan eta sotoan.

Lehen solairuan kirurgia handi anbulatorioko zerbitzua dago. Zehazki, bi ebakuntza-gela ditu, pazienteentzako aldagelez gain, inguruneari egokitzeko gunea, prestatzeko gunea eta esnatzeko berariazko gela. Sarbide independente batekin diseinatu da ospitaleratzea behar ez duten paziente horiei emandako arretak ospitaleratzeko zirkuitua eragotz ez dezan. Esterilizatzeko zentral berri bat ere badu.

Solairu horretan ere dago Zainketa Intentsiboetako Unitate berria, hamabi pertsona sartzen dira bertan eta gaur egun dagoen ohe-kopurua bikoizten du. Instalazioen barnean zerbitzuko beste gela batzuk daude, biltegiak eta lokal osagarriak. Guztira, lehen solairuak 1.470,2 metro koadroko azalera erabilgarria du.

Bigarren solairua: Kirurgia-blokea

1.463,8 metro koadroko bigarren solairuan, ospitaleratzea eskatzen duen kirurgia-jarduera guztia hartzen du. Ekipatutako sei ebakuntza-gela ditu gaur egun klinikak egiten dituen Ortopediako Kirurgiaren operazioetarako beharrezko teknologiarekin; eta esnatzeko gela, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak diren gela guztiez gain. Azkenik, beheko solairuan eta sotoan gela eta instalazio berriak daude kirurgia-eremuari zerbitzua emateko.

Obrak egiteko, beharrezkoa izan da ebakuntza-gela berrien kokapena liberatuko duten aurretiazko lan-sorta guztia egikaritzea, lehen zenbait gelak eta zerbitzuk okupatzen zutenak. Lehenengo lanak 2000. urtean hasi ziren eta birmoldaketa osoa 2011n amaitu zen. 2012an zehar ekipamenduari ekin zitzaion.

Denbora horretan beharrezkoa izan da ere sarbideak berrantolatzea eta instalazioak modernizatzeko obrak egikaritzea, eta eraikuntza araudi berriei egokitzeko obrak egitea ere. Kirurgia-eremua egikaritu aurreko obra-faseak honako hauek izan dira: 6. solairuaren birmoldaketa eta 3., 4. eta 5. solairuen ospitaleratzea, biltegira sartzeko nasa, hirugarren solairua berritzea, behin-behineko ZIU tokiz aldatzea eta egokitzea, larrialdietarako eskailera eta anbulantzien bide eta sarbide berriak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa