(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Guneak unitate bat abian jarri du elikagaiekiko intolerantzia murrizteko eta desagertzeko ostirala, 2013.eko martxoak 1


Urtarrilaren 23tik hamabost haur tratatu ditu


Nafarroako Ospitale Guneak elikagaiekiko Aho Tolerantziako Indukzio (ITO) unitate bat abian jarri du, behi-esnea eta oiloaren arrautza bereziki. Elikagai horiek berez 5 urtetik aurrera onartzen ez dituzten aurretiaz diagnostikatutako haurrak tratatuko ditu, batez ere alergia oso larria duten adingabeak eta aztarnak oharkabean hartzeagatik bizi-arriskuan daudenak.

CHNko Alergologia eta Pediatria zerbitzuek adostutako desentsibilizazio-tratamendua bost fasetan banatuta dago, eta honako honetan datza: tartean dagoen elikagaia, denbora-tarte erregularretan geroz eta dosi handiagoetan (mikrogramoak hartuz hasiko da) ematea era pertsonalizatuan eta kontrolatuan, harik eta, ahal bada, zenbait gramotara heltzen den arte, eta pazienteak egunero hartu beharko du bizitza guztian zehar, prentsaurrekoan Pediatria Zerbitzuko buru Enrique Bernaolak eta Alergologia Zerbitzuko buru Ana Tabar-ek azaldu dutenez. CHNko zuzendari Ignacio Iribarrenek zerbitzu hori Pediatriako "pixkanakako hobekuntza guztien" barnean sartu du: eguneko zentro onkologikoa, Pediatriako larrialdiak eta behaketa-unitate berria.

Tratamendu horrek tartean dagoen elikagaiaren kopuru txikiekiko pazientearen tolerantzia bermatzen du, eta hori hobekuntza handia da pazientearen segurtasunean eta familiaren bizi-kalitatean eta, sarritan, arazoak ematen dituen elikagaia normal hartzea dakar

Prozedura azken urteotan hobetu egin da eta hura jarraitzeko agindua zabaldu; hala, ospitaletako zerbitzuen sailean sartu da azken bizpahiru urteotan. Proiektua Osasunbidean hasiko da ikusita protokoloak nola hobetu diren eta prestatutako produktu egokiak berriki nola merkaturatu diren praktikan jartzeko, bai eta interes klinikoagatik eta tartean dauden bi mediku-talde izateagatik (Alergologia eta Pediatria) eta hura izateko pazienteen elkarteek egindako eskaeragatik; izan ere, prozedurak pazienteen bizi-kalitatean eragiten du.

Biztanleen % 1 eta % 3 artean

Berriki egindako kalkuluen arabera, elikagaien alergiak biztanleria guztiaren % 1etik % 3 bitarteko biztanleei eragiten die, eta hiru urte baino gutxiagoko haurrengan sarriagoa da; kasu horretan prebalentzia % 8ra hel daiteke, arrautzari eta esneari dioten alergiagatik, batez ere.

Hala, 5 urterekin esnearekiko intolerantzia izaten jarraitzen dute intolerantzia duten haurren % 10ak, eta arrautzarekiko, % 13 inguruk. Haietatik, % 20k erreakzio larriak ditu, maiz anafilaxia-eran, horrek dakarren bizi-konpromisoarekin eta elikagaiaren (aztarnak) kopuru txikiak hartuz sortzen direnak, askotan oharkabean; gertaera horrek antsietatea sortzen duen familiatan.

Ospitale Guneak, lehenik eta behin, zerbitzu berri hori arrautzarekiko intolerantzia larria duten haurrei eskainiko die. Pasa den hilaren 23tik aurrera, 15 tratamenduan daude eta zortzik intolerantzia gainditzen dutela detektatu da. Laster, unitatea esneari alergia dioten haurrak tratatzen hasiko da.

Tratamenduaren faseak

Tratamenduak bost fase ditu. Lehen hirurak 10-12 astez luzatzen dira gutxi gorabehera eta laugarrenak urtea gainditzen du.

1.- Diagnostikoaren kanpo-kontsulta: historia klinikoaren analisia, azaleko probak, arnas-funtzioko teknikak ikastea…

2.- Diagnostikoa baieztatzeko test bat egitea (ahoko probokazio bikoitz itsuaren testa) ospitalean, aztertzen ari den elikagaiari etengabeko alergia-diagnostikoa baieztatzeko beharrezkoa dena, eta banako dosia erabakitzea tratamenduari ekiteko. Probokazioaren emaitza positiboa bada, pazientea tolerantziaren indukzio-fasera edo tratamendua egitera pasako da.

3.- Tolerantziaren indukzioa ospitalean (1-9 aste arrautzaren kasuan, adibidez). Tartean dagoen elikagaiaren geroz eta dosi handiagoak ematean datza.

Astean egun batean, elikagaia emango da beti entrenatutako erizain baten eta mediku-espezialista baten ikuskaritzapean.

Ondoren, haurrak onartutako dosia hartu beharko du etxean, behar bezala ikuskatuta. Eta hurrengo astean, mediku-taldeak dosia handituko du. Etapa horretan beharrezkoa da Lehen Mailako Arretako pediatriako profesionalen laguntza.

Pazienteak eta haren familiak jarraibideak jasoko dituzte erreakzioak ezagutu eta tratatzeko etxean dosia hartu ondoren. Erreskateko sendagaia ematen zaio, beharko balu ere. Nolanahi ere, fase horretan, Larrialdietako medikuen laguntza ere behar da, erreakzioak badaude eta etxean azkar batean konpontzen ez badira.

4.- Etxeko mantentze-lana. Elikagaiarekiko dosi estandar batekiko tolerantzia lortu ondoren (edo hala badagokio, onartutako gehieneko dosia), pazienteak erregularki hartzen jarraitu behar du delako elikagaiaren berariazko jarraibidearen arabera.

5.- Dieta librea. Aurreko fasean delako elikagaiarekiko tolerantzia arrunta ona ikusten bada, aurre-medikazioa pixkanaka gutxitzen da eta dieta apurka normalizatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa