(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak FMko 42 lizentzia berri esleitu ditu astelehena, 2013.eko martxoak 4


Sanchez de Muniain lehendakariordeak foru-agindu bat onartu du, eta bertan lehiaketa ebazteaz gain, hautatutako enpresei frekuentzia zehatzak eman zaizkie


Bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Luis Sanchez de Munianek Foru Agindu bat sinatu du eta, haren bidez, Nafarroako FM irrati-lizentzia berriak esleitzeko lehiaketa ebazten da (42. NAO, matxoaren 1ekoa), Balorazio Mahaiak planteatutako proposamena ikusita.

Harekin bat etorriz, guztira 17 irrati-enpresak FMko 42 lizentzia berri lortu dituzte, 15 udalerritan banatuta. Beste bi lizentzia, Burgeten, hutsik geratu dira eskaintzarik egin ez delako.

Foru Aginduak lehiaketa amaitutzat jotzen du, puntuazio handiena lortu zuten enpresek eskuratu nahi zuten frekuentzia hautatu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Deialdian 26 pertsona fisiko edo juridikotik etorritako 142 eskaintzek parte hartu zuten, eta kopuru horretatik azkenean 117 proiektu aztertu ziren. Lehiaketa horrekin, Nafarroak FM lizentzien irrati-eskaintza bikoiztu du (20 zeuden gaur egun), eta FMko emisioen sarrera ahalbidetu zaie halakorik orain arte ez zuten zotzi mugapetan (Ameskoabarren, Burgete, Baztan, Bera, Izaba, Larraun/Baraibar, Leitza eta Otsagabia) eta gainerakoen irrati-diala aberastu da (Altsasu, Lizarra, Iruña, Azkoien, Tafalla, Tutera eta Zangoza). 

 

Puntuazio handiena eskuratu duten 17 enpresatatik, 12k irrati-lizentziarik ez dute Nafarroan eta bost jada beste udalerri batzuetan daude. Zehazki, enpresa horiek dira: Abian Komunikazioa SL (9 irrati lortu ditu), Radio Popular SA (6 lizentzia), Kiss Radio SA (4) eta Zeroa Multimedia SA (3). Aldiz, bakoitza bi lizentziarekin daude: Agrupación Radiofónica SAU, Asociación Cultural Xorroxin Elkartea, Radio Amanecer SA, Radio Publi SL, Radiodifusora Navarra SAU, Radiodifusión del Principado SL eta Uniprex SAU. Azkenik, lizentzia bat dute: Libertad Digital SA, Sauzal 66 SL, YRI Multimedia Comunicación SL, Pevesa Comunicación SL, Unidad Editorial SL eta Pausu Media GKE Elkarteak.

Lan egingo den merkataritza-markei dagokienez, ondorengoak ageri dira: Cope (5 lizentzia), Ser (3), Kiss (4), Onda Cero (2), Punto Radio (2), Radio María (2) eta Xorroxin Irratia (2). Gainera, ondorengo irratiek ere lizentziak lortu dituzte: Cadena 100, Cadena Dial, Es.Radio, Radio Intereconomía eta Radio Marca. Azkenik, beste 17 frekuentziatan sorrera berriko irrati-programazioa emitituko da.

Banaketa udalerrien arabera

Udalerri ezberdinetan puntuazio onenak lortu dituzten enpresak honako hauek izan dira, biztanleriaren arabera ordenatuta:

-Iruña. 16 eskaintza aurkeztu ziren 2 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak Radiodifusora Navarra SAU (Ser) eta Radio Popular SArenak (Cope) izan dira.

- Tutera. 14 eskaintza aurkeztu ziren lizentzia bakar baterako. Puntuazio onena Uniprex SAUrena (Onda Cero) izan da.

-Tafalla. 14 proiektu aurkeztu ziren 3 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak Uniprex SAU (Onda Cero), Radio Popular SA (Cope) eta Sauzal 66 SLrenak (Intereconomía) izan ziren.

-Lizarra. 15 eskaintza 2 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak, Radiodifusora Navarra SAU (Ser) eta Radio Popular SArenak (Cope).

-Baztan.4 eskaintza 3 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Asociación Cultural Xorroxin Elkartea (Xorroxin Irratia), Zeroa Multimedia SA (sortu berria den irratia) eta Abian Komunikazioa SLrenak (sortu berria den irratia).

-Altsasu. 6 proposamen 3 lizentzia lortzeko. Esleipendunak dira Agrupación Radiofónica SA (Ser), Radio Publi SL (Punto Radio) eta Agrupación Radiofónica SA (Cadena Dial).

- Azkoien. 10 eskaintza 3 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak, Radio Popular SA (Cadena 100), Libertad Digital SA (Es.radio), eta YRI Multimedia Comunicación SLrenak (sortu berria den irratia).

-Bera. 5 eskaintza 4 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Asociación Cultural Xorroxin Elkartea (Xorroxin Irratia), Zeroa Multimedia SA (sortu berria den irratia), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Pausu Media GKE Elkartearenak (sortu berria den irratia).

-Zangoza. 7 proiektu 3 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak Radio Popular SA (Cope), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Kiss Radio SAk (Kiss) erdietsi dituzte.

-Leitza. 4 proiektu 3 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Radio Publi SL (Punto Radio), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Zeroa Multimedia SArenak (sortu berria den irratia)

-Larraun. 2 eskaintza lizentzia bakar baterako. Puntuazio onena Abian Komunikazioa SLren izan zen (sortu berria den irratia).

-Ameskoabarren.5 proposamen 4 lizentzia lortzeko. Puntuazio onenak, Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia), Kiss Radio SA (Kiss), Radio Amanecer SA (Radio María) eta Radiodifusión del Principado SLrenak (sortu berria).

-Otsagabia. 5 eskaintza 4 lizentzia eskuratzeko. Puntuazio onenak, Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia), Kiss Radio SA (Kiss), Unidad Editorial SL (Radio Marca) eta Radiodifusión del Principado SLrenak (sortu berria).

-Izaba. 8 eskaintza aurkeztu ziren 4 irratirentzat. Puntuazio onenak, Radio Popular SA (Cope), Pevesa Comunicación SL (sortu berria den irratia), Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia), Kiss Radio SArenak (Kiss).

-Burgete. 2 proposamen lehiatu ziren 4 lizentzia lortzeko eta, beraz, bi hutsik geratu dira. Puntuazio onenak Abian Komunikazioa SL (sortu berria den irratia) eta Radio Amanecer SArenak (Radio María) izan dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Frekuentzia-koadroa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa