(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak pizgarri fiskalak emango dizkie sozialki konprometitutako proiektuei astelehena, 2013.eko martxoak 4


Barcina Lehendakariak lehen zigilua `la Caixa´-ri eman dio egiten duen gizarte-ekintzaren aitorpen modura


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur iragarri du Nafarroako Gobernuak sozialki konprometitutako proiektuei pizgarri fiskalak emango dizkiela, Foru Komunitatean egoitza duten gizarte-zerbitzuen arloko elkarte eta fundazioek garatutakoei.

Foru-lege baten bidez finkatuko diren pizgarri horiek kuotaren % 40ko kenkarira helduko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ), eta % 20ra Sozietate Zergan, bi kasuetan oinarri likidagarriaren % 30eko mugarekin. Gainera, Sozietate Zergaren zerga-oinarriaren % 100eko kenkaria izango dira.

 Barcina Lehendakariak gaur `la Caixa´-ri lehen ziurtagiria eman dio egiten duen gizarte-ekintzaren aitorpen modura. Zigilua erakundearen Nafarroa, Aragoi eta Errioxako lurralde-zuzendari Raul Marquetak jaso du.

Comprometido Socialmente zigiluaren logotipoa

Comprometido Socialmente zigiluaren logotipoa.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur iragarri du Nafarroako Gobernuak sozialki konprometitutako proiektuei pizgarri fiskalak emango dizkiela, Foru Komunitatean egoitza duten gizarte-zerbitzuen arloko elkarte eta fundazioek garatutakoei.

Foru-lege baten bidez finkatuko diren pizgarri horiek kuotaren % 40ko kenkarira helduko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ), eta % 20ra Sozietate Zergan, bi kasuetan oinarri likidagarriaren % 30eko mugarekin. Gainera, Sozietate Zergaren zerga-oinarriaren % 100eko kenkaria izango dira.

`Comprometido Socialmente´ zigiluarekin aitortutako proiektuak egikaritzeko ekarpen ekonomikoak egiten dituzten hiritar, enpresa eta erakundeei emango zaizkie.

Barcina Lehendakariak gaur `la Caixa´-ri lehen ziurtagiria eman dio egiten duen gizarte-ekintzaren aitorpen modura. Zigilua erakundearen Nafarroa, Aragoi eta Errioxako lurralde-zuzendari Raul Marquetak jaso du.

Zigiluaren helburua bikoitza da. Alde batetik, gizarte-zerbitzuen arloko zenbait proiekturen garrantzia aitortzea Nafarroako herritar guztientzat eta, bestetik, haiek egikaritzeko ekarpen ekonomikoak sustatzea.

Ekimena sektoreko elkarteekin adostu da, krisi-garai honetan elkarte horietako zenbaitek bizi dituzten zailtasun ekonomikoak egiaztatu ondoren.

Horrekin finantzaketa-era berri bat finkatzen da, eta haren helburua legez bermatutako laguntzetatik at dauden kolektiboen beharrek betetzea da; haien artean daude, esaterako, gizarteratzeko errenta edo mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzak (bermatuta).

Hortaz, Gizarte Politiken Departamentuaren arloan lan-ildo berri bat da, eta tartean sartzen dira gizarte guztia nahiz gizarte-proiektuetan lan egiten duten sektore guztiak.

Zigilua nola lortu

Aitorpen hori lortzeko, urtero deialdia sortuko da, eta bertara gizarte-zerbitzuen arloko irabazi-asmorik gabeko erakundeak aurkeztu ahal izango dira, egoitza soziala Nafarroan dutenak edo Foru Komunitatean ordezkaritza iraunkor bat dutenak gutxienez duela bi urtetik, zerga-betebeharrak egunean izanik eta inolako debekutan sartuta egon gabe.

Zigilua ematea eskatzen duten proiektuak proiektu sozialak izan beharko dira, Nafarroatik antolatutakoak eta pertsonen oinarrizko eta premiazko beharrei zerbitzuak nahiz laguntzak emateko bideratutakoak. Ez dira onartuko honako honetan oinarritzen diren proiektuak: arlo orokorreko gizarte-zerbitzuen sailak bermatutako prestazio gisa aurreikusitako jarduerak egitea.

Halaber, proiektuek kudeaketako eraginkortasun, gardentasun eta kalitateko baldintzak bete beharko dituzte, 2013an egikaritzen hasi beharko dira eta hainbat urtetarako izaera izan ahalko dute.

Honako hauei zuzendutako programek lekua izango dute: drogazaleei, gizarte-baztertuei, gurasobakarreko familiei, familia ugariei, gatazka-egoeran dauden familiei, gatazkan eta gizarte-zailtasuneko adingabeei, babesik gabeko egoeran dauden espainiar nazionalitateko adingabeei, inoren laguntzarik ez duten atzerriko adingabeei, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei, gutxiengo etnikoei, presoei, preso ohiei eta menpeko sozialei, adinekoei, buruko gaixotasun larria duten pertsonei eta ezintasunen bat duten pertsonei.

Programaz baliatuko ahalko dira ere: prestaziorik gabeko langabeei arreta emateko programak, eta herrialde azpigaratuetako behar handieneko herrien aldeko nazioarteko garapenerako lankidetzakoak, bereziki gerra-gatazkaren bat jasaten ari diren edo jasan duten herrialdeena edo ezbehar naturalek gogor kaltetutakoena.

Programaz baliatu ahalko dira ere, Autonomia Pertsonalaren Legea garatzeko laguntza-programak, eta emakume nahiz gizonen aukera-berdintasuna sustatzen duten ekintzen garapenari laguntzeko programak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa