(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak DNAren biobanku bat osatu du emaile osasuntsuen laginekin asteartea, 2013.eko martxoak 5


Odol eta Ehun Bankuak odol-produktuen hondarrak Navarrabiomed-i laga dizkio emaileek aurretiaz oniritzia eman ondoren


Nafarroako Gobernuko Miguel Servet Fundazioa-Navarrabiomed-ek osasuntsu dauden pertsonen DNA bilduma bat osatu du; horri esker, ikertzaileek lagin horiek gaitza duten beste batzuetatik jasotakoekin erkatu ahal izango dituzte; hala, gaixotasunen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrera egin ahal izango da.

Emaile osasuntsuen DNA-bilduma (kontrol-subjektu izenekoak) Nafarroako Odol eta Ehun Bankuarekin (BSTN) egindako akordioari esker lortu ahal izan da; banku hori astero odol-emateetatik etorritako odol-hondarrak bidaltzen hasi da.

Osasunbidearen zerbitzu horrek 21 emaile aktibo ditu gaur egun, eta Nafarroan, egunero, 100 eta 140 odol-emate inguru egiten dira. Odol-osagaiak prozesatzean ikerketan erabil daitezkeen `hondarrak´ sortzen dira: edukia analisien hodietatik, soberakinak ehunak prozesatzeko nahiz odola zatikatzeko prozesuetan eta abar.

Navarrabiomed, aldiz, DNA ateratzeaz arduratzen da; hura aztertzeko baldintza egokietan kontserbatzeaz (-80 gradutan izozten da); eta kostu-prezioan banatzeaz ospitale, unibertsitate, bioteknologia-zentro eta beren lana gaixotasunak ezagutzera bideratutako enpresen ikerketa-taldeei.

Onartutako lagatzea, altruista eta anonimoa

Navarrabiomed-en asmoa da epe ertainean Foru Komunitateko odol-emaile gehienek ikerketa biomedikuari ere laguntza desinteresatu eskaintzea. Aipatu behar da emaileen eskubideak bermatzeko, Bankuak aurretiazko oniritzia jasotzen duela eta Navarrabiomedi laginak ematen dizkiola anonimotasuna gordez (sexuaren eta adinaren gaineko informazioa bakarrik mantentzen da). Aurrez, Biobankuko batzorde zientifiko eta etikoak ikerketa-proiektuak ebaluatu eta lagina lagatzea baimentzen dute.

DNA-bildumari esker, aurrera egin ahal izango da, dibertsitate genetiko eta genomikoaren gaineko ikerketan (Giza Genoma Proiektua), zenbait gaixotasun eragiten dituzten gene-aldaketaren ezagutzan eta baita gaitz horiek izateko gizabanakoek dituzten aukeretan ere.

Gainera, "medikuntza pertsonalizatua" izenekoa erraztuko du, eta haren ondoriozko aurrerapena jomuga terapeutiko berrietan eta, azkenik, Nafarroako biztanleriaren osasun-patroiak ezagutzen ere lagunduko du (nagusi diren gaitzak, indarguneak…).

Navarrabiomed-en Biobankuko laugarren bilduma

Biobankuak osatzea eta, haren ondorioz, laginak ikertzaileei lagatzea mediku-ikerketako aurrerapenaren zutabe nagusietako bat da, eta biztanleriaren osasunean eta ongizatean hobekuntza handiko efektuak ditu.

Kontrol-subjektuen DNA-bilduma gaur arte FMSren Biobankua osatzen duten hirubildumen osagarri da (Ehun Neurologikoak, Tumoreak, Arrisku Kardiobaskularra eta Genetika eta herentziazko gaixotasunak; azken horrek hari lotutako DNA laginak), hainbat gaitz-motaren gizakien lagin biologikoen laginekin, hasiera batean Osasunbideak kudeatutakoak eta 2012an Fundazioari lagatakoak.

Zehazki, Ehun Neurologikoen Bankuak heriotza-ondorengo ehun neurologikoa lortu, prozesatu, diagnostiko neuropatologikoa egin eta kontserbatzen du. 2004an sortuta, gaur egun gaitz neuroendekatzaileak (Alzheimer, Parkinson…) dituzten pazienteen eta emaile osasuntsuen burmuineko 345 emate baino gehiagoren laginak daude. Espainiako ehun neurologikoen biobanku garrantzitsuenetako bat da, eta laster Alzheimer duten Gaixoen Familiartekoen Elkartearekin (AFAN) batera egindako emaileak nahiz funtsak erakartzeko kanpaina batez baliatuko da.

Bestalde, 2008. urtetik, Tumoreen Bankua du, eta tumore-ehunak ez ezik, serum-lagin txikiak biltegiratzen ditu. Eta azkenik, Biobankuak sortzetiko gaixotasunak dituzten pazienteen, adimen-atzerapena duten pertsonen eta haiei lotutako beste patologia batzuk dituzten pertsonen DNA-laginak zaintzen ditu ikerketarako 1989. urtetik, eta Nafarroako Ospitale Guneko Genetika Zerbitzuak jaso eta kudeatzen ditu.


FMSren Biobankua kanpoko bi batzordetara atxikita dago, bata zientifikoa eta beste etikoa dena (Nafarroako Klinika Ikerketarako Etika Batzordea).
Carlos III.a osasun-institutuko Biobankuen Estatuko Sarearen barnean dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa