(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea lehendakariordeak adierazi du krisiaren irtenbidea “guztion esku” dagoela asteartea, 2013.eko martxoak 5


Adierazpen horiek egin ditu Espainiako Elkarlaneko Kooperatiben Konfederazioaren batzar orokorraren itxieran


Lehendakaritza-mahaia

Goicoecea lehendakariordea COCETAren batzar orokorraren itxiera-ekitaldian. Haren alboan, ezkerretik eskuinera, Pedreño, Alba eta Gallo. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak "guztion ahalegina eta inplikazioa" eskatu du gaur; izan ere, krisi honetako arazoen irtenbidea "guztion esku dago". "Guztiok elkarrekin kalitatezko enplegua lortuko dugu, gizartearen beharrei erantzuteko balio izango duen enplegua, eta enplegu demokratikoa, non langileak ezinbesteko pieza sentituko diren", aipatu du.

Horregatik, adierazi du "aldaketaren eragile aktibo izan behar dugula" eta "ezin dugula beste batzuek agintea hartzeko zain egon".

Lourdes Goicoecheak adierazpen horiek Espainiako Elkarlaneko Kooperatiben Konfederazioaren (COCETA) batzar orokorraren itxieran egin ditu. Iruñeko Kondestablearen jauregian egin den batzar horretan autonomia erkide guztietako elkarlaneko kooperatibako ordezkarien kideak izan dira, haien artean Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL).

Goicoechea lehendakariordeak azpimarratu du, "bilkura horien" bidez, enpresa-sare "sendoa, egonkorra eta konfiantzazkoa" sortu dela, eta hark 17.000 kooperatiba ordezkatzen ditu, 210.000 lanpostu eta 22.100 milioi euro fakturatzen du.

Gogora ekarri behar da Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Murtziarekin batera, Gizarte Ekonomiako enpresa-sektorean enplegua sortzen dinamismo handiena erakusten ari den Espainiako eskualdeetako bat dela, Azken urtean, elkarlaneko kooperatiben esparruan bakarrik, 17 sozietate eta 119 lanpostu sortu dira. Era horretan, sektoreko 6.658 lanposturekin itxi zen 2012. urtea; duela hamarkada bat, berriz, 4.519 lanpostu zeuden.

Lourdes Goicoechearekin mahai berean izan dira COCETAko lehendakari Juan Antonio Pedreño; ANELko lehendakari Luis María Gallo; eta Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba.

Itxieraren aurretik, `Al filo de lo imposible´-ko enpresari, aurkezle eta piragüista Antxon Arzak `¡Si somos innovadores! Aunque nos corten las alas, seguiremos volando’ izeneko hitzaldia eman du. Hitzaldiak bi zati izan ditu: lehenengoan, zailtasunen aurrean ametsei eta ilusioei eusteko garrantziari buruzkoa eta, bigarrena, proiektu ororen funtsezko zutabeetan oinarritu da (ilusioa, berrikuntza, komunikazioa eta kohesioa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa