(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 13,75 milioi euro bideratuko du babestutako sektoreetarako enplegu-politikak sustatzeko asteazkena, 2013.eko martxoak 6


Gutxieneko soldataren % 75 arte ordainduko da Enpleguaren Zentro Berezietan (6,55 milioi); eta deialdi berriak sustatuko dira Enpleguaren Lantegi Eskoletarako (5 milioi) eta Babestutako Enplegu Sozialetarako (2,2 milioi) 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak guztira 13.755.489 euroko gastua onartu du gaurko bilkuran babestutako sektoreetan enplegu-politiken sustapenari lotutako hiru programa egin eta diruz laguntzeko: 6,55 milioi enpleguaren zentro berezietarako (langile ezinduen soldatak finantzatzeko laguntzak); 5 milioi diru-laguntzen deialdi bat, lehiaketan, sustatzeko enpleguaren lantegi-eskoletarako; eta 2,2 milioi babestutako enplegu soziala sustatzeko deialdiari jarraipena emateko (gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat).

 

Tasubinsako garbitegia, Noainen.

Nafarroako Gobernuak guztira 13.755.489 euroko gastua onartu du gaurko bilkuran babestutako sektoreetan enplegu-politiken sustapenari lotutako hiru programa egin eta diruz laguntzeko: 6,55 milioi enpleguaren zentro berezietarako (langile ezinduen soldatak finantzatzeko laguntzak); 5 milioi diru-laguntzen deialdi bat, lehiaketan, sustatzeko enpleguaren lantegi-eskoletarako; eta 2,2 milioi babestutako enplegu soziala sustatzeko deialdiari jarraipena emateko (gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzat).

Babestutako sektoreetan enpleguaren sustapenari lotuta Nafarroako Gobernuak gaur hartutako erabakietan lehenengoa 6.545.687 euro onartzea izan da, enpleguaren zentro berezietan ezinduak diren pertsonak betetzen dituzten lanpostuei dagozkien soldata-kostuak finantzatzeko.

Gaur egun SNEk kalifikatutako 17 zentro daude eta ezintasun-maila ezberdina duten 1.300 pertsonari lan ematen die. 2012an 6.669.500 euroko laguntzak jaso zituzten, guztira. Onartutako diru-laguntza zentro guztietako langileen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50i dagokio (diru-laguntzaren % 80) eta osagarriari 11 zentrotako 400 langileren % 75 arte, ezintasun-maila handiagoa dutenak (diru-laguntzaren % 20).

Gogoratu behar da 2012an egin zuen moduan, Nafarroak osagarri horri eusten diola lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 arte, Estatuko araudiak nahitaezko portzentaje hori % 50era murriztu ondoren. Administrazio publikoek egitera behartuta dauden ekarpena % 75 arte handitzen duen autonomia erkidego bakarra da.

Enpleguaren lantegi-eskoletarako deialdia

Gainera, Foru Gobernuak 5 milioi euroko gastuaren bigarren erabaki bat hartu du, kasu honetan hainbat urtetarako, 2013 (2 milioi euro), 2014 (2 miloi euro) eta 2015 urteetan (1 milioi bat euro) Enpleguaren Lantegi Eskolen programak finantzatzeko. Programa bateratu berri horrek bakar batean elkartuko ditu 2006an abian jarri ziren lantegi-eskolak (25 urtetik beherakoentzat) eta enplegu-tailerrak (iraupen luzeko langabeentzat).

Nafarroako Gobernuak orain baloratu du jarduketa horiek ez zeudela pentsatuta gaur egun dauden egoera eta enplegu-tasetarako, eta enpleguaren politika aktiboak egoera berriei egokitu behar zaizkiela.

Hori dela eta, Foru Gobernuak `Enpleguaren Lantegi Eskolak´ izeneko programa berri hori landu du; hura deialdi berri batean eta oinarri arautzaile berrietan sostengatzen da, eta prestakuntza nahiz enpleguaren programa horiek sustatzen dituzten instituzio zein erakundeetarako baremo eta baldintza bateratuak sartuz.

Urte honetatik aurrera, deialdia lehiaketa bidez egingo da, hau da, banaka eta objektiboki baloratuz programari atxiki daitekeen proiektu bakoitza, bere eskaera aurkeztean emandako datuen arabera.

Orain arte, laguntzak proiektu zehatzei ematen zitzaizkien edo, bestela, erakunde sustatzaileei, landuko zituen ekimen guztietarako. Sistema berriari esker, ekimen horietarako gastu publikoaren eraginkortasuna handiagoa izango da, enplegagarritasun-jarduerak zuzenean diruz lagunduko baitira, jarduera horien sustatzaileen langile nahiz gastu arrunteko egituren kaltetan. 2012an zehar, hamabi proiektu egin ziren Lantegi Eskola eta Enplegu Tailerreko programen barnean, eta haietan lanik gabe zeuden 576 pertsonak parte hartu zuten.

Babestutako Enplegu Sozialaren Programa

Azkenik, Foru Gobernuak hirugarren erabaki bat hartu du, Babestutako Enplegu Soziala programarako 2.209.802 euroko gastua baimenduz; programa hori gizarteratzeko errentaren (RIS) hartzaileak laneratzeko da, taldeko interesa duten proiektuetan parte hartuz. Proiektu horiek toki-erakundeek edo ekimen sozialak sustatzen dituzte pertsona horien aldi baterako lan-kontrataziorako, enplegu normalizatuaren bidez gizarteratzeko aukerak hobetuko dituen ohiturak nahiz trebetasunak eskuratzeko helburuarekin.

Programa horretan kontratatzeak Gizarte Segurantzan kotizatzea dakar, eta horrek langabezia-prestazioa sortzen du programaren amaieran; gainera, kontratazio-aldian, gizarteratzeko errenta kobratzea saihesten da. Bi egoerek gizarteratzeko errentari dagokion partidako gastua kontrolatzen laguntzen dute.

2012an programa horretarako 2.003.659 euro bideratu ziren eta programa horretaz 484 pertsona baliatu ziren toki-erakundeek (udalak eta mankomunitateak) , ekimen sozialen enpresek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek egindako lan-kontratuen bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa