Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Brikolajean, lorezaintzan eta dekorazioan espezializatuta, 36 lanpostu sortuko ditu zuzenean eta zeharka
Barcina Lehendakaria eta Capdeville AKÍren inaugurazioko zinta mozten, Tuteran.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina AKÍ enpresak Foru Komunitatean zabaltzen duen lehen establezimenduaren inaugurazioan izan da gaur, Tuteran. Brikolajean, lorezaintzan eta dekorazioan espezializatutako dendak 36 lanpostu sortuko ditu, 21 zuzenean eta 15 zeharka.
Lehendakariak azpimarratu du "enplegua arazo nagusia den garai hauetan, 36 lanposturen sorrera jaso dezakegun albiste onena dela".
Gainera, adierazi du, denda horren irekiera azken hilabeteotan Erriberan sustatutako beste zenbait enpresa-ekimeni gehitzen zaizkiela, esate baterako: Uvesa enpresak jarritako oilaskoen inkubagailua, Saiona kooperatibaren esnekiak prozesatzeko fabrika eta Maher taldeak Cintruenigon jarritako fabrika berria; jarduera horiek guztiek "Nafarroaren aberastasunari" lagunduko diote.
4 milioi euroko inbertsioa behar izan duen establezimenduak ostegunean, martxoak 7, zabalduko ditu ateak jendearentzat. Colmar ibaiaren bidean dago (A68-Corellako errepideko 94. irteera), salmentarako 2.900 metro koadroko azalera du eta 220 aparkaleku ditu.
Inaugurazioan izan dira ere: bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Tuterako alkate Luis Casado; Espainiako AKÍren zuzendari nagusi Frédéric Capdeville; eta AKÍren zuzendari Iñaki Unzueta.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
AKÍren inaugurazioa, Tuteran. Ezkerretik eskuinera: Unzueta, Barcina Lehendakaria, Capdeville, Casado eta Catalán.
irudia handituBarcina Lehendakaria AKÍren inaugurazioan egindako agerraldian, Tuteran.
irudia handitu