(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Talleres Ezquerrak garatutako latak ixteko sistema berriak ezagutu ditu San Adrianen osteguna, 2013.eko martxoak 7


Enpresak batez ere atzerrian merkaturatzen diren bi makina berritzaile diseinatu ditu


Barcina Lehendakaria, bisitan zehar.

Carlos Ezquerra (Talleres Ezquerra) Barcina Lehendakariari Somme PE-2487 makinaren funtzionamenduari buruzko azalpenak ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Talleres Ezquerraren San Adriango instalazioak bisitatu ditu gaur. Tailer horiek ontzi metalikoak ixteko bi makina berritzaile garatu ditu nekazaritzako elikagaiei begira egindakoak, eta batez ere atzerrian merkaturatzen dira.

La Somme PE-2487 lata zilindrikoak ixten dituen makina bat da (52 mm eta 100 mm arteko diametroa du eta 25 eta 200 mm arteko altuera), eta 500 lata ixten ditu minutuko ixteko 6 buru erabiliz. Nekazaritzako elikagaien enpresen artean merkaturatzen den makina hori, Espainian ez ezik, Peruko eta Venezuelako industrietan ere saltzen da.

La Somme PE-6443 Vacuum forma errektangularra duen latekin lan egiten duen ixteko makina da (160 mm-ko gehieneko diagonala du eta 25 eta 100 mm arteko altuera). Haren ezaugarri nagusia hutsean ixten duela da, estaldurako inolako likidorik gabe, eta elikagaiak hobeto kontserbatzen uzten du. Ixteko 5 buru ditu eta minutuko 250 lata itxi ditzake. Harakintzara bideratuta dago prozesatutako produktuak kontserbatzeko (luncheon meat eta corned beef), Espainiatik at era ohikoagoan kontsumitzen direnak; beraz, AEB bezalako herrialdeetan merkaturatzen ari da.


Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, bisitan zehar.

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, bertako agintariekin eta enpresako zuzendariekin. ( irudia handitu )

Itxigailu berri horien diseinua I+G+Bko prozesuaren emaitza da, eta 500.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eskatu du. Talleres Ezquerrak inbertsio horren itzuli beharrik gabeko % 10eko laguntza jaso du Garapen Teknologiko Industrialerako Zentrotik (CDTI).

Bisitan izan dira: lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; enpresako zuzendari Silvia Ezquerra; eta San Adriango alkatea (Emilio Cigudosa), alkateordea (Conchi Ruiz) eta Industriako zinegotzia (Jaime Zapata).

Ezquerra Taldearen historia

Talleres Ezquerra Seamers, SL mundu-mailan nagusi den enpresa da ontzi metaliko eta betetzaileak ixteko makinak egin, berregin eta mantentze-lanaren arloan, elikagaiak nahiz edariak kontserbatzeko nekazaritzako elikagaien industrian erabiltzen direnak. Enpresak bere makinen eta beste marka batzuen makinen mantentze-lanetarako ordezko piezak eta osagarriak ere fabrikatzen ditu. San Adrianen 6.000 metro koadroko instalazio nagusiak ditu, eta 62 langile daude bertan.

Talleres Ezquerra Pablo Ezquerra Lasheras-ek sortu zuen 1972an, San Adrianen. Jarduera bere garajean hasi zuen bi langileren laguntzarekin inguruko kontserba-industrietako itxigailuak konpontzen. Ondoren, jarduera zabaldu eta bigarren eskuko ekipoen makinak eskuratu eta berreraikitzen hasi ziren. Urteetan zehar, Ezquerra Taldea osatzen duten sektoreko beste enpresa batzuk bereganatu ditu.

2003an enpresa Sommetrade SL akziodunen barnean sartu zen, zilindrikoak ez diren ontzietarako itxigailuak egiten nagusi zena mundu-mailan. 2005ean akzio guztiaz jabetu ziren, nahiz eta bi sozietateak administrazio-mailan eta juridikoki independente izan diren. Taldeak, halaber, bereganatu zituen: Lorqui-ko (Murtzia) Comercial Somme SL, 2004an; eta Porriñoko (Pontevedra) Cerradoras López Galicia SL enpresa, 2008an.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Jaime Zapata (San Adriango zinegotzia), Laura Ezquerra, Carlos Ezquerra, Goicoechea lehendakariordea, Barcina Lehendakaria, Silvia Ezquerra, Conchi Ruiz (alkateordea), Emilio Cigudosa (alkatea) eta Carlos Saenz.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa