(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, enpresaren zuzendaritzak eta MCA-UGTk Sunsundeguirekin jarraitzea erabaki dute

ostirala, 2013.eko martxoak 8


Asmoen akordio bat sinatu dute eta, haren arabera, ildo nagusiak ezartzen dira Altsasuko fabrikaren etorkizuna bermatzeko


Transcripción textual del video

Lehen lehendakariorde Lourde Goicoecheak akordio-hasieraren oinarriak azaldu ditu Sunsundegui enpresak jarraipena izan dezan.

- Enpresa-zuzendaritza sozietatearen % 51ren jabe egingo zen, eta langileak gainerakoaren jabe, hau da, % 49.

- Nafarroako Gobernua, Sodenaren bitartez, sozietate horrek jada bermatzen zuen zorraz arduratuko da, 15 milioi euro ingurukoa. Gainerako zorraren inguruan, enpresaren jabetza berriak bideragarritasun-planean hura negoziatzea jasotzen da, haren ardura hartu ahalko duena. Gainera, jabetza berriak milioi bat euroko ekarpenak egingo ditu.

- Gobernuak egutegian finkatuko den laguntza ekonomiko sorta bat , eta gehienez ere 4,5 milioi eurokoa izango dena.

- Transakzioa gauza dadin, lan-taldearen berregituratze-plana adostuta egon beharko da. Akordio hori lortu ezean, aldeek plana ez dela bideragarria iritziko dute.

Zuzendaritzaren aldetik, José Ignacio Murillok azpimarratu duenez, Sunsundeguik, alde batetik, merkatuak aitortu dion kalitate handiko produktua du eta hura erosteko bezeroak ditu, eta, bestetik, aurrera egiteko erronkaren aurrean dago. "Akordio-hasiera hau lehen urratsa da, baina ez irtenbidea", adierazi du, eta langile guztien inplikazioaren eta nazioartekotzearen alde agertu da.

Azkenik, UGTko Lorenzo Ríosek nabarmendu duenez, akordio-hasiera "Sakanako larrialdi industrial eta sozialaren" testuinguruan hartu da, eta aipatu du enpresa-batzordeak lan-taldearen doikuntzari aurre egin behar diola "gaitz handiagoak ekiditeko" eta fabrikaren bideragarritasunaren aldeko baliabide moduan.

Goicoechea lehendakariordea, Sodenako zuzendari nagusia, Sunsundeguiko zuzendari nagusia eta MCA-UGTko idazkari nagusia.

Kontseilaria Sunsundegui-ri buruzko akordio-hasieraren berri ematen; harekin batera daude (ezkerretik eskuinera), Sodenako zuzendari-gerente Carlos Fernández Valdivieso, Sunsundeguiko zuzendari-gerente José Ignacio Murillo eta MCA-UGTko idazkari nagusi Lorenzo Ríos. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak, Sunsundeguiko zuzendari-gerente José Ignacio Murillok eta MCA-UGTko zuzendari nagusi Lorenzo Ríosek gaur goizean lortu den asmoen akordioaren berri eman dute; haren arabera, ildo nagusiak ezartzen dira enpresari jarraipena emateko.

Lortutako akordioaren printzipioaren arabera, enpresa-zuzendaritza sozietatearen % 51ren jabe egingo zen, eta langileak gainerakoaren jabe, hau da, % 49.

Transakzioa gauza dadin, lan-taldearen berregituratze-plana adostuta egon beharko da. Akordio hori lortu ezean, aldeek plana ez dela bideragarria iritziko dute.

Nafarroako Gobernua, Sodenaren bitartez, sozietate horrek jada bermatzen zuen zorraz arduratuko da, 15 milioi euro ingurukoa. Gainerako zorraren inguruan, enpresaren jabetza berriak bideragarritasun-planean hura negoziatzea jasotzen da, haren ardura hartu ahalko duena. Gainera, jabetza berriak milioi bat euroko ekarpenak egingo ditu.

Bestalde, Gobernuak egutegian finkatuko den laguntza ekonomiko sorta bat ere jasotzen du, eta gehienez ere 4,5 milioi eurokoa izango da.

Lehen lehendakariordeak azaldu du datozen asteotan akordioaren xehetasunak zehazten joango direla, orain formula misto hori gauzatzeko prozesuari ekingo baitzaio.

Gainera, Goicoechea kontseilariak prozesu konplexu honetan enpresa-zuzendaritza eta MCA-UGTen aldetik egin duten ahalegina eta emandako laguntza eskertu du.

"Egindako ahalegina azpimarratu behar da eta zailtasunak pasatzen ari diren beste enpresa batzuentzako eredu izan daitekeela uste dut. Batasunaren eta lankidetzaren eredu, inplikazioaren eta konpromisoaren eredu eta proiektu bideragarri baten aldeko apustuaren eredu", adierazi du.

Sakanarako enpresa garrantzitsua

Kontseilariak azaldu du Gobernuak "laguntza ekonomiko oso garrantzitsua eman duela azken urteotan", bi arrazoirengatik: enpresak "produktu oso ona eta bideragarria" du eta sozietate "garrantzitsua" da Sakanaren aberastasunerako eta enplegurako, sortzen dituen zuzeneko eta zeharkako lanpostuengatik eta "langabezia bereziki zigortzen ari den" zonalde batean egoteagatik.

Bestalde, lehen lehendakariordeak gogoratu du Nafarroako Gobernuak jabe moduan parte-hartzeak "aldi baterako izaera izan duela beti, eta ez dela iraunkorra". Azken urtean hainbat aukeratan lan egin du: bazkide industrialak bilatzen esaterako, eta ez dena gauzatu "merkatua geldirik egoteagatik"; langileen kooperatiba bat eratzeko aukeran, "aldeko laguntzarik jaso ez duena ere"; eta, azkenik, zuzendaritzako kideek eta langileek partaidetzako formula mistoan enpresa beregana dezaten; azken aukera hori baliatuz lortu da akordio-hasiera hori, eta horrek lan-taldea berregituratzeko prozesu bat eskatzen du.

Zuzendaritzaren aldetik, José Ignacio Murillok azpimarratu duenez, Sunsundeguik, alde batetik, merkatuak aitortu dion kalitate handiko produktua du eta hura erosteko bezeroak ditu, eta, bestetik, aurrera egiteko erronkaren aurrean dago. "Akordio-hasiera hau lehen urratsa da, baina ez irtenbidea", adierazi du, eta langile guztien inplikazioaren eta nazioartekotzearen alde agertu da.

Azkenik, UGTko Lorenzo Ríosek nabarmendu duenez, akordio-hasiera "Sakanako larrialdi industrial eta sozialaren" testuinguruan hartu da, eta aipatu du enpresa-batzordeak lan-taldearen doikuntzari aurre egin behar diola "gaitz handiagoak ekiditeko" eta fabrikaren bideragarritasunaren aldeko baliabide moduan.

Bideragarritasun-planaren arabera, berregituratzeak 65 pertsonari eragingo zien, hasieran jasotzen zena baino 15 gutxiago. Haietatik, 4k aldi baterako kontratua dute eta 12k konpainia uzteko borondatea erakutsi dute. Sunsundeguik 140 bat lanposturi eutsiko dio, Murillok jakinarazi duenez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa