(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Doneztebeko transferentziagune berriak Nafarroako iparraldeko 22.000 biztanleren 8.000 tona hondakin biodegradagarri hartuko ditu

ostirala, 2013.eko martxoak 8


Esparza kontseilariak hondakinen tratamendurako fabrika hori inauguratu du gaur, eta Nafarroako Gobernuak 2 milioi euroko ekarpena egin du bertan


Irudi orokorra

Pérez, Sola, Esparza kontseilaria eta San Miguel trinkotzeko atoiaren alboan. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak parte hartu du gaur goizean Donezteben, iparraldeko hondakinen transferentziagunearen inaugurazioan. Hura Nafarroako Hondakinen Partzuergoak (Esparza kontseilaria da bertako lehendakari) sustatzen du zonaldeko hondakin biodegradagarrien garraioa kudeatzeko. Ekitaldian parte hartu dute ere, Doneztebeko alkate Miguel San Miguel-ek, Toki Administrazioko zuzendari nagusi Patxi Perez-ek eta baita NILSA (partzuergoaren erakunde kudeatzailea) sozietate publikoko gerente Andrés Sola-k ere.

Eraikitzen den mota horretako hirugarren fabrika da, Tafallakoaren eta Zangozakoaren ondoren: mankomunitateek beren zaborra eramaten duten tokiak dira, eta bertan trinkotzen dira, azken helmugara, Tuterako `El Culebrete´-ko tratamendu-fabrikara, heldu arte. Fabrika horiek eraikiz hondakinaren azken helmuga tratamendu egokia duen zentro bat dela ziurtatzen da, Europako araudien arabera, eta baita toki-zabortegiak desagertzea ere.

Gaur inauguratu den fabrikak iparraldeko hondakinak hartzen ditu, zehazki Bortziriak eta Malerrekako mankomunitateenak eta Baztango Udalarenak: 22.000 biztanlek sortutako 8.000 tona inguru urtean. Bertan hondakinak prentsatzen dira, haien bolumena txikituz toberatan trinkotutako sistema baten bidez.


Esparza eta San Miguel

Esparza kontseilaria inaugurazioan egin duen agerraldian, Doneztebeko alkatea alboan duela. ( irudia handitu )

Esparza kontseilariak aipatu duenez, "partzuergoaren helburuetako bat nafar guztiei hondakinak biltzeko eta tratatzeko sistema bakar eta homogeneo bat ematea da, foru-lurraldeko edozein puntutan kostu bera izanik eta Europako araudia betez". Gainera, "guztion laguntza" eskatu du, "ahalik eta adostasun handienarekin, 2020rako zabortegiak desagertzeko helburua lortzearren".

Transferentziagune hori eraikitzeko 2,5 milioi euro behar izan dira, eta kopuru horretatik 2 milioi Nafarroako Gobernuak jarri ditu 2009-2012 Toki Inbertsioen Planaren bidez eta, gainerakoa, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak. Transferentziagunearen mantentze-lanetarako kostuak eta hondakinen garraioa Partzuergoak berak kudeatutako partzuergo-tasaren diru-bilketaren kargu finantzatuko dira.

Hondakinen bilketa eta tratamendua transferentziaguneetan

Udalerrietako bilketarako kamioiak, sei tonatako edukierarekin, geografikoki dagokien transferentziagunera joaten dira deskargatzera (Tafalla, Zangoza edo Doneztebe). Bertan garraiatutako edukia husten dute tobera batzuetan, eta handik sisteman sartzen ez diren tamaina handiko hondakinak apartatzen dira soilik. Prentsa baten bidez, zaborra trinkotu egiten da eta, hala, haren bolumena murriztu daiteke. Handik, 20 tonatako kamioietan garraiatzen dira `El Culebrete´-ko biometanizazioko fabrikara. Lehen, mankomunitateetako bilketarako kamioiek zaborra beren zabortegietara eramaten zuten edo Gongorakora, bestela. Transferentziaguneak abian jarrita, bidaien kopurua erdira jaitsi da kamioiek edukiera handiagoa dutelako; horrenbestez, CO2 isurketak bi heren murrizten dira eta garraio-kostuetan ere asko aurrezten da.

Donezteben hartutako hondakinen azken helmuga `El Culebrete´-ko biometanizazioko fabrika da. Han lehen tratamendu mekaniko bat gainditzen dute eta, haren ondorioz, hiru fluxu lortzen dira: lehena, materia organikoarena; bigarrena, errekuperatutako hondakin geldoena (brick, papera, aluminioa) eta hirugarrena, birziklagarriak ez diren errefusena. Materia organikoaren fluxua egokitzapen-prozesu batetik pasa behar da digestore batean sartzeko; digestore horretan oxigenorik ez izatean eta ondo astindu ondoren, hura biometanizatzeko aldeko baldintzak sortzen dira. Prozesu horren ondoren, lortutako gasek aurre-tratamendu bat gainditu behar dute. Ateratzen den azken gasa, metanoan aberatsa dena, elektrizitatea sortzeko erabiltzen da motor batean egindako errekuntzaren bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa