(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 50 milioi euro bideratuko du aurten Foru Komunitateko pobreziari aurre egiteko astelehena, 2013.eko martxoak 11


Halaber, udaletako eta gizarte-erakundeetako ordezkariekin gizarteratzearen aldeko estrategia bat landuko du


Bileraren irudia

Alli kontseilaria gizarteratzeko lan-taldeko bileraren buru; haren ezkerrean, Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Oto. ( irudia handitu )

Urte honetan zehar Nafarroako Gobernuak 50,2 milioi euro bideratuko du Foru Komunitateko probeziari aurre egiteko eta pertsona guztien gizarteratzearen alde egiteko. % 89 prestazio ekonomikoak finantzatzeko izango dira, Gizarteratzeko Errenta, esaterako, eta, gainerakoa, jarduera ekonomikoa eta zerbitzuak sustatzeko.

Hala eman du aditzera gaur goizean Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Martínezek gizarteratzeko lan-taldeak Iruñean egin duen bileran. Talde horretan parte hartzen dute: Departamentuko ordezkariek, Nafarroako Enplegu Zerbitzukoek, gizarte-zerbitzuetakoek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziokoek, eragile ekonomiko eta sozialetakoek eta gizarte-ekimeneko erakundeetakoek.

Zehazki, 2013an Nafarroako Gobernuak 44,5 milioi euro bideratuko du gizarteratzeko arriskuan dauden pertsonei ematen dizkien hainbat prestazio ekonomiko finantzatzeko. 2,9 miloi euro ere jarriko du pertsona horien kontratazioaren alde egiten duten programak sustatzeko eta 1,6 milioi euro hainbat zerbitzuren prestazioa ordaintzeko, gizarteratzeko edo laneratzeko edo etxebizitzen ekipo integralak, esate baterako. Gainerako inbertsioa oinarrituko da, diru-laguntza orokorren edo zehatzen deialdietan, gizarteratzeko etxebizitzetan eta aterpetxeetan.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Allik aipatu du Nafarroako Gobernuaren asmoa "pobrezia desagertzeko laguntza" ematea dela, "egoera dramatikoa batean, demokrazia-garaiko krisi ekonomiko handiena bizi denean". Gizarteari ere deia egin dio boluntario-modura edo ekarpen ekonomikoekin "pertsona guztien gizarteratzeko lanetan" laguntza eman dezan. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak berriki sustatutako `Comprometido Socialmente´ zigilua azpimarratu du, edo baita dohaintza-mota horien alde egiten duten pizgarri fiskalak ere.

Gizarteratzeko estrategia

Bileran, Alli kontseilariak bere Departamentuak aurtengorako finkatutako helburuen berri ere eman du pertsonen garapenari eta gizarteratzeari dagokionez. Haien artean nabarmendu behar da, arlo horretan 2016 arte Nafarroako Gobernuaren jarduketa bideratuko duen estrategia bat onartzea.

Horretarako, batzorde bat eratzea erabaki da, eta batzorde horrek Nafarroako gizarte-bazterketaren egungo egoera nahiz etorkizunekoa aztertuko ditu. Gizarte Politiken Departamentuko bi kidek osatuko dute eta oinarriko gizarte-zerbitzuetako beste bik, bai eta ondorengo erakundeetako ordezkariek ere: Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, sindikatuak, Cáritas Diocesana, Gurutze Gorria eta Pobreziaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Sarea.

Batzorde horrek ere pertsona horien oinarrizko beharretan ardaztutako gizarteratzeko estrategia bat planteatu beharko du (diru-sarrerak, enplegua eta bizitokia), sinplea, errealista, neurgarria eta ekonomikoki zenba daitekeena. Hilabete honetan batzorde hori osa dadin aurreikusita dago eta urte amaieran Nafarroako Gobernuak estrategia onar dezan.

2012ko jardueraren balantzea eta parte-hartzaileak

Bileran zehar, 2012an Pertsonak Garatzeko eta Gizarteratzeko Arreta Zerbitzuak egindako jardueraren datu garrantzitsuenak ere aurkeztu dira. Haien artean nabarmentzen dira, alde batetik, gizarteratzearekin lotutako laguntza-deialdi guztiei eustea, eta bestetik, Gizarteratzeko Errentaren kudeaketa hobetzea, horrek dakarren itxarote-zerrendaren murrizketarekin.

Alli buru zela gaur goizean egindako bileran honako erakunde hauetako hogei bat ordezkarik parte hartu dute: Gizarte Politiken Departamentua, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, gizarte-zerbitzuak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), UGT eta CCOO sindikatuak, Elikagaien Bankua, Cáritas Diocesana, Gurutze Gorria, Gaztelan eta Pobreziaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Sarea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa